Euskaldunen Ilustrazioa


2013ko maiatzaren 02an
Olasagarre
Judit Fernandez
Argi dago, Katixa, Ur, erotismorako zuen hautagaia ez dela Patxi Lopez, baina, benetan esaten dizuet, ez da erretorika, bada jendea Patxi Lopez erakargarri aurkitzen duena. Halaxe da erotismoa, mila buru hainbat aburu.
 
P. J. Harveyri buruz, zer esan, niri ere gustatzen zait, 70. hamarkadako Patti Smith gogoratzen dit, nahiz eta, beharbada, Harvey leunagoa eta eztiagoa izan. Patxi Lopezi gustatzea edo ez garrantzigabea badirudi ere, ez da horrela.
 
Fernandoren egia bat da esatera noa baina musikak ez gaitu hobe egiten. Eta adibidea ere betikoa paratuko dut naziek Schuman eta Schubert entzuten zituztela tortura saioen ondoren.
 
Orduan, berehala dator galdera, musikak ez bagaitu hobe egiten zertarako goaz eskolara? Beno eta hemen modernitatearekiko kritika guztiarekin topo egiten dugu Adornotik hasi eta Vattimorekin –zer prentsa txarra duen gizon honek iraultzaileen artean– bukatuz.
 
Batzuek diote Ilustrazioaren baloreek beraiek –musika entzunez hobeak izanen gara– sustrai-sustraitik direla ustel. Horrenbestez hezkuntzak, arteak, literaturak ez gaitu hobe egiten, berez daukagulako gizakiok halako hondo ilun eta krudel bat, zeinak izugarrizko sarraskiak egitera bultzatzen gaituen. Esperantza gutxi, beraz. Beste batzuek, aldiz, diote oraindik ez dela gauzatu ideal ilustratua eta, esanen genuke, bidean gertaturiko akatsak edo izan direla XX. mendeko barrabaskeriak: deportazioak, kontzentrazio zelaiak, nazismoa, stalinismoa eta abarrak.
 
Ondorioz, arrazoi duzu, amets –errealitate ere deitu beharko nioke– ilustratuak zutik zirauenean P. J. Harvey entzuten genuen guztiok balore berdintsuak konpartitzen genituen eta P. J. Harvey entzutea bera balore horietan aurrera egitea izan zitekeen baina, gaur egun, ariketa horrek, zuk ongi adierazi bezala, Ur, bere zaleen taldeko egiteaz gain ezer gutxi esan nahi du, ez, behintzat balore berdintsuak partekatzea.
 
Zuen aurreko artikuluen irakurketa maltzur bat eginez –barkatu– iruditzen zait Francisco Lopezi horixe egozten diozuela, ez dituela zuen baloreak partekatzen; eta segur aski, halaxe da, izan ere, Patxi Lopezen Ilustrazioaren ideia, ez da ni daukadana: izan ere, Patxi Lopez eta bere partidua, Ilustrazio “bakarraren” adibide dira, alegia gizartea estatu bakarra, hizkuntza bakarra, balore bakarren inguruan egituratzen dituen tradizio horretakoak, eta horretan euskaldunok gure salbazio hutserako besterik ez bada ere, beste tradizio bat aldarrikatu dugu: deitu Ilustrazio anitza –ez da oximoron bat?– edo Posmodernitate ilustratua.
 
Argi dagoena zera da: Patxi Lopez ere gure herrikoa da. Lastima ez egotea Toribio Etxeberria bezalako jende gehiago PSOEn. Aspaldi da haren Ibiltarrixanak irakurri nahi dudala eta artikulu honen idazketa aitzakiatzat harturik, horretara paratuko naiz, PSOEn ere euskaldunak bazirela eta badirela egiaztatzeko besterik ez bada ere.
 
Izan ere, askotan topikoek ez digute basoa ikusten uzten. Zer euskaldunago pilotari bat baino? –gaur ez gara haien erotikaz arituko–. Ba, horra, hori ere gezurra da.
 
Zergatik ez diete ez Fernando Arretxek, euskalduna euskaldunik bada, ez Julian Retegik, euskalduna euskaldunik bada, haien seme pilotariei euskara irakatsi?
 
Ez du balio errua Ilustrazioari botatzeak!

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude