Elkartasuna lepoan hartuta

  • 1936ko Gerra hastean, bazter guztietako boluntarioek eman zuten izena Espainiako Errepublikaren alde borrokatzeko. 53 naziotako milaka borrokalari aritu ziren Brigadetan. Tartean izan zen Theodulo Francos baionarra.
Brigadistak
Aldez aurretik, ehunka boluntario elkartzen hasiak ziren jadanik, gehienak Bartzelonan ospatzear zegoen “Espartakiada” delakoan parte hartzeko. Berlingo Jokoen “Olinpiada alternatibo” horretan parte hartu zutenek aukera izan zuten Goded jeneralak gidatutako matxinoen porrota bertatik bertara ikusteko. Aragoi aldean eta batez ere Madrilen, gerrak aurrera egin zuen ordea, eta horietako asko CNT-k, POUM-k eta PSUC-k sortutako zutabeetan sartu ziren, lehen nazioarteko taldeak osatuz.
1936ko irailetik aurrera, lehendik zeuden boluntarioei munduko alderdi komunistek bidalitako miliziano taldeak gehitu zitzaizkien. Izan ere, Britainia Handiak, Frantziak, Italiak, baita Sobietar Batasunak ere “Parte ez hartzearen Politika” sinatu berria zuten arren, ordurako bi egoera ezberdin ikus zitezkeen: Alde batetik, matxino frankistek, nazien eta faxisten laguntza zela medio, gerra irabazi zezaketen –Irun eta Donostia hartzeaz gain, iparraldetik eta Andaluziatik joandako tropak Madrilgo atarian zeuden–. Bestetik, Nazioarteko Batzordeak Gobernu errepublikarra kate motzean lotu zuen, armak erosteko eta laguntzak jasotzeko bide legalak itxi baitzizkion.
 
Jaramatik Ebrora:
Baionako komunista baten ibilerak

Egoera horrek akuilatu zuen esparru ezkertiarraren elkartasuna. Errepublikanoek Irungo muga galdu ostean, trenez eta barkuz Bartzelonara iritsitakoek Albacetera jo zuten; hor kokatu zuten Nazioarteko Brigaden egoitza nagusia. 35.000 brigadista inguru elkartu ziren bertan. Kultura, hizkera eta jatorri oso desberdinak izan arren, bat egin zuten faxismoaren aurka borrokatzeko grinan. Armada errepublikanoak izan zituen gabeziak jasan zituzten brigadistek, baina arrakastaz eutsi zieten faxisten erasoaldiei. Erabakigarria izan zen, esaterako, beren parte hartzea Madrilgo defentsan, 1936ko azaroko egun zailenetan, baita Jaramako eta Guadalajarako borroketan, Belchitekoan eta Ebrokoan... Horietan guztietan –baita II. Mundu Gerrako beste zenbaitetan ere– aritu zen Theodulo Francos, Baionan hezi eta hazi zen gazte komunista. Denboraren poderioz Nazioarteko Brigadista haiek joan zaizkigunean, berak gogo handiz oroitzen ditu orduko lagunak eta ibilerak:
Theodulo Francos (Baiona, 1914)
Theodulo Francos: «Franco kafea ezin harturik utzi genuen»
 

Mendea betetzear zara, jardun politikoan ere aspaldidanik zabiltza, noiz eta nola hasi zinen?


Sacco eta Vanzettiren aldeko mobilizazioekin. Nik orduan 14-15 urte nituen eta oroitzen naiz Baionan, Saint Esprit auzoan, geltokiaren aurrean hain zuzen ere, egin genituela hainbat elkarretaratze eta Frantziako jendarmeak gogor aritzen zirela gure kontra. Gazteri Komunistetan eman nuen izena eta hasi nintzen propaganda lanetan, kartelak eta horrela paratzen. Nire aita Forges de l’Adour enpresan ari zen lanean eta greba luze baten ondorioz kanporatu egin zuten. Testuinguru horretan ezkerrera jo nuen. Gero, Espainiako Errepublikaren garaietan, Asturiasko Iraultzaren ondorioz ihesi zetozen mugaz bestaldeko komunistak pasatzen aritu ginen, mugalari eta laguntzaile gisa.
 

Gerrara ustekabean joan zinen, ezta?


Beno, Espainiakoek agian bai, baina guk ez genuen espero horrelako gerra piztuko zenik. Gu Bartzelonara joan ginen uztailaren 17an. Berlinen Olinpiadak ari ziren jokatzen eta ezkertiarrei bururatu zitzaien nolabaiteko Olinpiada herrikoiak egitea. Bartzelonara iritsi berriak ginela, militarren altxaldia hasi zen. Hor ere hainbat militarrek bat egin zuten matxinoekin eta kuarteletatik atera ziren. Baina aurrez aurre topatu zituzten langileak, anarkistak, komunistak... eta kale borroka horietan guk ere parte hartu genuen. Bertako militarrek porrot egin ostean, batzuok esan genuen: “Aizak, Espainia Bartzelona baino gehiago duk!”. Katalunia utzi eta Madril aldera abiatu ginen, nola edo hala laguntzera.
 

Nazioarteko Brigadak oraindik jaio gabe eta zuek kanpotarrak... Nola egokitu zineten giro horretara?


Bai, hala zen, baina alderdiek edo anarkistek eratutako zutabeetan lerrokatu ginen. Guk La Commune de Paris deituriko batailoi antzekoa osatu genuen eta hor aritu ginen Madrilen, Albacetera joan baino lehen. Geroxeago, urrian, hiri horretara hasi ziren joaten nazioarteko brigadistak eta gu ere hara joan ginen.
 

Hala ere, Madril defendatzera itzuli zineten. Nola izan ziren borrokaldi horiek?


Faxistek gero eta hurbilago zuten Madril. Azaroaren 7tik aurrera izan ziren borrokaldietan aritu ginen brigadatakook. Guk jende asko galdu genuen Puente de los Franceses-en, Hiri Unibertsitarioan, baina eutsi genien faxistei eta Madrilek tinko jarraitu zuen. Pentsa, Madril galtzekotan, dena pikutara zihoan.Francok esan omen zuen erasoaldi hori hasi zutenean: “Igandean Puerta del Solen kafea hartuko dut”, ba ez! Kaferik gabe utzi genuen. Baina asko kosta zitzaigun, Madrilgo frontea oso zabala zen eta gertu gertuko borrokak izan genituen. Hiri Unibertsitarioan esate baterako, batzuetan eraikuntza berean tiroka eta bonbaka aritu ginen. Baina guk eutsi eta frankistek amore eman behar izan zuten.
 

Galera asko izan zenituzten, Brigadak berregituratu behar izan al zenituzten?


Ni neu zauritu ninduten eta Albacetera jo behar izan nuen. Baina zaurituez eta hildakoez aparte, hasieran saltsa dezente genuen Brigadetan. Saiatu ginen konpainiak eta batailoiak hizkuntzen arabera antolatzen, baina batzuetan ezinezkoa zen agintariak zioena guztiek ulertzea. Armekin antzeko zerbait gertatu zen, batzuetan munizio zehatza behar eta beste eratakoa ekarri! Baina brigadisten arteko giroa ona, oso ona izan zen.
 

Hala ere, beti ez zen giro onik izango...


Izan ziren gure artean hainbat lapur eta gaizkile, baina horien kontra Brigaden arduradunek gogor jo zuten. Hori ez zen soilik Brigaden arazoa, beldurra eta diziplina eza nagusitzen ziren eta zaila zen hura berbideratzea. Oroitzen naiz behin Belchiten geundela, goizean esnatu ginenean, ondoan egon beharko lukeen batailoi oso bat ihesari emana zegoela. Gerran horrelakoak garesti ordaintzen dira eta guk askotan jasan genituen.
 

Belchite aipatu duzu. Bai hor eta baita beste borroka ezagunetan aritu zineten, Brunetekoan, Ebrokoan… Zein izan zen gogorrena?

Hildako gehiago izan genituen Madrilen, baina gogorragoa izan zen Ebrokoa. Hasieran guk hartu genuen aurre baina gero frankistek atzera egin arazi eta ezereztu egin gintuzten. Bataila hura galdu ostean ikusi genuen ezinezkoa zela gerrari buelta ematea. Gure aldeko buruzagi politikoek ere orduz geroztik oso zaila jotzen zuten garaipen militarra. Nazioartean jokatu nahi izan zituzten azken kartak eta hortik etorri zen Nazioarteko Brigadak erretiratzeko keinua. Negrinek Espainiatik alde egiteko gonbidatu gintuen eta brigadista gehienek horrela egin zuten, pentsatuz faxistek bere aldean zituzten CTVkoak eta Condor Legiokoak modu berean joango zirela. Gizajoak! Gureek bai, alde egin zuten frontetik, baina besteek hor jarraitu zuten gerra amaitu arte.
 

Zuk eta beste hainbat brigadistek ere bai.


Esan zigutenean Kataluniara jo behar genuela, 300 brigadista inguruk erantzun genuen gerrak jarraitzen zuela eta nahiago genuela gelditzea. Ez ginen izan Bartzelonan brigadistei agurra egiteko ekitaldian; Pozoblancora, Andaluziako frontera joan ginen eta hiru hilabete eman genituen han, dena galduta zegoenean, Mediterraneora mugitu ginen arte. Alacant zen gure aterabidea. Baina hor, jakina, oso gutxik izan zuten alde egiteko aukera. Kaian gelditu ginen barkuen zain, baina alferrik, italiarrek eta frankistek preso hartu gintuzten.
 

Frankisten presondegiak barrutik ezagutu zenituen gero. Nola egin zenuen bizirik ateratzeko?


Almendrosen izan ginen lehenik eta gero Valentziako Porta Coelin. Horren ondoren, Miranda de Ebroko kontzentrazio zelaian milaka lagun pilatu ginen. Bukatu gabe zegoen eta hor aritu ginen, gosez eta egarriz jota, bertako lanak amaitzen. Hiru aldiz alde egin nuen hortik eta hirutan, Madril aldean harrapatu ninduten. Azkenean, Gurutze Gorriak egindako trukaketa bati esker etxera nindoanean, muga zeharkatu bezain laster lagun batek esan zidan alde egiteko. 1940ko ekaina zen eta ordurako alemaniarrak Bordelen zeuden. Barku poloniar batean Donibane Lohitzunetik Britainia Handira jo behar izan nuen, Baiona zapaldu ere egin gabe.

Brigadisten argazki galeria ikusi

Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-10-11 | Usurbilgo Noaua
1936ko gerraren oroimenean barneratzen laguntzen duen ibilbidea prest dute Usurbilen

"Gerraren Oroimena" izeneko ibilbidea osa dezakezue noiznahi Usurbilgo erdigunean.


Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garcia
“Harrotasun antifaxista, esker ona, poztasuna, amorrua… sentsazio gazi gozoak bizi ditugu prozesu honen amaieran”

Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.


Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


Eguneraketa berriak daude