«Galderak dira bizitzaren motorea»

  • Eskuak ebakiko dizkidate... Besorik gabe, sorbaldarik gabe, ahorik gabe, sudurrik gabe utziko naute, baina arimarekin defendatuko dut... nire burua.
Concetta Probanza
Dani Blanco
 

Nondik atera duzu hain izen estetikoa?


Lehen ez nintzen Concetta; Kontxi nintzen, eta hala sinatzen nuen. Baina Jorge Gonzalez Aranguren poeta donostiarrak Kontxi izen pobrea zela esan zidan, askoz ederragoa zela Concetta. Eta niri ere hala iruditu zitzaidan. Soinu ederra du Concettak. Hori bai, jende guztiak atzerritarra naizela uste du, italiarra edo. Gustuko dut nahasmen hori eragitea, dena den.
 

Estetikari garrantzi handia ematen diozu, beraz.


Bai, artistak estetika zaindu behar du: soinuena, irudiena, hitzena... Gure lan tresna da. Armonia bilatzen dugu.
 

Margoen bidez errealitateko puska batzuk erreproduzitzen dituzu. Zer puska izaten dira normalean hautatzen dituzunak?


Emozioak, sentsazioak, galderak... Gizakiak ematen dit atentzioa, gizakiaren ezaugarri humanoek: kontraesanek, eguneroko gauza txikiek, eguneroko bizitzan dagoen surrealismoak, sentimenduek... Barrura begiratzea gustatzen zait, eta azaleko gauzak ez zaizkit hainbeste interesatzen. Objektuak ere humanizatu egiten ditut askotan, haien zentzua bilatzen baitut, ez objektu izaera bera. Oraindik nire begiradaren bila ari naiz, baina normalean, gauza xumeetan jartzen dut arreta.
 

Begiak oso presente daude zure obran. Zergatik erakartzen zaituzte hainbeste?


Bakoitzak bi ditu, eta pertsona batzuek begi bat oso alaia izan dezakete eta bestea erabat tristea. Bi ikuspuntu dauzka bakoitzak; begiak kontraesanaren metafora dira. Gainera, begiradak gauza asko kontatzen ditu. Ahoa irribarrez egon daiteke eta begiak tristeziaz beteta. Kontraste hori gustatzen zait.
 

Begiak ikusten duena marrazten du eskuak?


Ez. Ikusmena tranpa bat da: zerbait lehen aldiz ikusten dugunean ez gara azalekoaz baino jabetzen. Atzerago begiratu behar da. Koloreek, formek... nahastu egiten gaituzte, eta haratago begiratzen ikasi behar da. Hori da interesgarriena.
 

Gizakia da zure margoetako protagonista. Nolako gizakia?


Gizaki horiek bizitzaren kontzientzia dute. Bizitza ez da ipuin bat, gogorra da askotan, baina ez dugu bizitzen jarraitu beste erremediorik. Hala ere, gure existentziaren jabe izan gaitezke. Pertsona mugatuak dira nire margolanetakoak; Jerri bezala.
 

Zure gizakiak ez al du sexurik?


Saiatzen naiz bi sexuak ez bereizten, bestela ere nahikoa bereizten dira! Mila irudi daude bi sexuak bereizteko, eta rolak, eta iragarkiak, eta ereduak... Gustatzen zaizkit feminitatea eta maskulinitatea, desberdinak dira, baina nire irudi propioak egin ditzakedanez, nahiago dut asko ez markatzea. Zalantza gelditu dadila. Batzuek emakumeak ikusten dituzten lekuan gizonak ikusten dituzte beste batzuek, eta nahasmen hori atsegin dut. Zergatik behar dugu bereizketa? Zenbaitetan, bizirik ala hilda dauden ere ez da bereizten, mamu itxura dute.
 

Mamututa ikusten duzu gizakia?


Batzuetan bai. Hainbeste gauza txar gertatzen dira gure inguruan! Horrek mamu bihurtzen gaitu, eta automatak bagina bezala jokatzen dugu maiz, gauza asko zalantzan jarri gabe: zertan ari garen, norantz goazen... Ez gara kritikoak, eta gauza asko besteek egiten dituztelako egiten ditugu, artaldetik irteteko beldurrez. Erantzun propiorik ez duen gizakia erdi mamua da.
 

Buru etzanak marrazten dituzu, okertuak.


Bai, Modiglianirengandik eta era horretako pintoreengandik hartu dut hori, eta gustatzen zait, baina amorrua ere ematen dit. Izan ere, feminitatearekin lotzen dira buru etzanak, feminitate pasiboarekin, gauzei pasatzen uzten dieten emakumeen sinbolo dira nolabait, eta nik ez dut halakorik nahi! Baina egia da forma estetiko horrek erakarri egiten nauela, gustatu egiten zait estetikoki.
 

Zure koadroetan gizakia, normalean, bakarrik dago. Taldean baino interesgarriagoa zaizu gizakia bere bakardadean?


Bai. Norbanakoaren begirada interesatzen zaidalako, eta bakoitzak bere galderak eta erantzunak dituelako. Barrura begiratzea gustatzen zait, eta taldeetan begiradak nahastu egiten dira, zailagoak dira bilatzen. Nire beldurra ere izan daiteke: ni nire buruarekin oso ondo nago, nire munduan eta nire marrazkiekin... baina hori taldera eramatean zailtasunak sortzen dira. Ikaratu egiten nau, bai.
 

Bakardadea maite duzu?


Lagundua denean.

Zure margolanak askotan ikusi ditugu hitzaren ondoan. Zer pisu du zuretzat hitzak? Zer funtzio?
Oso garrantzitsua da niretzat, gazte-gaztetatik. Pentsamenduari hitzaren bidez ematen zaio forma. Nik ez dakit inor ba ote dagoen hitzik gabe pentsatzeko gai denik: ni ez, behintzat!
 

Obra guztiei jartzen diezu izenburua?


Bai, normalean bai, baina ez diet nik jartzen. Jose Luis da izenburugilea, Jose Luis Padron, nire bikotea. Nire baimena dauka, libre da, eta bere izenburuek beste puntu bat ematen diote obrari. Bere ikuspegia jartzen du nire lanean, eta lana aberastu egiten da: esanahia gehitzen dio.
 

Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna? eleberri poemaduna da ilustratu duzun azken lana. Nolakoa izan da prozesua?


Pena izan da, denbora faltagatik, elkarrekin lan egin ezin izatea; baina oso lan ederra izan da. Gazteentzako liburu oso garrantzitsua iruditzen zait, eta indar handia jarri dut lan honetan. Miren Agurren testua benetan da ederra, eta galdera pila bat sortzen dira irakurri ahala. Istorioak oso politak dira, bai neskarena eta bai mutilarena, eta bi mundu horietan sartzea ere polita izan da niretzat. Nerabe horien buruetan sartzen ahalegindu naiz, eta irudia adin horretara egokitzen. Normalean baino ilustrazio errealistagoak egin ditut, eta liburuko marrazkiak protagonisten koadernoetakoak balira bezala jokatu dut: pertsonaiak eurak balira bezala irudien egileak.
 

Literatur tailerrak ere zuzendu izan dituzu Jose Luis Padronekin batera. Zer helburu dute tailer horiek?


Haurrentzako tailerrak izan dira, eta dibertitzea zen helburu nagusia: hitzarekin eta marrazkiekin jolastea. Hamar bat urtetik aurrera zikiratu egiten da pertsonon kreatibitatea; betiko leloarekin hasten zaizkizu, eta akabo. Ereduak jartzen dira gauza guztietarako, eta nola marraztu behar dugun ere esaten zaigu; ez zaigu gure begirada lantzen uzten.
 

Zuk nola lortu duzu zikiratze horretatik libratzea?


Ez dakit! Oraindik borrokan jarraitzen dut. Hamasei urterekin filosofia irakurtzen hasi nintzen: Kafka, Sidarta... eta hor topatu nuen jarraitzeko bide egokiena. Baina oraindik ez dut sentitzen guztiz libre naizenik, aitzitik, gero eta kontzienteago naiz nire mugez. Beti daude barneratuta dauzkagun pentsamenduak eta baloreak.
 

Zerk mugatzen gaitu?


Familiak, adibidez. Ondo dago talde sentsazio hori, baina taldeak berak mugatu egiten gaitu, ezinbestean. Hori litzateke lehenengo puskatu beharrekoa. Nork bere bidea aurkitu behar du, eta bide hori ez da familiaren bidea. Eta gero, sozializazio prozesu guztiak: gizakiak berak, telebistak, edertasun kanonek... ez gaituzte pertsona kritikoak izateko hezten. Galderak dira bizitzaren motorea, pentsamendua mugitzea, dena zalantzan jartzea: familia, legea, ereduak... Esanekoegiak gara. Beldurtiegiak.
 

Bideo batean hondartzan ikusi zaitugu, arean marrazkiak egiten. Arte iragankorra gustuko duzu?


Kontzeptu bezala oso ederra da. Artea, gu bezala, desagertu egingo da. Hondartzako marrazkia itsasoak eraman zuen. Nire anaiak areazko eskulturak egiten ditu eta harekin batera proiektu bati ekiteko asmoa dut: arearekin marrazkiak egingo ditugu argi-mahai baten gainean proiekzioak eginez. Eta hori ere iragankorra izango da. Momentua eta kito.
 

Zerk bihurtzen du ekintza bat edo objektu bat artelan?


Artea kontzeptu oso zabala da. Niretzat, marrazten ari den haur bat artea egiten ari da, baina komertzialki begiratuta, ez du zentzurik. Hartzailearen begiradak bereizten ditu ekintza arruntak eta artelanak: subjektiboa da. Niretzat dena da artea. ARTEA, hitz larritan idatzita, artearen komertzioa da: interesak, ekonomia, aukerak... Beste kontzeptu batzuek hartzen dute parte. Niretzat artea kontzeptu librea da, eta libre ez bada ez du zentzurik. “Zer da ona?”, “Zenbat balio du honek?”... Galdera horiek ez dagozkio arteari. Hori burtsan jokatzea da.
 

Zer leku du sorkuntzak zure bizimoduan?


Nire lana da, eta ondoen sentitzen naizen momentua. Sufritu ere egiten dut, baina zentzua ematen dio nire bizitzari. Egunero sortzen dut, diseinuak egiten ditudanean ere marraztu egiten baitut, era batera edo bestera. Izaera sortzailea martxan dago beti, mekanismo hori ez da sekula gelditzen, eta aldatzen ari da etengabe. Egia da, diseinuak eta liburuetako ilustrazioak gustura egin arren, gustatuko litzaidakeela neureagoa den sormenari denbora gehiago eskaintzea. Baina bizi beharra dago! eta lan mekanikoagoak egitea ere tokatzen da. Dena den, zorteduna naiz, nire lanak dosi artistiko handiak dituelako, baina bai, gero eta askeago izan nahi nuke.
 

Enkarguz lan egitea karga da?


Ez, alderantziz, asko gustatzen zait. Normalean askatasun osoa ematen didate eta, era berean, erronka bat da, beste baten begiradan, kezketan eta beste euskarri batzuetan jarri behar baitituzu zeureak. Bestearen buruan jarri behar duzu. Gainera, normalean interesgarriak egiten zaizkit beste autoreek proposatzen dituzten gaiak.
 

Noiz ematen duzu bukatutzat obra bat?


Obrak berak esaten dit. Margotzea elkarrizketa da, paperaren, pinturaren eta norberaren arteko elkarrizketa. Eta momentu batean margolanak esaten dizu: “Kito, amaitu da, esan dut esan beharrekoa”.
 


Zure margolanek ba al dute zu zeu harritzeko gaitasunik?


Bai, bai. Normalean, ideia finkorik gabe hasten naiz margotzen: koloreak jartzen ditut han eta hemen, formak sortuz doaz, aurpegi bat ikusten dut hemen, eta harantzago beste gauza bat... Eta elkarrizketa horretan norbera ere harritu egiten da sarri.
 

Lan egiteko lekuak zenbaterainoko eragina du artistaren obran?


Garrantzitsua da, mugak jartzen baititu. Nik etxeko gela batean egiten dut lan eta, esaterako, ez daukat koadro handiak egiterik. Etxea goitik behera zikintzea ere ez zaio inori gustatzen... Hori da hurrengo pausoa: tailer bat alokatzea.
 

Zure obra ikusten duenak ondorioztatu al dezake nolakoa zaren?


Agian bai, eta gauza batzuk asmatuko lituzke eta beste batzuk ez. Esaten da margolariok geure burua margotzen dugula behin eta berriz, eta seguru baietz, baina inkontzienteki. Azken batean, norbera da norberaren modeloa, eta marrazten hasten garenean asko begiratzen diogu ispiluari. Baina, dena den, ez zait nire burua analizatzea gustatzen, beldurra ematen didalako, akaso. Delikatua izan naiteke, baina baita oso gogorra eta indartsua ere. Nire obrari begiratzen dionak kontraesanak ikusiko ditu, hori bai. Maiz, marrazten ditudan giza irudiak tristeziaz beterik daude, baina era berean, kolorez inguratuta. Kontrastea atsegin dut, eta kontraesanekin bizitzen ikasi behar dugula uste dut.
Jerri
“Jerri pertsonaia bat da: izaki bat, erdi gizakia erdi automata. Historiaurreko formak ditu, panpina itxura, oso sinplea da. Zaindu beharreko norbait da Jerri, gure alderdirik samurrena adierazten du, itsusiena, erakutsi nahi ez duguna. Ez dauka sudurrik, ez ahorik, ez eskurik... Mugatuta eta zikiratuta gaudela adierazi nahi nuen, eta bizitzaren kontzientzia hartzeak bakarrik lagun diezagukeela pixka bat aurreratzen. Hori da ideia, baina gogoetak obra sortu ondoren egiten ditut beti. Gorputzean dauzkan orbanek itsusitasuna adierazten dute, gure gaixotasunak, inperfekzioak... Baina begiak mantentzen ditu: sudurrik eta ahorik gabeko gizakia imajina dezaket, baina begirik gabekorik ez”.
Nortasun agiria
Concetta Probanza Urretxun jaio zen 1969an, eta Zarautzen bizi da gaur egun. Arte Ederrak ikasi eta arte grafikoetan espezializatu zen. Marrazkilaria eta ilustratzailea da, eta idazle askoren lanak jantzi dituzte bere marrazkiek. Azkena, Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna? eleberria. Diseinu lanetan aritzen da, eta gizakiaren tripetan arakatzea gustatzen zaio.
Bilakaera
“Ez dakit, batzuetan leku berean biraka ari naizela iruditzen zait. Beti gizakiaren inguruan nabil, surrealismoan, irudi poetikoekin lanean... Formak aldatu dira gehienbat, teknika. Denetik probatu dut: euskarri, pintura eta teknika desberdinak; bolumenak... Baina ideiak eta gaiak ez dira asko aldatu; nire begirada betikoa da, gogortzen eta garbitzen ari den arren”.
Azken hitza
Ni hemengoa naiz
Pérgola aldizkarian hasi nintzen idazleen erretratuak egiten, eta bildumatxoa osatu dut dagoeneko. Zaila da erretratuak egitea, batzuetan lortzen dut pertsonaren arima edo xarma papereratzea, baina, beste batzuetan, monigoteak irteten zaizkit, panpinak. Begirada harrapatu behar zaie, keinuak... Neurriak ere garrantzitsuak dira. Pertsona ezagutzeak ez du erretratu ona bermatzen, hari-mutur gehiegi izan ditzakezu, eta zeri heldu jakin ez”.

Azkenak
Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Eguneraketa berriak daude