Lurraren beroketa liberalismoaren ikuspuntutik

Nobedadeen xerka zabiltzatenok, segi hurrengo orrialdera. State of fear (Beldur egoera) nobela ez da preseski labetik atera berria –2004an argitaratu zuten–, baina haren gaia egunerokotasunaren ardatzetako bat da, eta luzaroan izango: beroketa globala, aspalditxo gurean instalatutako kezka nagusietakoa, nola garai batean gerra nuklearraren mehatxua.

Michael Crichton hitza dolar bihurtzeko abilidadea duen idazle horietakoa da. Berak sortu zituen Jurassic Park-eko mundua eta ER (gaztelaniazko Urgencias) telesaila, besteak beste. State of fear-ekin, bere alea ipini nahi izan zuen Lurraren beroketari buruzko eztabaidan. Nobela izan arren, saiakeratzat hartua izan da, egileak bibliografia mardula aipatzen duelako eta bere iritzia argitzen duen azken solasa gehitu diolako narrazioari. Laburbilduz, Crichtonek ezbaian jarri nahi zuen Lurraren beroketaren inguruko kontsentsu zientifiko gero eta zabalagoa. Konparazio baterako, itsas mailaren igoerari buruzko datu batzuk gezurtatzen dira nobelan. Egileak fikzioa dela azpimarratu du, baina...

Liburua liberalismo amorratuenaren kutun bilakatu zen hasieratik, Crichtonek, bere adierazpen publikoetan, alde bateko zein besteko muturreko jarrerak salatu arren. Sartu “liberal” hitza Interneteko bilatzaile batean, eta hantxe duzu webgune zerrenda oparoa: klima aldaketa gizakiak eragiten duela ukatuko dizute behin eta berriz, non ez duten besterik klima aldaketa bera ukatzen. Crichtonen artikulu bat baino gehiago aurkituko duzu itsaso horietan nabiatuz gero. Hark ez ditu ezbaian jartzen ez beroketa ez gizakiaren eragina, baina froga argirik eduki gabe gehiegizko katastrofismoa zabaldu dela uste du. Argentinako www.axxon.com atariaren arabera, State of fear ezinbesteko erreferentzia bihurtu zen Bush administrazioak beroketa globalari buruz erabilitako diskurtsoan. Hara, nobelaren boterea.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude