Bermeotar gazteek orain gutxiago darabilte euskara

  • Hala ere, 1989tik honako datuei begiratuta, goranzkoa izan da joera, azken bost urteetan izan ezik. Bertakoek uste dute arazoa ez dela Bermeokoa bakarrik. Gazteak euskarara gehiago hurbiltzeko euskara bestelako eremuetan ere landu egin behar dela, alegia.
Lekeitioko euskara
L. J. / Argazki Press

Askotan begiaren arabera, datuak modu batera edo bestera irakurtzen dira. Bermeon (17.069 biztanleko Bizkaiko kostako herria), euskararen erabileraren kale neurketari dagokionez, datuak ez dira guztiz onak, baina guztiz txarrak ere ez. 1989an lehenengo kale neurketa egin zenetik hona, zenbaki guztiek egin dute gora, baina gazteen artean, 2001etik 2006ra behera egin du euskararen erabilerak. Maite Alvarez de Zarate Udaleko euskara teknikariaren arabera, “pozik egoteko motiboak badaude, baina lana non egin ere badago”.

Gazteek euskara gutxiago egitea ez da Bermeoko arazoa bakarrik. Horren errua gauza bat baino gehiagok dutelakoan dago Alvarez. “Aztertu behar dena da, gazteentzat zer dagoen euskaraz. Euskal Telebistan, esate baterako, zer dago nerabeentzat? Kultura eskaintza eta administrazioko zerbitzurik gehienak ez daude guztiz euskaratuta eta gainera, gazteek kanpoko gauza asko kontsumitzen dituzte. Euskal literaturan badago zer irakurri, baina azken batean, gurea irla bat baino ez da beste guztien artean”. Berak ikusten duena da, azkenean, euskaldunok ez daukagula gure bizitza arlo guztietan eta 24 orduz euskara hutsez egiteko aukerarik.

Baina lan egin dute Bermeon, eta hori igarri da zenbait esparrutan. Egun, Bermeoko ikastetxeetan euskaraz baino ez da irakasten. Ez dago ikastetxe batean ere gaztelaniazko eskaintzarik. Ikastetxe bakoitzak arduradun bat dauka Euskararen Aholkularitza Batzordean. Egindako lanaren arduradun bakarra ez da Udala beraz. Udaleko Euskara Sailak erakunde barruko euskararen erabilerara begira lan handia egiten du, eta herrira begira Aholkularitza Batzordea du lagun. Koordinatzaile eta sustatzaile bada Udala, baina ez eragile bakarra.

Askotan esaten da, erraz diogula neska-mutilek eskolan baino ez dutela egiten euskaraz, baina Alvarezek uste du sakon aztertu behar direla guztion hizkuntza ohiturak. Berak akats argia ikusten du administrazioan eta hezkuntzan: “Esaten dugu neska-mutilek eskolatik irten eta ez dutela euskararik egiten, baina euren arazoa bakarrik ez da. Badakigu, irakasleek euren artean gaztelaniaz egiten dutela askotan. Administrazioan ere antzera gertatzen da. Maila formalean, tramiteak-eta egiteko orduan euskaraz funtzionatzen ikasi dugu, baina gero, langile askok euren artean gaztelaniaz egiten dute berba”. Ikastetxeetako euskararen erabilera planean parte hartuta, egia da Bermeoko irakasle guztiek euren artean gaztelaniaz egiten dutenik ezin dela esan. Hala ere, badaude, irakasleei ere eskuetatik alde egiten dieten gauzak. Irakasleen joan-etorri handia dago orokorrean eta guztien jarreretan ezin da berdin eragin.

Bermeoko Euskararen Aholkularitza Batzordeak esparru askotan behar egiten du: enpresa mundua, ikastetxeak, elkarteak, kirola… Baina badago garrantzi berezia ematen dioten arloa: belaunez belauneko transmisioa. Ekimenen artean daukaten “ekintza izarra” jaio berrientzako bertsoak dira. “Bermeon jaiotzen den ume bakoitzari bertsoa oparitzen diogu, euskarazko kantuen CDarekin eta kotxerako pegatinarekin. Urte amaieran liburua egiten dugu bertso guztiekin”, dio Alvarezek. Bermeoko bertsolariek hasitako lanarekin, Gernikako Lili-Bertso taldekoek jarraitzen dute orain.

Dendetako ahalegina

Merkataritzan ere izan dute zer eginik. Iturri zapata dendan sartu, eta Iturrik hartu gaitu: “Horrela deitzen didate denek”. Rosario Iturri da berez. Zapatak saltzetik aparte, merkatarien elkartean ere lanean ari da. Kartel batzuk euskara hutsean ditu eta beste batzuk euskaraz eta gaztelaniaz: “Udalarekin egiten dugu lan bai, baina gure artean ere hainbat gauza aldatu behar izan dira. Ni guztia euskaraz jartzearen aldekoa naiz, baina beti ezin izaten dut lortu”. Argi dauka euskararen normalkuntzarako bide bakarra egitea dela. Merkatarien izenean, Aholkularitza Batzordeko zein bestelako mila ekimenetan parte hartu du, eta bere izenean, beti defendatzen du euskara.

Hala ere, ez ditu beti erantzun onak aurkitu Iturrik. “Merkatarien elkartean guztiz euskaraz funtzionatzen hasi ginen. Halako batean, batzuk kexatu egin ziren eta berriro hasi ginen gutunak-eta euskaraz eta gaztelaniaz bidaltzen”. Hemen bizi direnek ikasi egin beharko luketela uste du, badaudelako Bermeon erraztasunak: euskaltegiak, motibazio taldeak, gurasoentzako euskara eskolak… orain, dendako kartel batzuk ere gaztelaniaz eta euskaraz jarrita ditu: “Aspaldion, kanpotik etorritako jendea sartzen da, eta gaztelaniaz ere kosta egiten zaie gauzak irakurtzea, orduan euskaraz, pentsa! Saiatzen naiz denentzat erosoa izan dadin nire komertzioa, baina garrantzitsuena euskara bera da”.

“Hizkuntza bizirik mantentzeko gure bizitzarako erabili behar da”, dio Alvarezek. Horretarako eguneroko erregistro guztietara zabaldu beharra dauka. Ikastetxeetan lan handia eginda dago, eta Aholkularitza Batzordean ari diren ordezkariek badakite, orain dela urte batzuk baino hobeto daudela alde horretatik. Hala ere, herri osoaren lana behar du euskarak. Aholkularitza Batzordean esan digute, “bakoitzak bere arloan ekitea” dela garrantzitsua. Ez dagoela arlo garrantzitsuenik. Euskarak esparru guztiak behar dituelako.

Transmisioari eta “etorri berriei” lotuta, hainbat ekimen ditu Bermeoko Euskararen Aholkularitza Batzordeak aurrera begira. Orain, herriko toponimia lantzen ari dira Udaleko Euskara Sailak koordinatuta zelanbait esatearren. Herriko ikerlari bik hasi zuten lanari bide eman nahi diote eta kale izendegia aldatzea da erronketako bat. “Badirelako kaleak inork ezagutzen ez duen jendearen izenak dituztenak eta agian, jatorrizko izenez oso esanguratsuak direnak. Esate baterako Etxebarriatar Kresentziren kalea, Dendari kale izan zen lehenago”. Alvarezek horiek berreskuratzeko lanean ari direla esan du.

Toponimia lantzen ibili direnean egindako lanarekin unitate didaktikoak ere sortu dituzte. Aholkularitza Batzordean ikastetxe guztietako ordezkariak daudenez, klasean erabiltzeko moduko lana egin dute. Lehen Hezkuntzan hasi eta batxilergoraino erabiltzeko moduko fitxak dauzkate eginda, eta laster, blogean jarriko dituzte. Bloga orain ari dira sortzen, eta albait arinen martxan egotea espero dute. Ikastetxeetan materiala erabiltzeko gogotsu daude. Azkenean, herriko historiatik abiatuta hainbat gauza lantzeko aukera izango dutelako.

Etorkinekin ostera, herriko bizimoduan murgil daitezen lanean ari dira. Eta gura dute, etorkinek ikustea euskararik ikasi ezean zerbait potoloa galtzen ari direla. Horretarako baina, argi dute, bertakoek erakutsi behar dietela hori. Hau da, bertakoek bizi behar dutela euskaraz.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude