… pila, pila, pila, patata tortilla!

  • Hanif Kureishi ::Intimitatea

    Txalaparta

    orrialdeak ::150

    prezioa ::15€

Nola hasiko zinateke maitasuna(ren amaiera)ri buruzkoak kontatzen? Zein hitz aukeratuko zenituzke hainbeste jorratu den gai bati buruzko begirada sinesgarri, interesgarri edo iradokitzailea emateko? Zer esan daiteke maitasunari buruz dagoeneko esan ez dena?

Hanif Kureishiren Intimitatea horrela hasten da: “Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko”. Liburu honetan protagonistak kontatuko digu bere ordura arteko bizitza –bikotea, semeak eta etxea– utzi aurreko eguna nola pasatuko duen eta denbora horretan izango dituen gogoetak gurekin konpartituko ditu.

Maitasunaren gazi-goxoak aletzen ibili dira azken hiru mendeetako literatura, musika eta zinema. Hamaika bider irakurri-entzun-ikusi dugu zer den eta zer ez den maitatzea, zein mingarria den maitatzea eta zenbat merezi duen maitasuna ezagutzea.

Maitatzeko modu desberdinak agertu eta aldarrikatu izan dira azken mendean –gutxienez–, mugimendu feministak adibidez, askotan aipatu izan du maitasun erromantikoa deseraikitzeko beharra dagoela, eredu berriak proposatzeko garaia dugula. Gai sakon eta konplexua dugu mintzagai, hartu-eman kodetuen lurraldean.

Pertsonen arteko harremanetan interpretatzeko mila kode eta arau daude eta sexua ere kontuan hartzen badugu moral bikoitzaren arazoa gehitu beharko diogu prestatzen ari garen plater bero honi. Gainera, gure jendartean sentimenduak eta emozioak ezkutatu eta apaltzeko joerari begiratzen badiogu, gaia korapilatu eta zailtzen zaigu zinez.

Kureishik bere lanetan (antzerkian, zineman eta literaturan), curry usaineko Londresetik hitz egiten digu, aldiri edo errebaletako auzoetatik, behe eta erdi-mailako langileen ahoetatik, etorkinen seme-alaben eskarmentutik, gazte, gay eta emakumeen bizipenetatik, eta horrek bestearen ahotsa entzuteko aukera ematen digu, gaur egun G. Ch. Spivaken subaltern-ak hitz egin dezakeela erakutsiz.

Kokagune ezagun batean jartzen gaitu, egunerokotasunak blaitzen ditu txoko guztiak eta oso hizkera eta tonu hurbila darabilenez erraz konektatzen dugu narratzailearekin. Honek bere ile urdinak eta tripa erakutsiko dizkigu, bere ahuleziak eta desirak, bere ohitura eta apeta txikiak, ezer baztertu edo disimulatu gabe.

Besteak beste leialtasuna, aitatasuna eta sakrifizioari buruz egingo digu berba eta bere pentsamendua ingurukoen iritziekin tartekatuko du. Duzunarekin konformatu behar zaren planteatuko du eta horrekin lotuta agertzen diren topikoak kontrajarriko ditu. Erlijio kristauak eta aro indibidualistak duten pisua aztertuko du eta menpekotasunei aurrez aurre so egingo die.

Oso liburu aproposa beraz maitasunari buruz modu zintzoan hitz egiteko eta horretan aurreiritzirik gabe pentsatzen hasteko. Ondo legoke irakurri eta gero –edo irakurri baino lehen–, guk gaiari buruzko gure bertsioa idatzi eta lagunartean eztabaidatzea, buruan ditugun estereotipo zaharrak eta balore atzerakoiei astindu pare bat eman ahal izateko.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude