Iruñeko Rio Grande zeharkatzeko soinu banda

  • Impekables ::Güebos pa todos... Ke yo pago!!

    Labatelkueyo

    orrialdeak ::46’20’’

    prezioa ::11,95€

Inork espero ez zuenean, Kojón Prieto y los Huajolotesek bezala mexikanada ganberroak egiten dituen taldea sortu da Iruñerrian. Haien label bereko taldea da hau: nafar-mex musika egiten dute. Kideen artean huajolote bat dagoen arren, berau gerora batu zen eta protagonistak gazteagoak dira. Estreinako disko honek engantxatu egiten du eta erakusten du Mexikoko musika leloei hitz kritiko-ironikoak batuz gero, erdia eginda dagoela, nahiz eta abestiek eta emaitzak inongo trikimailu berezirik ez izan. Hala ere, parranda talde batetaz ari garenez, ez da harritzekoa tarteka hill-billya, Gainsbourgen giroko pieza bat edota karnabal kutsua ere gehitzea. Horrez gain, hitzak zuzenak eta ondo borobildutakoak dira. Punkaren espiritua berreskuratu dute Impekables taldekoek eta jendeak erraz bat egingo du euren mezuarekin.
Impekables
«Punka bezalakoa da nafar-mexa, ez dago jotzen jakin beharrik eta jendea identifikatu egiten da»

Huajolotesen sasikumeak zarete?


Haiek egiten zutena jarraitzen ausartu gara. Askori lotsa emango lioke. Askok gustuko dute, baina beste askok ezin gaituzte ikusi. Hala ere, Huajolotesek ospe txarra zuen arren, Impekablesen gehiago edaten da. Huajolotes bizitzeko modua zen, baina Impekables denbora-pasa eta parranda da taldekideentzako.

Zuen hitzek galtzaile kutsu handia daukate, baina beti ironia eta jarrera positiboarekin...


Konejok idazten ditu eta berari gertatutakoak dira. Taldeko “kurrela” bakarra da eta gorriak ikusi ditu: desamodioak, mozkorraldiak, zapalduta egotea... Hitz horiek jende askorengana heltzen dira.

Zer egin dizue Yolanda Barcinak halakoak abesteko?


Guri, Iruñeko beste musika talde askori bezala, San Ferminetan Taconeran jotzea galarazi zigun. Horrez gain, pankarta bat ateratzeagatik egurtu egiten zaituzte; gaztetxea itxi eta jende ugari kriminalizatu du; udaltzainek ez dute bizitzen uzten... Iruñea nazkagarria da gaur egun bere erruz!

Askok diote mexikanadek hitz oso matxistak dituztela, baina zuenetan tratu txarrak, nekazarien eta langileen eskubideak, zapalduen borroka eta beste ageri dira.


Mexikanada klasiko asko oso matxistak dira, baina tamalez Mexikoko leku askotan hala pentsatzen dute. Guk nafar-mex musika egiten dugu eta beste modu batean pentsatzen dugu, nahiz eta guri ere behin matxistak ginela esan ziguten.

Zertan zarete “impekableak”?


Denean. Talde desastrea da, baina dibertigarria; eta jendea “harrapatu” egiten du. Hori da nafar-mexak daukana: jendea identifikatu egiten da. Punkaren antzekoa da: jotzen ez jakin arren, larrua jarri, eta abeslari dibertigarri bat guztien begien jomugan jartzea.

Taldea itxita dago, edo jende gehiago sar daiteke oraindik?


Haize instrumenturen bat sartu nahiko genuke, eta horrez gain seigarren baxua deitzen dioten 12 sokako gitarra ere bai.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude