Uzta batean

Klima gozoeneko gure itsasaldean garai batean ba omen ziren oparo ematen zuten ahuakateondoak. Garai haietan paltondo deituko zieten, agian. 200en bat urte biziz hogei metroak garai ditzake fruitu arbola honek, urtea joan eta urtea etorri 100 eta 400 ale artean emanez. Hainbeste bizitu duenik ez dut geurean ezagutzen, baina izan bazirenaren kontuak entzun ditut. Neguan ere galtzen ez dituen hostoen berezko distira zilarreztatzen dion izotzaldirik jasan ezinik, zahartzarorik ezin harrapa hemen. Lurralde exotikoetatik egindako bueltaxkatik ekarritako dirutza inguruko guztiek ahantzi ez zezaten, palmondo are exotikoagoak (Trachycarpus fortunei edo Phoenix dactylifera) landatzen zituzten indianoek etxe aurrean. Etxe horietako batzuetan omen garaitako ahuakateondook. Itsasalde epeleko arbola emaileen berri zahar hau berriz berritua da. Jatearen jateaz, ahuakatea orduan baino ohikoago bihurtzen ari da gure otorduetan, eta haren hazi potoloa ezagun. Batzuk erein, arbolak sortu eta aldatzen dituzte. Poliki hazten da eta politta da, baina fruituak hazten elorrio du geurean. Itsasalde epeleko txoko eguzki-begi egutera gutxi batzuetan fruituak ematen ditu, heldu... heldu ez, ordea.

Izan ere, ahuakatea ez da arbolan heltzen, ez Mutrikun ez Mexikon. Ahuakateondoa ezin moilduko da, lurrarekin danba kolpekatutako alea berehala alferrik galduko baita. Eskuz edo heltzeko propioa den tramankulua muturrean duen haga batez, banaka-banaka bildu eta jaso behar. Gero, beranduko sagar eta madarien gisara, etxean helduko dira.

Arbolaren hostoak hormona berezi batez hornitzen du ahuakate alea. Hormona horrek ez dio etilenoa sortzen uzten. Aleari hostoa kentzean, lurra kentzean, ekingo dio hark etilenogintzari. Fruituak jasota dauden tokietan nabarmen usaintzen den hori da etilenoa eta gas horrek berak heldu arazten ditu. Usteldutakoak horrela usteltzen ditu aldamenekoak. Heldu gabeko fruitu metak jasotzen diren hotz ganberatan airea berritzea, sor daitekeen etilenoa kanporatzea da kontserbazio onaren oinarria. Gero merkaturatzeko sasoi egokian, salneurria gorenean denean, ganbera etileno gasez mukuru bete eta heltze bidean jartzen dira.

Izotzaldiaren atarian bildu ohi diren sagar, madari, kiwi edo umotu gabe eskuratutako ahuakate, banana edo dena delako fruituak zoritzeko, ondo onduta dauden beste ale batzuekin ontzi edo zorro hermetiko batean sartzea bezalakorik ez da. Onduaren etilenoak lan egingo du...

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude