Krisia gainditzeko bi proposamen berde kolorezko

  • Naomi Kleinek “shockezko kapitalismoa” deitu duenaren jokaldi berria bailitzan, herritarrei kostatzen ari zaie 2008ko krisiaren aurrean erreakzionatzea. Adituei ere bai. Oraingoz gehienik hitz egiten da agintariek hartutako neurriez. Baina batzuk hasi dira aurrera begirako bideak proposatzen.
Krisia

“Zer dio ezkerrak krisiaz?” galdetu izan dute askok munduko estatu aberatsak, bata bestearen jarraian, hondoa jotako bankuak nazionalizatzen hasi zirenetik. “Non dira ezkerreko intelektualak?” ere irakurri da. Ezer gutxi egin zezakeen ezkerrak, bera ere hondamendi globalak ezustean harrapatu baitu.

Herritar oinezkoena izan da lehenengo erreakzioa. New Yorken eta Londresen ikusi dira protesta egiten, agintariak banku handien laguntzera ziztu bizian joan direlako, zorpean itotako familiak bide bazterrean utzita. Diru publikoen erabilera basati horretaz eta krisiaren errudunen zigorrik ezaz kexua azaltzera kaleratu dira. Lehenbiziko haserrealdi horren jarraipentzat jo daitezke azaro honen 15ean G20ko agintarien bilkura dela eta bazter guztietan ikusi diren protestak. Gaztelaniazko “La crisis que la paguen ellos” leloak ederto laburbiltzen du sentimendua, baina jazotako lurrikararen aurrean, motz geratzen da.

Dagoeneko inork ez dizu ukatuko 1929koaren neurriko krisian murgilduta gaudela. Zalantzarik zuenari 2008ko Urri Beltzak argitu dizkio betiko. Zer egin, ordea, hemendik aurrera? Agintean daudenak bezala oposizioko indarrak, enpresetako ugazaben liderrak nahiz langileen buruzagi sindikalak, paralisitik atera ezinez ageri dira.

Ezkerretik plazaratzen hasi diren proposamenei jarraipena egitea merezi du. Biren aipamenak egingo ditugu oraingoan, bi pentsamendu korronte garrantzizkoren isla direlakoan.

Alde batetik, txikiagotze edo décroissance delakoa aldarrikatzen duten ekonomialari eta bestelako pentsalariak indar berriz ari dira. Horien artekoa da, klasikoa gainera, Joan Martínez Alier, Bartzelonako unibertsitatean teoria ekonomikoan katedradun. Sin permiso aldizkari ezkertiar espainolean plazaratu du “La crisis económica, vista desde la economía ecológica”.

Martínez Alier da uste dutenetakoa errealitatea ulertzeko paradigma aldatu beharra daukagula. Klasikoak izanik aldi berean oso gutxi aipatzen diren ekonomialarien ildoari jarraitzen zaio. Horien arteko bat Frederick Soddy da, 1926an, 29ko krisitzarra baino lehenago, Wealth, Virtual Wealth and Debt (Aberastasuna, aberastasun birtuala eta zorra) liburua idatzi zuena.

Duela 80 urte Soddyk ozen adierazia zuen ekonomia analizatzeko irizpide akademikoak oker planteatuta daudela. Ekonomiak, Soddyren eta bere ondoren ekonomia ekologikoa landu dutenen iritzian, hiru mailatan dago banatuta. Batean daude finantzak. Bigarren mailan aditu gehienek ekonomia erreala deitzen dutena. Bi maila horiek dira analisietan erabili ohi direnak. Baina sakonago, oinarrian, hirugarren maila bat bada: ekonomialari ekologikoek erreal-erreala deitzen dutena, hau da, energia eta lehengaiei dagokiena.

2008ko krisiak agerian utzi ditu, Martínez Alierren ustez, urte luzez aurrerapenaren kontabilitatea oker egin izanaren ondorioak. Energiaren eta lehengaien urritzeak –kontabilizatu ez denak baina ondorioak orain erakutsi dituenak– irteerarik gabeko atakara eraman du kapitalismoatrn oinarri den hazkundea. Krisi hau aukera ona da egitura guztiak berrikusi eta “sozialki jasangarria den txikiagotze ekonomia”ri ekiteko.

Pentsamendu ildo honek, beraz, akats larritzat joko ditu egunotan agintariek krisitik ateratzeko haizatzen dituzten neurri nagusiak, hala nola autopista, tren laster eta bestelako azpiegitura erraldoiak. Zertarako autopista gehiago, petrolioaren garestitzea geldiezina denean? Beste Net Hurbil oso bat eskatzen du Frederick Soddyren edo Nicholas Georgescu-Roegen-en ildoko pentsalariek proposatzen duten gutxiagotzearen deskribapenak. Egingo dugu.

Sozialdemokrazia berdea

Bigarren aukerak Green New Deal (Itun Berri Berdea) du izena. Duela 75 urte, 1929ko krisiaren ondoren, Franklin D. Roosevelt presidenteak AEBetan New Deal, itun berria, antolatu zuen ekonomia berpiztu eta gizartea berriro martxan jartzeko. Haren oihartzun izan nahiko luke Green New Deal proposamenak, Nazio Batuen Erakundeak martxan jarri duenak. Urrian jakin denez, Alemania eta Norvegiako gobernuek aurreratu dute dirua horretarako.

Ideia aitzinatzeko, Britainia Handian sortu da Green New Deal Group bat. Finantzetan, energian eta ingurumenean adituak dira sinatzaileak. Tartean daude Larry Ellion The Guardian egunkariren ekonomiako erredaktoreburua, Colin Hines Greenpeace International-eko buruzagi izana, Tony Juniper eta Charles Secrett Friends of the Earth (Lurraren lagunak) erakundeko buruzagi ohiak, Caroline Lucas Alderdi Berdeko buruzagitzakoa, Ann Pettifor herrialde txiroen zorra barkatzeko Jubilee 2000 programaren buru izana, Andrew Simms New Economics Foundation erakundeko burua...

Green New Deal proposamenaren aldekoek diote bizi duguna krisi hirukoitza dela: kreditua, petrolioaren prezioa eta klima, hirurak daude kinka larrian. Krisi hirukoitzagatik beharrezkoa da: energia berriztagarrietan inbertitzea, milaka lanpostu berde sortzea, finantzen sektorea kontrolatzea, eta ekologisten, industriaren, nekazaritzaren eta sindikatuen arteko elkarlana antolatzea.

“Depresio Handiaren garaietatik izandako krisirik sakonena den honek erreforma benetakoak eskatzen ditu, eta horietakorik ez dute oraindik aipatu politikariek. Beharrezkoa da finantzak berriro arautzea haiei zergak ezarriz, baina gainera eraldaketazko programa handi bat jarri behar da martxa, erregai fosilak gutxitzeko eta aldi berean kredituaren kolapsoak eragin dituen langabezia eta eskariaren jaitsiera konpontzeko. Gas isurketak ekarriko dituzten politikak eta finantziazio egokia behar ditugu, peak oilak ekarriko duen energia urritzeari aurre egiteko”.

Asmo horien lortzeko neurri batzuk zerrendatu dituzte. Karbono kontsumo urriko energi sistema antolatzea, eraikin bakoitza energi zentral bihurtuz. Erregaien prezioan sartzea ingurumenari egindako kalteen ordaina, klima aldaketaren kontrako neurriak finantziatzeko. Korporazioei zergak ez ordaintzeko dauzkaten bideak mozteko neurriak. Finantz sistemaren gaineko kontrola.

Munduko finantz erakundeen ahalmena berrantolatu, bide batez beren sinesgarritasuna lortzeko. Herrialde txiroei lagundu garapena lortzen saia daitezen beroketa globala gehiago okertu gabe. Neurri pila bat.

Oraindik sakonera ikusi ez diogun krisitik ateratzeko bi proposamen dira, beren buruak aurrerazaletzat dauzkatenen artean sortuak. Txikiagotzea versus Green New Deal. Baina zertan geratuko dira proposmen guztiak, baldin eta negu honetan herritarrek haserre edo etsita kaleak sutzen badituzte?.

Argazki oina
: Irudi honen jatorririk ezin izan dugu aurkitu; blog ugaritan ipini dute, egilerik aipatu gabe. Marrazkian, krisia konpontzeko edo krisitik ateratzeko eskuliburu bera da kea darion usina, suhiltzaile lanetan ari denak exekutibo itxura du eta honek eskuetan daukan tutu malguari tantarik ez dario, ponpierraren harridurarako. 2008an eztanda egin duen krisia bideratze aldera, munduko agintariak orain artean zulorik handienetan adabakiak jostera mugatu dira. Bankuen nazionalizatzera, alegia. Herritarren protestak adabakion kosteari eta jende arruntari bankuen konparazioan egiten zaion injustiziari daude lotuak. Krisiaren aterabideez eztabaida pixkanaka hasi da pizten. Krisia sekulakoa denez, aldaketari buruzko eztabaidak handia beharko luke.
Informazio gehiago

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude