Universitas

Jose Inazio Basterretxea
Iñigo Azkona
Hauteskunde-prozesuaren baitan murgildurik dago Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU). Unibertsitate publiko horretara hurbiltzen dira urtero berrogeita bost bat mila ikasle, euren irakasle eta zerbitzutarako langileekin batera. Zientziaren paradigma, enpresa moduan, erakunde handia da EHU. Eduki sinbolikoen sortzaile eta kudeatzaile gisa, laborategi aproposa ere bada. Euskararen garapenerako eta gizarteratzeko, erabateko giltza.

Abenduaren 4an izango da Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate publikoan Errektore berria hautatzeko eguna. Euskararen nazioarteko egunaren biharamunez.

Azken urteak. Konplexua da unibertsitateko jarduera. Dela ikasketa-programa, dela ikasleen ikasgaitasuna, dela irakasleen lana, dela zerbitzuetako langileena, dela gizarteak krisia bizi duela… unibertsitatean beti arazo. Lan ugari.

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek zuzendu du EHU azken urteotan. Ikasketa-plangintza berriak abiatu dira, langileen irabazpideak eta lanpostuen iraunkortasuna indartzeko ahaleginak egin dira, campusen birmoldaketa teknologikoa eta urbanistikoa abiarazi da… Emaitzak hor daude, nork berak epaitzeko.

Urrearen distira. Iñaki Goirizelaia eta Marisol Esteban hautagaien adierazpenak jarraitu ditut azken asteotan. Unibertsitate publikoa ulertzeko eredu desberdinak planteatzen dituzte.

Halere, bat-edo egiten dutela iruditu zait arlo batean. “Irekia” eta “kanporakoia” nahi dute Goirizelaiak eta Estebanek unibertsitate publikoa. Nazioarteko konkurrentzian, Euskal Herriko Unibertsitateari, berari dagokion lekua aitortu behar zaiola esan izan du Goirizelaiak. Mugaz kanpoko lehian erakutsi behar duela EHUk bere balioa, Estebanek.

Globalizazio-garaiotan, logikoa ere bada EHUk bere gandorra erakustea etxetik at.

Probeten herdoila. Baina, irudipena dut, irudipena, ezen, kanpoko eguzkiaren distirari begira, etxerako begiak itzaltzen ari zaizkigula. Aitor dezadan hizkuntzak, euskarak arduratzen nauela. Lan-hizkuntza moduan, administrazio-hizkuntza moduan, eztabaida-hizkuntza moduan, dozentzia-hizkuntza moduan, ikerkuntza-hizkuntza moduan…

Euskararen errektoreordetza historikoa, Euskara eta Eleaniztasuna errektoreordetza bihurtzea proposatzen du Goirizelaiak.

Estebanek dio euskara ez dela zamatu behar artifizioekin.

Irudi lezake ezen “gehiegi” egin dela azken denboretan euskararen alde… Ez dut iritzi bera nik. Zeren, EHUk ez baitu normaltasunez bizi euskara. Beti dabil euskara delako hori erdaraz diseinatutakoaren atzetik. EHUn, itzultzaile onak gara euskaldunak, baina, oro har, ezin frogaturik gabiltza sortzaile onak ere bagarela, ezin errunik gaude geure arrautza.

Hizkuntza-normaltasuna eta egokitasuna kudeatzeko unean, ausardia berri bat behar luke EHUk. Ausardiarik gabe, ez dago laborategietako probetetan azpimarratzeko moduko aurkikuntzarik.

Ausardia hori gorpuzten joateko, eztabaida eta borondatea behar dira. Euskararen oraingo egoera apaldua saihesteko, agian, balizko campus euskaldunei buruz, euskara naturaltasunez biziko luketen campus berezituak sortzeari buruz hitz egin beharko litzateke.

Edo, euskaldunentzako lizentziatura berezituak diseinatzeaz. Alegia, euskararen hizkuntza-erkidegoari gai unibertsalak bere beharrizanen baitatik azalduko dizkioten karrera eta curriculumak diseinatzeaz.

Euskararentzako probetak garbitzen eta prestatzen ikusi nahi nituzke hautagaiak. Tamainako ausardiarekin. Euskararen goratze sentimentaletik, onartze arrazional eta praktikoetara egin dezagun jauzi Akademia Nagusian.

Azkenak
700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude