Uztapide eta Xalbador

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Historiaz gain saio ona osatu zuten bertsolariek. Kartzelako lana luzeegia izan zen eta horrek garraztu zuen entzuleen sentsazioa. Colinak eta M. Arzallusek egindako zortziko handiko lanak (irrati euskaldun batean erdarari hitza eman bai edo ez) hasiera indartsua eman zion saioari, eta intentsitatea galtzen joan bazen ere, Artetxek eta Barrosok zortziko txikian egin zuten lanak berriro lehertu zuen saioa (Artetxe bankuko langilea eta Barroso lapurra. Bi hauek bertsotarako oso biko ona osatzen dute). Erramundegi eta A. Arzallusek ere saio bizia egin zuten (pisu berean bizita Arzallus ligoia eta Erramundegi lehortean dagoena); A. Arzallusen bigarren bertsoa goitik behera ikastekoa zen, bukaeran trabatu bazen ere. Aipaturiko saio gehienetan gaiaren enfokea izan zen gakoetako bat: Zortziko handian Colinak etorkin denak hartu zituen “erdaldun” zakuaren barruan, eta horrek bere jarrerari indarra eman zion. Arzallusek Barroso bertso kantari sartu zelako ezagutu zuela bota zuen, eta horrek bertsolaritzarekin umorea egiteko atea ireki zien.

Kantakerak

Arreta piztu zidan bertsolari bakoitzak oholtzan hartzen duen presentziari, eta kantakerari. Elementu horiek aitortzen dieguna baino pisu askoz handiagoa dute. Maialen Arzallusen indarra, distira, zuzen iristen zen entzuleongana. Milaka belarriz osatutako frontoia bete egiten du. Miren Artetxek kontzienteki kantakera sotilagoa agertu zuen, barrena oholtzara ateratzeak eskatzen duen tonu intimoago bat bilatuz. Kantakera horrekin publikoarekin konektatzea zailago egin zitzaiolakoan nago: bere bertso on askok txalo epelak jaso zituzten, eta oso oso onek bakarrik beroak. Baina kartzelako lanean erakutsi zuen kantakera honen eraginkortasuna, oiloipurdia jarri baitzigun: hain hasi zen bolumen baxuan kantuan, publiko dena ixilarazi zuela, eta “ssss!” bat ere entzun zen atzeko lerroetan. Ekhi Erramundegi borrokatzera etorri zela iruditu zitzaidan. Edozein gai suertatuta ere berea defendatzera. Finalista bati dagokion jarrera, kale edo bale egin, publikoak istimatzen duena. Amets Arzallus txapeldun ikusi nuen. Miren Artetxeren kantakera malgua du, builarik egin gabe zeharka ari denarena, eta era berean Maialen Arzallusen indarra, errespetua lortzen du. Bere bertsoak ez dira oharkabean pasatzen.

Colinaren eguna

Presentziaz A. Arzallus txapelduna den moduan, bertsotan Sustrai Colina gailendu zelakoan nago. Saio denetan eutsi zion goiari eta bertso batzuk puntakoak egin zituen. A. Arzallusek ale antologikoak utzi zituen, baina estropozoak egin ere bai. Kartzelara burumakur sartu zen, irtetean ondo altxa bazuen ere. Horregatik harritu ninduen emaitzak eta batez ere, 23,5 punturen aldeak. Bertsotan hizketan ari bailitzan egiten duen Uztapidek ez zuen bere egun onena izan. Eta Xalbador oraingoan publikoak ulertu zuelakoan nago.

Joxemari Ostolazaren artikulua Iparraldeko Bertsulari Xapelketaz ARGIAn.

Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude