Hostadar gorria

Udazkenaren gorriak –hostoena, sagarrena...– antozianinek sortzen dituzte. Horiaren mugarrien inguruko koloreak sortzen dituzten pigmentuak, klorofila berdearen pean aritu dira hostoan. Udazkenean erreserbak loditzeko klorofila berreskuratu eta birziklatzen duenean, orduan azaltzen zaizkio zuhaitzari hosto horiak. Gorriak ez, ordea. Antozianinak sortu egin behar ditu zuhaitzak. Klorofilarik gabe, hostoari are eta etekin handiagoa kendu asmoz sortu, hain juxtu ere. Klorofilarik gabe hostoa ahulduta dago eta aise galduko luke. Pigmentu gorriek, baina, lan bikaina egiten dute: hostoa eguzki izpietatik babestu eta izotzari eta oxidazioari (zahartzeari) aurkaritza. Haizeñoenak ere lurreratuko lukeen hostoa kateatzen du gorriak, eta zuhaitzari hura hustu eta elikagaiak metatzeko aukera luzatu.

Zuhaitzaren bizilekuaren arabera hostoak gutxi edo asko gorrituko dira. Eguraldi edota lur kaskarreko tokietan, neguan iraun eta udaberrian indarrean berritzeko erreserben premia larriagoa denetan, hostoak gorriago, gorria gorriago. Minak gorria ere mintzen.

Udazkeneko sasoian bezala, noiznahi jo dezake landareak gorrira, antozianinak sortzera. Lehorte zikoitz, erradiazio ultramore, ezin gehiagoko hotz, onddo gaizkile petral... Inguruneko edozein estuasun edo tenkak gorriztatzea abiarazi dezake. Neguaren atarikoa bezala, hostajearen garaiz kanpoko gorritzea alarma seinalea da. Jokabide hori begiz jota, ikertzaile bat baino gehiago antozianinei begira jarria da: gorritzeko landareak pigmentu horiek ekoizteari ekin behar dionez, antozianinen ikerketak ingurumeneko arazoak aurretik ezagutzeko aukera eman dezakeen susmoa dute. Landarearen sentsibilitatea alarma gorriak pizteko. Geuk, landareen aldean sor gor elkor, larrialdiak, alarmak eta txapelak gorriz pintatuagatik ere, gorriak ikusten ditugu.

Bestelako gorriak ere badira. AEBetan sagar gorriagoen xerkan, mineral zatiki mikroskopikoak ihinztatu dituzte sagardi batean. Sagarrondoak eta lurra bera estaltzen duen mintz bat eratzen da, ura eta gasekiko iragazkorra den mintza. Sagarrondoei ezarritakoan sagar ale gorriagoak eta lurrari emanez gero ale handiagoak bildu zituzten. Fruituan islatutako argiaren kalitatea aldatzea omen da gakoa. Muturreko gorriaren izpiak ugaritzea, inondik ere. Eta, gorria mesederako?

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude