Noiz egingo dugu manifa?

  • Juan Garzia Garmendia ::Itzalen itzal

    Alberdania

    orrialdeak ::161

    prezioa ::11.50€

Elkarrizketa joan den azaroan Volgako Batelariak blogean. Juan Garzia zuten solaskide; egindako galderen artean ea zergatik 1995eko Fadoa Coimbran nobelaz geroztik ez duen berak eskribitutako ezer publikatu. “Zer pintatzen dut (edo nuke) oraingo euskal literaturan? –izan zen erantzuna– Ez da manifestaziorik antolatu, behintzat, nik dakidala, idaztera itzul nadin”. Galdera-erantzun haiek erakarrita abiatu nintzen Garziaren lanen peskizan eta hala iritsi da Itzalen itzal ipuin liburua nire eskuetara. Egokia iruditu zait ARGIAren kritika atal honetara ekartzeko, hilean behin nobedade ez diren literatur lanak ere mintzagai izango baititugu.

Sexuan bezala kritikagintzan on dira atariko lanak, baina ez da komeni gehiegi luzatzea ere. Mamira beraz: Italian girotutako hamaika ipuin bildu zituen Garziak Alberdaniak argitaratutako lehen liburu honetan; artelan klasikoek gordetzen dituzten sekretuak, elkar gurutzatzen diren pertsonaiak, istorio harrigarriak... 1993ko maiatzez ikusi zuen argia eta urte hartako abenduan Juan Luis Zabalak Euskaldunon Egunkariako orrietan zioenez, behar adinako oharpenik gabe geratu zen. Pedanteria ala aurrerapauso? zuen titulu Zabalaren kritika hark eta, besteak beste, liburuaren erudizioaz, estilo landuaz eta esaldi luzeez berba egiten zuen. Bestelako gauzak irakurtzen nenbilen, gaztetxo oraindik, baina badirudi duela hamabost urteko euskal letren panoraman liburu “zaila” zela Itzalen itzal.

2008ko begiekin, ez dut esango hau liburu arina denik. Ez du izan nahi, ez da kontsumo literatura. Egia da, esaldi batzuk korapilatsuak izan daitezke (“urteek bainoago urteetan ikusiek ematen duten, eta eskarmentua esan ohi zaion, argitasunaren eta etsipenaren arteko zer horrek aurki esan zion belarrira ez dagoela lor daitekeen guztia lortzea baino garaipen handiagorik”), baina uste dut zail-erraz dikotomiatik harago, Garziak islatu nahi zuen giroak eskatzen duela halako idazkera jasoa. Thomas Mannek ere ez zuen Herioa Venezian arrandegiko hizkeran idatzi; Itzalen itzaleko Italiak dotorezia eskatzen du, hortik prosa landua.

Esango nuke obra hau Umberto Ecoren literaturaren zordun dela neurri batean eta –abentura hasiko dut– bidea urratzen ere lagundu zuela. Zergatik? Anjel Lertxundiren Otto Pette lako mugarria argitaragabe zegoen 1993an, eta hartan ere Eco islatzen dela inork gutxik ukatuko du. Ez dut uste kasualitatea denik. Itzalen itzalek langa jarri zuen, ondoren etorri ziren lanek uste baino askoz gorago zegoela ikus zezaten.

Ez, ez da manifestaziorik antolatu Garziak berriro idatz dezan. Norbaitek asmorik balu, nire atxikimendua ziurtatua dauka.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude