Jamaikako atletek dominak urrez, oinak buztinez

  • Abuztu honetako Olinpiar Jokoetan gehien txalotuenetako atletek Jamaikaren koloreak zeramatzaten. Usain Bolt-ek urrezko hiru domina irabazi eta munduko beste hainbeste marka ondu zituen. Urrezko hiru gehiago ere izan zen. Une labur batez jamaikarrek ahaztu zituzten beren mixeriak.
Jamaikako korrikalariak

Usain “Tximista” bolt-ek 100 metroetan urrea irabazi eta historiaren orrian 9,69 izkribatu zuenean bere bi besoak zabalduta, festa handia izan zen Jamaika osoan. Ez zuten denek berdin gozatu. Biharamunean, abuztuak 17, hiru gazte azaldu ziren bala ugariz hilik Kingston hiriburuaren mendebaldean. Jamaikaren bi aldeak, kiroletako balentriarena eta bortizkeriaz gainezka egiten duen marjinalitatearena, estu daude lotuta.

Romain Cruse irakaslea da Karibeko uharte ugarietako biztanle ingeles-hiztunei zerbitzu ematen dien University of West Indies-en. Crusek Le Monde Diplomatique hilabetekarian Médailles d’or jamaïcanes plazaratu du, nazio baten etsipena kiroleko garaipenetan urreztatzen duten gizon-emakumeak eta hauen sorlekuetako txirotasuna eta zanpaketa giroa erkatuz.

Usain Boltez gain urrezko dominak ekarri zituzten Jamaikara Shelly-Ann Fraser-ek, Melaine Walker-ek eta Veronica Campbell-Brown-ek. Eta Bolt ez beste hirurak Kingston hiriburua inguratzen duten ghettoetan sortuak dira. Shelly-Ann Fraser Waterhouse auzokoa da. Romain Crusek idatzi duenez, bertako elizak funtzioak eten omen zituen igandeko ordu hartan, herritarrei heroi gazteak 100 metroetako lasterketa nola irabazten zuten ikusten –beste bi jamaikarren aurretik gainera– eta ondoren kaleak pozezko festaz leherrarazten uzteko.

Waterhouse auzoa bat gehiago da Kingstongo mendebaldeko auzotegi txiroen artean. Pobrezian murgilduta dagoen zonalde horri Olimpic Gardens deitzen diote bere biztanleek aspalditik. 1962an, Helsinkiko Olinpiar Jokoetan, auzo horietan sortutako Rhoden, McKinley eta Wint-ek 400 metroetako hiru dominak ekarri zituztenetik.

Kirolari asko eman dituzte Kingstongo txabolategiok. Gaur egun Jamaikako futbol ligako lehen mailan ekipo nagusien artean daude ghetto hauetakoak: Tivoli Gardens, Seaview Gardens, Arnet Gardens, Boy’s Town, Waterhouse, August Town...

Baina ez da gozo bizitzen auzootan. Kaleko hizkeran garnison deitzen dituzten txabolategiotan “bortizkeria lotzen zaio tribalismo politikoari, komertzioei egiten zaien racketari –ez legezko zerga– eta kanabis, kokaina eta arma trafikoari”, idatzi du Crusek.

Jamaika oso berandu iritsi zen independentziara, 1962an, eta Crusek aipatzen duen tribalismoa geroztikako urteetan mamitzen joan da. Independentziaren ondoren, populazioaren gutxiengoa den jende zuriak ondo lotu zuen sindikatuen eta alderdi politikoen gaineko kontrola, uharteko aginte politiko eta ekonomikoa atxikitzeko. Eta horretarako, dio Romain Crusek, bi alderdi nagusiei nork bere lurraldea kontrolatzeko aukera eman zitzaien.

Jamaican Labor Party (JLP) kontserbadorea eta populista omen da. Aldiz, People National Party (PNP) sozialismo moderatuaren ildotik abiatu zen. 1980ko urteetan, ikertzaile honi sinestekotan, bi alderdien arteko ezberdintasun ideologiazkoak lausotu ziren. Edward Philip Seaga kontserbadoreak zor handitan sartu zuen herrialdea eta Nazioarteko Diru Funtsak zuzenean eskuhartzen zuen Kingstoneko erabakietan.

Legerik gabeko txabolategiak

Ideologiaz edo estrategiaz berezi ezin ziren alderdiek 1980ko hamarkadan borroka gogorrari ekin zioten, nork beretzat zeukan lurraldean nagusitasuna irabaztearren. Taldeak armatu zituzten auzoetan eta horiei aginte puska bat eman zieten, lanpostuen edo etxebizitzen banaketa zaintzeko, kaleak, etxadiak edo are auzo osoak kontrolatzeko.

Arma asko zebilen kaleetan lehendik ere, 1970eko hamarkadak CIAk Michael Manley sozialistaren gobernua hondoratzeko PNPko bandak iskiluz hornitu zituenetik. Baina 1990etatik eta batik bat 2000.etik auzotegien kontrol armatu hori askoz nabarmenagoa omen da. Zehazten hasita, Waterhouse PNPrena da eta Tower Hill eta Seaward Pen JLPrenak, hori Olimpic Gardens deitzen den zonaldean. Horrela Kingstoneko edo are Jamaikako leku askotan. Alderdi bakoitzak “bere” zonaldean %90ez irabazten du.

Karibean eta beste leku askotan kolonialistek zerabilten frantsesez économie de plantation eta ingelesez plantation economy deitu izan dutena. Hau da, labore bereko soro erraldoiak langilez edo esklabuz landuak. Romain Cruseren ustez Jamaikakoa litzateke plantazioko ekonomia eraldatu bat. Beltzak %91 izanik, Jamaikako enpresetako buruzagien erdiak hogeita bat familia zuritako kideak dira.

Horiek kudeatzen dituzte, beste alorren artean, uharteko turismoaren babespean sortutako negozioak, sarritan AEBetako kapitala dutenak eta irabazi nagusiak atzerrira bidaltzen dituztenak. Karibean ohikoa den bezala, hemen ere turismo gune erraldoiak segurtasunezko hesiz ondo inguratutako sasi-paradisuak dira, batzuetan beren ospitale eta guzti hornituak. Baina gainerakoan, jamaikatarren bizimaila Ameriketako apalenetakoa da. Malaria azaldu da berriro 2006an Kingstoneko auzotegietan.

Jamaikako ofizio nagusia espainolez buscarse la vida, frantsesez la débrouille esaten dena da. Uharteko Barne Produktu Gordinaren ia erdia ekonomia informaletik dator. Honek kutsatzen du bizi ekonomiko eta sozial guztia, baita turismoaren edo musikazko produkzioen alorretako negozioen itzalean ere. Mendebaldeko Indietako Unibertsitatearen ikerketak erakutsi du Kingston hiriburuko biztanleen bi heren agintariek abandonatuta dauzkatela. Milioi erdi jendetik 350.000z goiti Munduko Bankuak pobrezia kronikoa deitzen duen mailaren azpitik bizi dira. Bizi edo iraun.

Amnesty Internationalek ere salatu du abandonatze hori “Elkar hil dezatela” izendatu duen dosierrean, gaineratuz poliziak direla herrialdean gertatzen diren hilketen heren baten errudunak. Bortizkeriazko hilketetan ere txapeldun baita Jamaika. 2007an 1.446 asesinaketa gertatu ziren bere kaleetan.

Joan den abuztuan jamaikarrek beren mixeriak ahaztu ahal izan dituzte apur bat, Fay ekaitz tropikalak eragindako zauriak ere bai. Jamaikak karriketan ospatu zituen bere ghetto youth –ghettoko gazteriaren– azañak. Shelly-Ann Fraser-ek 100etan egin zuenak herri osoa harritu baitzuen, saritzat udalak agindu du atletaren sorlekua den Waterhouserako bidea konponduko duela. Urre hoberik ez zen posible, gehienek argindarra pirateatuz lortu behar duten auzo honetan.

Karibeko beste uharte asko bezala Jamaika independientea ere Commonwealth-eko kide da: estatuburu Elizabeth II.a daukate.

Argazki oina: “Go-Local Jamaica” guneak erakusten du irudi hau Interneten. Abuztuaren 17an egina dago Pekinen. Bezperan, Usain Boltek 100 metrotako esprintean modu harrigarrian lortu zuen urrezko domina eta munduko marka ondu. Biharamunean, diziplina bereko emakumezkoen lasterketan, Jamaikako atletek zeharkatu zuten helmuga lehenbiziko hiru postuetan. Erdian ageri dena da Shelly-Ann Fraser, urrearen irabazlea, Kingston hiriburuko Waterhouse txabolategiko biztanlea. Ezker-eskubi dauzka Sherone Simpson eta Kerron Stewart, zilarrezko domina bana eskuratu zutenak, denbora berean sartu izanagatik. Txapeldun bat eta bigarrengo bi, beraz. Kronikek diote saio hau ikusteagatik Waterhouseko elizan funtzioak atzeratu egin zituztela.
Informazio gehiago

Azkenak
Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Zaldibarko zabortegian hildako Beltran eta Sololuze omenduko dituzte igandean, hondamendiaren bosgarren urtemugan

Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Gero Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


ANALISIA
Trumpismoa Espainian

Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]


Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025-02-04 | Estitxu Eizagirre
"Trantsizio energetikoa eztabaidan"
Mikel Otero eta Aitziber Saroberen arteko mahai-ingurua asteazkenean Donostian

Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]


Eguneraketa berriak daude