Txalupa eliz atarian

  • Itsasoz eta ibaiz, orain baino lehen gehiago, inguratutako herrira goaz. Eliz atariko hormetan ontziak lotuta egongo ziren garaira itzuliko gara.

    Kostako herri gehienek hala egin dute. Itsasoari puska jan. Oriok ere bai. Herria ezagutzen duzuenok saiatu irudikatzen: itsasoa eliz atariraino. Hor hasiko zen garai bateko Orio, esan nahi dugu Donostiako auzo zenak hor izango zuela itsasorako atea. Imajinatu elizatik abiatuta aldapan gora kale luzea eta kale horren bukaeran beste atea, lehorreko atea. Bi ate horiek babestuko zuten gero herri bihurtuko zen auzoa. Kalearen alde banatan etxeak, lehenengo ilaran garrantzitsuenak eta ondoren bigarren mailakoak. Baita baratzeak ere. Eraikinetik eraikinera tartea egongo zen, ez jendeak kalean paseatzeko ohitura zuelako, baizik eta suteak izanez gero suebaki lana egiteko. Horixe garai bateko Orio, itsasoak eta ibaiak inguratutakoa, batak zein besteak bizi zuena.
Orio
Batiste Ezeiza

Antxon Aguirre Sorondo antropologo donostiarrak Oriori buruzko liburua idatzia du eta berak eman dizkigu herria kokatzeko zehaztasunak. 1180. urte inguruan bagenekien Orio Donostiako auzoa zela, orduko agirian agertzen baita Donostia Hondarribia, Arano eta Oriaraino luzatzen zela. Oria ibairainokoak bereak bazituen Orio ere hala izango zuen. Auzoa 1379. urtean bihurtu zen herri, Gaztelako Joan I.ak forua emanda. Orio harresiz inguratzeko eta jendez betetzeko baimena eman zuen erregeak; noski, ordurako jendea bizi zen bertan.

Aguirrek dio XVII. eta XVIII. mendeetako agiriak direla ugarienak eta beraz garai horretako Orio nolakoa den dakigu gehien. Eragin diezaiogun berriro buruari. Nola biziko ziren orduko oriotarrak? Buruaskiak ziren, itsasoa eta ibaia zituzten. Garraiorako balio zuten biek, baina elikabide ere baziren. Itsasoak eman emango zuen, zeren bisigua, esate baterako, eskabetxean jartzen zuten freskoa jateko gehiegi harrapatzen zutelako. Oriotarrak Donostia, Andoain eta Tolosaraino joan ohi ziren eguneko arraina saltzera.

Arrantzaleak, eta ondorioz, merkatariak eta ontzioletako langileak ziren herrian. Eta ezin ahaztu harrobietako langileak. Donostia eta Orio lotzen dituen Mendizorrotz mendigunea hareharrizkoa da eta hori txiki-txiki egiteko 27 harrobi baziren garai batean. Ateratako hareharria etxeak egiteko, errotetarako eta zorrozkailu gisa erabiltzen zuten.

Kale bakarraren inguruan eraikitako auzotxoak almendra itxura aspaldi galdu zuen, aspaldi hasi zen herria itsasoa urrutiratu nahian, hazi egin baita Orio eta tokia behar.

Hirigune historikoa gaur egun

Aldapan dagoen kale festa ezkutu xamarrean geratzen da, parte zaharra alegia. Makina batek kiskalduko zuen bizkarra hondartzan luze-luze etzanda, ondoren eztarria freskatuko zuen herriko tabernetan, baina maldan gora abiatzea okurritu ez. Irudimenarekin bada ere, garai bateko Orio gogoraraziko diguten kale eta eraikinak bisitatuko ditugu.

Behetik gora hasita, elizarekin egingo dugu topo. San Nikolas Bariko parrokia lehendik zegoen gotiko estilokoaren gainean altxatutako eraikin errenazentista da, XVI. mendekoa. Bertan talaiarena egiten zuen ur gaineko pasabidea zegoen, itsasoa gertu zuenaren seinale. Tradizioak dioenez, San Martingo ermita da Orioko antzinako parrokia. XIII. mende aurrekoa da eta XVI. mendean zaharberritua. Ermitaren sabaitik itsasontzia dago zintzilik, “San Nikolas-Orio” izenekoa. Ermita kostaldeko Done Jakue bideari lotutako monumentu bezala sailkatuta dago. Parrokia eta ermita alde batera utzita, ezin aipatuko ditugu eraikin esanguratsu guztiak artikulu honetan, baina lagungarri izango delakoan bisitatzea merezi duten tokiak aipatuko ditugu: Herriko Plaza, Kale Nagusia, Antxiola, San Nikolas, Aritzaga eta Oa kaleak.

Kale Nagusian nahi adina eraikin interesgarri dago. Mitxelena da horietako bat. XVI. mendekoa da, San Nikolas haurtzaindegiko mojak bizi izan zirenekoa. Besteak Buruandienea eta Uzkun etxea dira, ustez lehena XVII. mendekoa eta bigarrena XVI. amaierakoa. Kale Nagusian dago baita ere Maria Maestraren (1883-1962) haurtzaindegia izandakoa. Longa jauretxea berriz, XVI. mendeko eraikin ederra da.

Antxiola kaleko Claessens etxea aipatuko dugu bukatzeko. Izen hori du XIX. mendean Santiago Claessens bizi izan zelako, baina lehenago Antxiola almiranteak hartu zuen ostatu. 1555etik jendea bizi zela badakigu eta Torrea etxea izenez da ezaguna. Jauretxe horrek goialdetik Orioko harresia ixten zuen.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude