Patxi 2.0


2013ko maiatzaren 02an
Katixa Agirre
Iñigo Azkona
Juanjo, zure azken joaldian hau idatzi duzu: “Beste batzuek uste dute Patxi López dela euskal politikarien arteko gizonik desiragarriena”. Eta galdetzen dizut, eskua bihotzean dudala: nortzuk dira “beste batzuk” horiek? Existitzen al dira? Edo baliabide erretoriko gisa asmatu dituzu? Bai, ezta? Egia da euskal politikarien artean maila ez dela oso altua, baina... Patxi López desiragarriena? Nik ere Zenarruzabeitia nahiago, Patxi eta lehendakariordearen artean aukeratu behar badut. Atera kontuak.

Baina ez dadila dena izan Patxi López larrutzea. Baditu txalotzeko moduko gauzak: bere 2.0 ahalegina, esaterako. Patxi Lópezek bloga dauka (www.patxilopez.com), kanal propioa youtuben, flickr kontua bere argazkiak zintzilikatzeko. Twitter erabiltzailea ere bada eta haren bitartez jakin dezakegu non dagoen momentu bakoitzean (aireportuan, edo hileko hirugarren ostiraletako afarian). Baina ez hori bakarrik: lastfm web-gunearen bitartez gurekin konpartitzen du entzuten ari den musika (momentu honetan PJ Harvey-ren To Talk to You), eta Facebook zein Tuenti sareetan endredatuta dago. Facebook erabiltzaile amorratua naizen aldetik, lagun gisa gehitu dut Patxi, eta lerrook idazten ari natzaizuen honetan, oraindik ez dakit Patxik lagun moduan onartuko nauen ala ez. Urduri nago.

* * *

Hala ere, susmagarri egiten zait Politika 2.0 delakoa. Eta Patxi ekarri dudanez hona, jarrai dezadan Patxiren ereduarekin. Suposatzen da 2.0 asmakizunaren gakoa parte-hartzea, elkarrizketa eta elkarlanean dagoela. Baina benetan beharrezkoa da, 2.0 aitzakiapean, lehendakarigaiaren inguruan hainbeste gauza jakitea? Dantza talde batean ibili zela? Begoña dela bere bizitzako pasioa (sic)? Eta zergatik erakutsi behar dizkigu urriko hirugarren ostiraleko afarian ateratako argazkiak?

Honek guztiak gehiegi gogorarazten du iparramerikarrek politika egiteko duten manera. Vietnamen zeudenean marihuana erre zutela aitortzea, beren seme-alabak erakusleiho guztietan jartzea... The personal is political baina beste moduan ulertuta. Hemen (eta hemen anbiguo horrekin Europan esan nahi dut) matraka horietaz libreago bizi ginen, Sarkozy agertu zen arte. Eta orain Politika 2.0 hori dator, bakoitzaren nahiera erabilita, ostiraletako afarietako argazkiekin eta guzti. Horreur!

* * *

Ez da politikari estatubatuarren gauza. Zerbait orokorragoa da. Idazleak, adibidez, antzera dabiltza. Idazle iparramerikarren liburu-azaletan beti ematen dira bizitza pertsonalari buruzko aztarnak: ezkonduta dauden, umerik baduten. Richard Bausch, adibidez, Virginian bizi da, Karen emaztearekin eta beren bost seme-alabekin. John Updike Martha bere bigarren emaztearekin bizi da. Joyce Carol Oates 45 urtez egon da ezkonduta gizon berarekin (aurten alargundu da gaixoa). Hiru zertzelada pertsonal hauek eskura ditudan hiru liburutik hartu berri ditut, ahalegin handirik gabe. Ohitura hori daukate amerikarrek. Familia meritua da bertan. Gure literaturan (eta gure anbiguoarekin, euskal esan nahi dut), egilearen beste obrez gain ezer gutxi aurkitu dezakegu liburuetako azal-hegaletan. Urlia kazetaritzan lizentziatua dela eta sandia institutu batean ingeles irakaslea. Oso gauza interesgarriak beti. Nigatik, obren zerrendarekin nahikoa litzateke. Baina amu gisa idazten omen dira lerro biografikoak, komertzialagoa omen da. Zuek ere komertziala ikusten duzue, Ur, Juanjo?

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude