«Bigarren diskotik aurrera taldeak heldutasun handia lortu zuen gauzak egiteko moduan»


2021eko uztailaren 12an

Noiz ezagutu zenuen Vomito taldea?


1988an, 15 bat urte nituenean. Egiako gaztetxean ikusi nituen Eskoria-Tza taldearekin. Orduan gustatu zitzaizkidan besterik gabe, baina gerora bigarren diskoa kaleratu eta gero, arrasto handia utzi zuten nigan.

Siempre fue terror. Zergatik izenburu hori?


Vomitok kaleratu zuen bigarren maketak, 1985ekoak, No es esto terror? izena zuen. Eta lan honen izena horren erantzuna da, taldeko baxu jotzaile Claus Grottenek asmatutakoa.

Noiz eta nola bururatu zitzaizun halako lan-omenaldia egitea?


Biniloen eta punkaren zaletua naiz aspalditik, eta iaz Frantziako Hopla! taldearen single bat kaleratu nuen. Horren ostean, beste zerbait egin nahi nuen, eta Vomitoren maketak berrargitaratzea pentsatu nuen. Zintak entzuten hasi nintzen eta Clausengana jo nuen. Azkenean biok erabaki genuen Vomitoren bigarren sasoia interesgarriagoa dela. Hala, zuzenekoak batzen hasi ginen eta horien aukeraketa egiteaz gain, taldearen gaineko liburuxka prestatu nuen.

Hortaz, taldekideek ondo hartu zuten zure asmoa?


Bai, Clausek asko lagundu dit: lanari izenburua jarri, grabazioak bilatu, abestien aukeraketan esku hartu... Gainera, biok oso argi genuen diskoaren itxura eta taldearen gaineko informazioa zaintzea garrantzitsua zela.

Zer dauka Vomitoren bigarren sasoiak zuretzat interesgarria izateko?


Oso gazte hasi ziren eta hasierako kantak eta hitzak sinpleagoak ziren. Gerora, bigarren diskotik aurrera, berriz, taldeak heldutasuna lortu zuen gauzak egiteko moduan. Hitz interesgarriagoak idatzi zituzten, eta erritmoak lasaiagoak ziren arren kantu sendoak egin zituzten.

Biniloan kaleratu beharra zegoen?


Derrigorrez ez, baina nik biniloa maite dut eta badakit biniloak non mugitu daitezkeen. Hala ere, norbaitek interesa erakutsiko balu, baliteke noizbait CDan ere kaleratzea.

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Eguneraketa berriak daude