Neutroiak bereizteko makina Bizkaian koka daiteke

  • Bizkaiko hautagaitza Suezia eta Hungariarekin lehiatuko da, neutroien iturri europarraren instalazioa ezartzeko; Europako ikerkuntzarako azpiegitura handienetarikoa izango litzateke. Azken deliberoa, zientifikoa baino politikoa, abenduan hartuko da Versallesen Europako.
Azeleratzailea

Zamudio eta lezama artean, parke teknologikoaren inguruan, koka liteke “ESS-Bilbao” ikerkuntzarako Europako azpiegitura handia, espalazio bidezko Neutroien Iturri europarra, hain zuzen. Proiektua gauzatuko balitz, eragin nabarmena izango luke ekonomian, Euskal Herrian industria sektore berria irekitzea esan nahiko bailuke. Teknologia berri honen azpiegitura instalazioak 1.300 milioi euro inguruko kostua izango luke, eta zuzenean ehunka eta zeharka beste hamarna mila lanpostu sortuko lituzke; horretaz gain urtero 700 milioi euroko zerga publikoa sortuko luke.

Instalazio hau erronka ikaragarria da gaur egun bi arrazoiengatik: batetik, AEB eta Japonian daudenez gain, Europan era honetako beste bi instalazio baizik ez daudelako, Frantziako Grenoble eta Ingalaterrako Oxfordekoak, hemendik gutxira zaharkituak geldituko direnak. Bestetik, bi hautagai gehiago ere badirelako (Suezia eta Hungaria), Euskal Herriarekin batean gisa honetako puntako azpiegitura teknologikoa nahi dutenak. Hautatutako kandidatura zein den heldu den abenduan jakinen dugu, hilaren 6 eta 7an
Frantziako Versallesen izango den Europako Ikerkuntzarako Azpiegitura handien batzarrean.

Azken erabakiak hautagai bakoitzak eskaintzen dituen baldintza eta aukerak zein diren kontuan hartu beharko lituzkeen arren, egia esan, erabakia politikatik zientziatik baino hurbilago egongo da. Izan ere, erabakia Frantzia eta Ingalaterrako Gobernuen eskuetan egonik, Euskal Herriko hautagaitzak aukera izango luke baldin eta Espainiako Gobernuak azpiegitura Bizkaian kokatzea konbentzimendu osoz eta tinko negoziatuko balu. Jakina da Lakuako gobernuak ez dituela behar diren konpetentziak Europako herriekin kanpo harremanak sakontzeko. Hortaz, Espainiako Gobernuaren eta Lakuaren arteko harreman politikoen osasunaren araberakoa izanen da Espainiako Gobernuak erakutsiko duen interesa. Gaur egun ez dago zalantzarik. Gobernuak aurrera egingo du proiektuarekin, itxura hori du behintzat, PSOEk eta EAJk hitzarmena sinatu baitute Espainiako Estatuko aurrekontu orokorretarako.

Zer da neutroien iturria?

Lehenik eta behin espalazio bidezko neutroien iturria zer den argitu beharko litzateke: azeleratzaile baten bitartez protoiak jaurtitzean datza ikerketa bide hau. Bizkaiko proiektuan, 800 metrorainoko luzera izan dezakeen azeleratzailearen bidez protoiak jomuga baten aurka botatzen dira jomugaren atomoak espaltzeko, hortik neutroiak lortuz.
Helburuaren inguruan mediadore zenbait aurkitzen dira neutroietan ageri diren aldaketak antzematen dituztenak; gisa honetara, materiaren oinarri-oinarrian zer gertatzen den jakiteko. Nukleoa merkurio likidoz osatua izaten da, masa handia duen materiala izanik, ahalik eta neutroi gehien lortzeko helburuarekin.
Eta zein da neutroi hauek duten aplikazio praktikoa? Neutroien estudioak material berriekin edota horien aplikazioarekin du lotura zuzena. Eremu garrantzitsu bezain ezberdinetara zabaltzen da; hala nola, arkeologia, biologia, geologia, bioteknologia, nanoteknologia, elektro-magnetika, aeronautika, automozioa, astrofisika edota energiara besteak beste. Eta eremu horiek guztiak dira hain zuen ere, Euskal Herriak azken urteotan sakonki jorratu dituenak.

Egindako urratsak

Euskal Herriak apustu egin duen proiektu garrantzitsu horrek urrats sendoak eman ditu dagoeneko 2005ean Espainiako Gobernuaren eta Lakuaren artean euskal hautagaitzaren aldeko akordioa hitzartu zenetik.

Apirilaren 25ean proiektuari buruzko txostena aurkeztu zen eta maiatzean Frantzia, Belgika, Italia, Danimarka eta Portugalgo delegazioek Bizkaia bisitatu zuten bere egoeraren berri ukateko.

Horretaz gain, Ikerkuntzarako Azpiegituretarako Foro Estrategiko Europarraren aitzinean hainbat hautagaitza ebaluatzeko txostena aurkeztu behar duen adituen komiteak Bizkaia bisitatu zuen iragan uztailean.

Aipatu txostenaren aurkezpena abuztuaren 24an zegoen iragarria eta nahiz azken erabakia hartzeko ez dagoen data zehatzik, jakina da aurkezpen egunetik landa deliberoa bizkortu litekeela.

PSEren xantaia

Irailean, ikasturte politikoa hastearekin batera, PSEk eta Espainiako Gobernuko ministro batek deklarazioak egin dituzte proiektu hori EAEtik lekutzeaz mehatxatuz. Hala nola, Rodolfo Ares PSEko eledunak aditzera eman zuenez, “ez da komenigarria EAJk gobernuari instalakuntza zientifiko honen aldeko esfortzu diplomatikoa eskatzea Madrilen, eta bitartean EAJkoa den lehendakariak Espainiaren aurkako gurutzada bultzatzea Europan”.

Bestalde, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntzarako ministro Cristina Garmendiak adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak Europako Giza Eskubideen tribunalean kontsultaren inpugnazioa salatzeak, ez duela laguntzen Europan egin behar den euskal hautagaitzaren aldeko defentsan. Horretarako, bi administrazioen arteko harreman sendoa ezinbestekoa dela gaineratu zuen.
Industria sektorea berritzen
Neutroien iturri europarraren instalazioa kokatzeko euskal hautagaitza aterako balitz, eragin ekonomikoa garrantzitsua litzateke. Halakoa, ezen azpiegitura handiei loturiko sektore industrial berria sortuko bailitzateke Euskal Herrian. Horrek besteak beste, inbertsioetan, BPGan (Barne Produktu Gordina), zuzeneko eta zeharkako lanpostuen sorreran eta zerga publikoetan eragingo luke.

Gisa horretara, hautagaitzaren aldekoen arabera, BPGean 3.000 milioi inguruko aportazioa eginen luke, azpiegiturarako egin beharreko inbertsioaren bikoitza. Zuzenean 400-600 lanpostu lortuko lituzke eta 4.000 zientzialarien bisita ekarriko. Zeharka ere beste hainbat mila lanpostu sortuko lirateke teknologia eta enpresa aktibitateari lotuak. Instalazio berri honetarako inbertsioa 1.300 miloi eurokoa litzateke.

Euskal hautagaitza aurrera aterako balitz instalazioaren kostuaren %70 Espainiako Estatuak finantzatuko luke. Baina badago Madril eta Lakuaren arteko aurre hitzarmen bat, bakoitzak %50a har dezan. Gainontzekoa nahi luketen herrien artean finantzatuko litzateke.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Yersinia pestis Egipton

Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.

Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]


Eguneraketa berriak daude