Nurren lehen istorioa

  • Toti Martínez de Lezea; Juan Luis Landa (irudiak) ::Nur eta irlandar gnomoa.

    Erein

    orrialdeak ::152

    prezioa ::12€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hau da, oker ez bagaude, Toti Martínez de Lezeak nobela historikotik at idatzitako lehen haur liburua. Gazteentzat eginiko zenbait lan historikoren ondoren Nur neskatoaren istorio hau aurkezten digu idazle gasteiztarrak.

Hasiera-hasieratik badira liburu honen nondik norakoa ezagutzeko baliagarriak zaizkigun kontu batzuk, lehen esaldietan ikus daitekeen bezala:

“Nur dut izena. Ez Noor, ezta Nour ere. Nur, soil-soilik.

Nire herriaren izena zail samarra da esaten. Larrabetzu.

Amarekin eta Babarekin bizi naiz; aita esan nahi du arabieraz.

Hirurok bakarrik.”

Hots, lehen pertsonan narraturik dagoen istorioa dugu, aita arabiarra eta ama euskalduna dituen neskato batek kontatua... baina, era berean, oso bitxia gertatzen zait euskal irakurle bati Larrabetzu izena zaila egiten zaiola pentsatzea (ala erdal irakurleak daude idazlearen buruan?), eta letra etzanetan liburuan –euskarazko bertsioan– ageri diren akats ugarietako lehena aurki dezakegu.

Nur eta irlandar gnomoa oso istorio sinplea da, erraz irakurtzen dena, Nur neskatoak aitona-amonen etxean aurkitzen den gnomo batekin duen harremanari buruzko istorioa. Irakurlea Nurrekin identifikatu eta poliki-poliki Finn gnomoaren egoeraz eta geroaz kezkatuko da, bai eta neskaren ateraldi eta burutapenekin gozatu ere. Alde horretatik liburuak badu intriga edo tentsio puntu txiki bat. Zer gertatuko zaio Finni? Itzuli ahal izango da bere herrira? Aurkituko ote du helduren batek?

Toti Martínez de Lezeak aspaldi erakutsi zigun istorioak kontatzeko duen abilezia, liburu honetan trebetasun hori haur literaturan erabiltzen du, eta badu Bostak edo lagun taldea protagonista duten sail horien antza; izan ere, Nur hiruki batzuekin (Noelia, Ainara eta Unai) eta Kuka zakurrarekin ibiltzen baita jolasean. Denen artean bilatuko diote irtenbide zoriontsua aitona eta amonaren etxeko zaborretan dagoen gnomo irlandarrari.

Erraz eta arin irakurtzen den istorioa dugu liburu honetakoa; ederki eginak diren koloretako irudi ugariz lagundurik eta formatu nahiko zainduan (nabarmena da argitaletxearen apustua alde horretatik), hala ere, nire ustez argumentu oso laua eta edizioa –itzulpena ez oso zaindua, testuan ageri diren akatsak, aurkibide eza...– hobetu beharko lirateke hurrengoetarako, ziur baikaude irlandar gnomo honen istorioaren ostean Nurrek beste batzuk biziko dituela, eta guk ere bai.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude