«Ez nagoen lekukoa nauk»

  • Durangoko Azokako ateak zabalduko dira aurki. Badira literatur azokaren paretetatik harago ibilitako poetak, kartzelako barne paretak ukitu dituztenak. Ihes egin zutenak. Mikel Ibarguren (Zestoa, 1967) da horietako bat. Herritik ihes egin zuen eta itzuli-mitzulika dabil oraindik ere, bere labirintoan bizi da. Bere Obabak bizi du, bere zauriak poesiaz lotuz.
Mikel Ibarguren
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Nire Obaba Zestoa huan. Hogei urtera arte apenas urruntzen gintuan Urola ibaiaren ertzetik. Donostiara eta Bilbora irtetea beste mundura joatea huan. 1987an gutun bat jaso nian eta Ceutara joan behar izan nian, soldaduskara. Lehenbiziko zartakoa hark eman zidan, hura izan huan lehen deserrotzea. Deserrotzea sentitu dudan bakoitzean poesiara jo diat” diosku Mikel Ibargurenek.
1991n herritik ihes egin zuen. Preso hartu zuten. Fresnes eta Soto del Real espetxeak ezagutu zituen. Estraditatua izan zen. Libre atera zen. Bolada batera –bere aurkako kargurik ez zegoela uste bazuen ere– Martutene ezagutu zuen, baita Valdemoro eta Carabanchel ere. Anartean, Kontxi neska-lagunarengana itzuli zen Ziburura. Mikel estraditatu zutenean neska-laguna Normandiako Dieppen konfinatu zuten. Kontxik kanporatze agindua sinatua dauka oraindik ere. Enaitz eta Arhan seme-alabekin bizi dira. Sustraiak bota beharrean bizi dira, baina ihesari lotuta biziko bailiran.

Mikelek dagoen tokiko erreferentziak –mendia eta itsasoa– behar ditu, Urola arroan utzi zuen paradisua aurkitzeko: “Beste nonbait bizitzen asmatu behar izan diat. Horretarako sustraiak bota beharra zeukat, baina nik sorterriko minak soinean daramatzat. Min horrekin bizitzen ikasi diat edo ikasi beharrean segitzen diat”.

Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuko Preso egon denaren gogoa heldu zaidak gogora. Presoa jujearekin gurutzatzen duk beti.


2001ean, Egin Irratira joatera ausartu ninduan –poesiaz jardutera– eta poliziak atxilotu eta “bilatze eta atxilotze” agindua zuela Baltasar Garzon juezaren aurrera eraman ninduan. Gabonetako gau zaharra Martutenen pasa nian. Garzonek ikurrin-afixa zeukan bulegoan, afixan bere burua itu eta jomuga ageri huen. Oso urguilutsua duk, garaikurrra bezala jarria dik paretan: “¿Usted ha sido detenido alguna vez?”. “Si”. Abokatuak: “Pero está absuelto. Le han detenido porque aparece en busca y captura”. Garzonek: “Ah, todavía lo tengo activado!?”. Ordenagailua manipulatu eta: “Se puede marchar, esta libre” esan zidan.

Mikel Ibarguren poeta zestoarra. Hendaiako Sokoa lantegian behargin. Xabier Leteren “Ni naiz kaleetan zehar neguko eguzkitan lanera dijoan gizon bakartia” heldu zaidak gogora orain.


Langilea bai. Tapizgintzan, aulki muntaian... Gaztetatik lanean jardun diat, langile sentitzen nauk. Nire ingurukoen mintzagaiak futbola eta pilota dituk... Lankideek “poesia idazten duk?” galdetzen zidatek. Poesia eta literatura oso era pertsonalean bizi ditiat. Bitxo arraroa nauk, idazle klandestinoa.

Langile eta poeta...


Lana lana duk: beharra. Idazteak bizitzeko arnasa ematen zidak. Poesia norberaren burua ezagutzeko introspekzio modua duk. Itsasoaren antzekoak gaituk, ur azala eta hondoa ditiagu, barruan sartzea eta esploratzea duk nire beste beharra, hori landuz gero ateratzen diat burua airera nolabait.


Ikasle txarra izan huan poeta.


Ikastolan ikasia, baina gazte-gazterik lanean hasia. Loiolako Ikastolako hirugarren promoziokoa nauk. Gure garaiko neska-mutilek ez genian ikasteko gogorik, edo nire koadrilakoek behintzat, piper egiten oso onak gintuan. Ikastolak eman didan hoberena lagunak dituk. Heztea eta ikastea kalean egin genian bereziki. Nik, kaleaz gain, osaba-izeben baserriko mundu utopikoa ezagutu nian, mundu desiragarria. Hogeitaka urte joan dituk eta niretzat hura duk zorionaren mundua oraindik ere.

Alabaina, geroago Euskal Filologia ikasi huen Fresnesen. Letren lanbidea ez duk ofizio bihurtu ordea. AEKn irakasle aritu haiz, esaterako, baina...


Poesia naturalki bizi diat, ez zaidak inoiz letren mundura jauzi egitea eta ogibide bilakatzea bururatu. Ez nintzatekek natural sentituko. Literatura jarraitzen diat, baina literatur mundua edo sistema beste unibertso bat duk niretzat. Ni, sortzearekin kontent.


Hartara Hemen gauak lau ertz ditu (Susa) sortu huen Fresnesen.


Herritik alde egin nuenean, sakoneko deserrotzea bizi izan nian. Ingurukoengandik alde egin behar izateak hurbildu ninduen literaturara, poesiara. Fresnesen sartu eta ezin nian eraman neska-lagunarengandik aldentzea. Espetxean hire buruaren presentzia behar duk, hori bilatzen duk. Gutunen bidez hasi ninduan hitzak lantzen eta gero poliki-poliki poemak sortzen. Barruan egoteak testuak irakurtzen eta sakonago lantzen laguntzen dik. Kanporako lotura eta ihesbidea aurkitu nizkian. Idatzitakoari forma eman eta Jose Luis Otamendiri pasa nioan.

Bien bitartean Soto del Realera estraditatu nindiaten. Liburua oso xumea duk, baina pauso handia izan huan niretzat: hasiberri baten poemak, esperientzia berebizikoa. Poemek kartzelako eremuaren marka ditek, kartzelako ertzetaraino doaz, barruko mundu itxia ageriz. Atzean utzitako munduarekiko zerbait bilatu behar nian, zilbor heste bat, kontaktua kanpoarekin, neska-lagunarekin... Behin-behineko askatasuna topatzeko modua izan huan.

Handik zenbait urtera Deserriko karrikak (Susa) argitara eman huen. Kalean jada, Euskal Herrian, baina deserrian, antza.


Lehen liburua barruko erreferentziek markatu ziaten bezala, honetan Euskal Herrian negok, baina sorterritik kanpo. Beste hizkuntza bat aurkitu nian, frantsesa, alegia. Deserria eta des guztiak barruan eramaten ditiat, sorterritik kanpo deserrian nago. Deserriko karrikak-en hemengo munduan kokatu nintzeneko modua azaltzen diat: karriketan, ostatuetan, herrietan eta mendietan. Nagoen lekuan errotzeko saioa duk.

Lantokian: bizitzeko egin beharrean. Tokian tokiko lekuetan bizitzeko desegin beharrean.


Bai. Dena des egiten zaidak: deslekutzea, desjabetzea, desmaitatzea, desordutan bizitzea. Deserrotzearen ondorio logikoa da. Nire kokaleku txiki hartatik, Obaba hartatik at sentitzen nauk. Errotua eta arrotza sentitzen nauk aldi berean.


Zer bilakatu zaik poesia?


Igeri egiteko modua duk poesia, baita errotzeko modua ere. Bertakoa sentitzen nauk, hemengo girora egina nauk, lagunak egin ditiat. Hala ere, hori gero eta gehiago bizi arren, ez nagoen lekukoa naiz, ez nagoen lekuan bizi nauk uneoro. Batzuetan ez diat nire burua ezagutzen eta harritzen nauk.

“Ihes betea zilegi balitz, nonbait balego bakea, ni ez nintzake etxe ertzeko loredien maitalea” dio kantuak. Hik etxeko ertza utzi huen. Bakea aurkitu al duk?


Ez. Deserrotzearekin batean, ihesaren sentsazio bizia zeramat. Iparrorratza soinean eramango banu bezala, ihes puntu horretan bizi nauk, batzuetan jendearengandik ihes, beste batzuetan egoeretatik. Iparrorratza imana duk eta ni ere halatsu, ez nagoen lekura bide egin nahi diat. Batetik nire Obaba zegok, baina badiat ere errealitatetik alde egin beharra, bakegune hori bilatze beharra, ihes egin beharrean bizi nauk.


Hire poemak itxi ez diren zauriak dituk.


Zauri dezente ditiat noski, eta poesia jostorratz modukoa duk, hitzak sentipen mingotsak ixteko hariak dituk. Eginak deslotzeko eta deseginak lotzeko erabiltzen ditiat hitzak. Poesiarekin bizitzaren ziklo bat itxi nahian hasi ninduan, baina oraindik ez diat itxi. Egunen batean zirkulua itxiko ote dudan esperantzarekin bizi nauk.


Ahapetik da hirugarren liburua. Zer duk zirkulu horretan?


Espazioek markatuta zeudek lehen bi liburuak, bi espazioak deserriak izaki. Ahapetik liburuan erreferentziarik, ingururik eta kokapenik gabe idazteko saiakera egin nahi nian, poesian beste pauso bat emateko asmoz. Asmatu dudan edo ez, ez zekiat. Aldi horretan, poeta frantsesak irakurtzen hasi ninduan, bestelako eraginak jaso nizkian, Paul Éluard edota René Char poetenak, esaterako. Ahapetiken ziur horien eragina ageri dela. Bestalde, barruan nengoela neska-lagunarekiko erreferentzia izan nian idazterakoan, gure arteko mundua –ni eta zu dialektikan– mundu osoa huan. Gero espazioa ireki huan eta orain zabalagoa duk, leku eta jende gehiago sartzen joan dituk. Alabaina, barne elkarrizketari begira idazten diat oraindik ere.


Lapurtu diaten zerbaiten bila ari haiz, antza.


Denbora kendu zidaten. Fresnesko patioak oso txikiak hituan, ibili ez nian espazioa eta lapurtu didaten denboraren bila nabilek, denbora eta espazio galdua berreskuratzeko ateratzen nauk karrikara, mendira... Tarteka hitzak aurkitzen eta idazten ditiat.

2007ko Irun Hiria Saria irabazi huen Ahapetik liburuarekin. Laster garaikurra jasotzera joan beharko duk. Sokoa lantegitik Irungo udaletxera bide laburra duk.


Egia esan, saritua izateak deszentratu ninduan, deskokatu, ez nian espero. Garaikurraren bila joan behar diat, ekitaldia hilabete honetan izaten duk. Dilema hori bizi diat: joan ala ez joan. Agian, berriz ere, arriskuan jartzen diat nire burua.

Azkenak
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


2024-11-21 | Gedar
Mobilizazioak bertan behera utzi ditu ‘Lo que no te cuentan de Donosti’-k

Bere Telegram kanalaren bidez jakinarazi du ez dituela deialdi erreakzionario gehiago egingo oraingoz. Aurreko larunbatean, nabarmen egin zuen porrot Eason antolatu zuen kontzentrazioak, eta agerian geratu da kontramobilizazioen eraginkortasuna.


2024-11-21 | Julene Flamarique
Feministak eta artista emergenteak eskutik eskura: Feministaldia eta Inmersiones jaialdiak ahizpatu dira

Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.


Eguneraketa berriak daude