Katebegi galdu bat

  • Jon Andoni Irazusta ::Joañixio

    Ekin argitaletxea, 1946 (1991n EEEk berrargitaratua)

    orrialdeak ::202

    prezioa ::6€

Nago, arreta gutxiegi eskaini ote diegun 1936ko gerraren ondorengo urteetako euskal idazleei. Ez ditugu eskolan ikasi. Ez dute prentsarik izan, ez on eta ez txar. Zulo beltza dago lerrook idazten dituenaren memoria-lerroan ere: Lauaxeta, Lizardi, Orixe eta enparauak; Txillardegi, Aresti eta belaunaldikoak ondoren; ez-moderno eta modernoak. Tartean, ia bi hamarkada huts.

Egia da, errautsez beteriko urteak izan ziren, idazten zen, baina gutxi, atzerritik. Galdua zen dena. Izan ordea, baziren idazleak. Jon Andoni Irazustak 1946an publikatu zuen Joañixio, bere lehen nobela, Buenos Airesko Ekin argitaletxean. Nire eskuetara irisi den edizioa, Euskal Editoreen Elkarteak 1991n argitaratua, Gotzon Garatek apailatu zuen.

Joañixio, zioen Garatek sarreran, euskaraz idatzitako lehen nobela errealista izan zen. Europako beste literaturekin alderatuz 76 urteko atzerapenez heldu zitzaigun errealismoa, partean, gerra osteko giroak eraginda, ohitura-eleberria bazterrean uztearekin.

Zailtasun handirik gabeko istorioa da: Joañixio gaztea Argentinara doa artzain Amezketatik. Han urte asko bizi ondoren etxera bueltan, dirudun baina zahar, ezagunik gabe, bere iloba Maitexarekin ezkonduko da. Momentu hori –nobelaren zati interesgarriena, gaur egundik begiratuta– iritsi bitartean Joañixioren joan-etorrien berri emango zaigu: artzain bizimodu bakarti eta errepikakorra.

Uste dut Garatek arrazoi zuela liburu hau errealistatzat hartzean, bi arrazoirengatik: egileak darabilen hizkera oso kalekoa da, batetik, eta horrek urrundu egiten du ohitura-eleberrien molde puristetatik; bestetik, pertsonaien barne gatazkak nola edo hala azaleratu egiten dira –Maitexak osabarekin ezkontzeko jartzen dituen eragozpenak, etsenplu argiena–. Nobela errealista ez dela diotenen argudioei jarraituz, aitortu behar dut Euskal Herria topos soila baino areago, patua dela protagonistarentzat, aberriaren nolabaiteko idealizazioa sumatzen zaiola idazleari; edonola ere, euskal ohitura-eleberrian ohikoa zena baino lightagoa da hori nobela honetan.
Gatazkak eta istorioko beste min batzuk –kasu, atzerrira beharrak eragindakoa– ez daude oso modu efektiboan kontatuta. Irazustaren prosak sinesgarri egiten dizkigu elkarrizketak, baina narratzailearekin ez da ber gauza gertatzen, non eta ez den ari ekintzaren bat kontatzen. Esango nuke liburuak orri asko soberan dituela, eta euskal literaturaren ikuspegi orokorretik trantsiziozko lana izan zela. Erdibideko urratsa.

Esan dut, katebegi galdu bat zen niretzat Joañixio, deserrian egindako esker txarreko lana, eta hala ere ekarpen xumea egin zuena. Zenbat halako ote dauzkagu, apaletan hautsa hartzen...

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude