Zinema bete bunbuilo

  • Hellboy, the golden arm; Wanted; eta Batman, the dark knight izan dira zinema aretoetan ikusgai orain gutxi, eta The Spirit, Dragonball, eta Watchmen etorriko dira hemendik aurrera. Komikietan oinarritutako filmak dira denak, eta Hollywooden indarra hartuz doan joera baten erakusle dira, komikietako pertsonaien bunbuiloz ari baitira betetzen zinemako karteldegiak.
komikiak zineman
Ez da fenomeno berria. Zinemagintzak beti izan du begi bat komikigintzari begira. Handik edan du, maiz, eta handik hartu izan ditu zenbait pertsonaia eta istorioren oinarriak. Baina azkenaldian, begia inoiz baino adiago duela dirudi. Asko dira, izan ere, zinemaratzen ari diren komikiak hilabeteotan. Haietako batzuk, gainera, ez dira edozelangoak, autore-komikiak dei ditzakegunak baizik, hau da, egile edo gidoigile zehatz baten eskua nabarmen ageri duten lanak.

Pantaila handira heldu diren azken izenburuei begiratuz gero Frank Miller komikigilearen izena hainbatetan ageri da, bere komikiei egin zaizkien moldaketak direla eta: 300; Sin City; Batman, the Dark knight. Ez da bakarra. Hor daude Mike Mignolaren Hellboy; Mark Millar-en Wanted eta Alan Moore-n V for Vendetta, batzuk baino ez aipatzearren. Ez dira gutxi hemendik aurrera etorriko direnak ere; Moore-n gidoiarekin eta Dave Gibbonsen marrazkiekin osatutako Watchmen sonatua moldatu du Zack Zinder zinemagileak, eta Will Eisner-en The Spirit Frank Miller-ek. Akira Toriyamaren Dragonball manga komikian oinarritutako filma ere prestatu du James Wong zuzendariak datorren apirilerako.

Komikigintzan modu batera edo bestera murgildutako hiru pertsonarekin hitz egin dugu komikiak zinemaratzeko joera hau aztertzeko: Fernando Tarancón Bilboko Joker komiki dendako arduradunarekin, Laureano Domínguez Astiberri komiki argitaletxeko editorearekin, eta Igor Leturia zalearekin.

Gorakadaren arrazoiak

Hiru arrazoi aipatu ditu Tarancónek. “Orain dela hamar urtera arte ez zegoen super heroiei buruzko pelikulak egiteko teknologiarik. Orain badago, eta hori da azkenaldian gisa honetako gero eta film gehiago agertzeko lehen arrazoia. Hollywoodek bizi duen sorkuntza idorreria da bigarrena. Klasikoen remakeak egiteari ekin zioten lehenik, telesailak moldatzeari gero, eta komikiaren txanda da orain. Hirugarren arrazoia, zera da: komikiaren hizkuntzarekin hezitako gidoigile, produktore eta zuzendari belaunaldi berria dagoela; orain arte ez zegoen”.

“Orain dela gutxira arte ezinezkoa zen halako filmak egitea”, dio Astiberri argitaletxeko Laureano Domínguezek. “Zinemara edozein komikiren moldaketa ikustera joateak barregura sor zezakeen; gaur egun efektu bereziekin errazagoa da. Topera dabiltza horretan: pelikula bateko kredituetan saileko bigarrena izango denarekin lotuz, adibidez”.

Komikigintzak azken hiru hamarkadetan izandako eboluzioa gehitu dio zerrendari Igor Leturiak. “Lehen ia umorezko edo abenturazko komiki seriatuak besterik ez zeuden tokian, bestelako komikiak sortzen joan dira: undergrounda, autore-komikia, nobela grafikoa... eta honek heldutasuna eta aintzat hartzea ekarri du. Azken urteotan komikia momentu onean dago gainera, bai sorkuntza aldetik baita jarraitzaile eta salmenta aldetik ere”.

Egia da, bere iritziz, inoiz baino autore-komiki gehiago moldatzen direla orain zinemarako, baina dioenez, proportzio kontua da. “Zinemak betidanik erabili du komikia inspirazio iturritzat, eta ez soilik mainstreama, neurri txikiagoan bada ere, baita autore-komikia edo komiki alternatiboa ere. Orain gertatzen da inoiz baino film gehiago egiten direla komikietan oinarrituta, eta horregatik autore-komiki asko ikusten ari garela, baina nik uste dut proportzioa betikoa dela”.

Domínguezen ustez, azkenaldiko moldaketak ezberdinak dira orain arte egindakoekin alderatuta. Itxuran soilik, ordea, sakonean berdinak izaten jarraitzen baitute. “Komikiaren estetikara gehiago hurbiltzen saiatzen dira orain, inoiz biñeta bere horretan pantailaratuz, baina akzioaren aldeko apustua da oraindik ere nagusi. Bizkarra ematen zaie sakontasun handiagoko istorioei”. Hollywoodek bizi duen infantilizazioaren erakusgarri da hori, bere hitzetan. “Hollywooden ez dago akzioaz harago doan zinemarik. Nerabeak dira euren merkatua, eta oso zaila da gaur egun egiten dituzten filmen artean istorio onik aurkitzea”.

Ikusleen arreta

Komikietara jende are gehiago hurbiltzea ekarriko dute moldaketek, Leturiaren iritziz: “Film ganorazkoak egiten badira bai behintzat”. Dioenez kalitateak gora egin du azkenaldian. “Argitaletxe eta egileei diru-sarreren handitzea ekarriko die, normalean film bat egiten denean komikien berrargitarapenak egiten baitira. Agian zinemaratzeek emandako diruarekin apustu gehiago egin ahal izango dituzte. Baina egia da, diruaren usainera, beste argitaletxe klasikoago batzuk ere hurbildu direla, eta izan daiteke une honetan aukera gehiago egotea. Baina horiek segituan egiten dute alde gauzak okertzen direnean”.

Tarancónek zuzenean sumatzen du bere dendan zinemarako moldaketek jendearengan arreta pizten duten edo ez. Kasuaren araberakoa da, baina egia da komiki batzuk gehiago saltzen direla pantaila handiko estreinaldien ondorioz. Hala izan da Frank Millerren 300en, eta Allan Mooren V for Vendettaren kasuan. “Pelikula egin baino askoz ere lehenago ongi saltzen ziren, klasikoak dira, baina filma atera zenean argitaratu berriak balira bezala saldu ziren”. 2009an helduko da Watchmen komikian oinarritutako filma aretoetara, baina jadanik arreta handia piztu du, eta gehiago saltzen da dagoeneko.

Watchmenen milioi bat kopia saldu dira berriki –dio Domínguezek–, eta hori aurrerapena baino ez dela atera! Bitxia da, duela hainbeste urte [1986-87an] argitaratutako lana izanda”. Astiberri argitaletxeak ez die, ordea, moldaketei gehiegi erreparatzen. “Guk argitaratutako Historia Violenta liburuak bazuen ongi saldu zen pelikula bat. Hor zegoen, eta poztu egin ginen, baina liburua ez genuen horregatik erosi, istorioa gustatu zitzaigulako baizik. Liburua gustuko ez badugu, munduko moldaketarik onena baldin badu ere, ez dugu erosiko. Hori bai, liburua argitaratu eta moldaketa baldin badago, aleluia”.

Hedabideetan lortzen den arreta da giltza, Tarancónek dioenez. “Zinemaratzeen ondorioz pisu gehiago lortzen dute komikiek, eta horrek lagundu egiten du salmentek gora egin dezaten, atzean produktu ona baldin badago, noski”. Hala gertatu zen Marjane Satrapiren Persepolis izeneko komiki saila hartuta autoreak berak egindako moldaketarekin. Pelikula atera zenean, 1979ko iraultza bizi izan zuen emakume irandar baten istorioa kontatzen zuela esan zuten medioek, eta komiki batean zegoela oinarritua. Arreta hori laguntza handikoa izan zen nobela grafikoa gehiago sal zedin.

Salmenten igoerak AEBetako hainbat autoreren sorkuntzan ere eragin du jadanik, Tarancónen arabera: Ipar Amerikako merkatuan, gaur egun badaude zineman pentsatuz sortzen duten komikigileak, jadanik sortuta dauden pertsonaiekin lan egin beharrean, berriak sortzen dituzte, eskubideak garestiago saltzen direlako.

Komikizalea filmaren aurrean

“Moldaketak horixe izan behar luke, moldaketa bat”, dio Tarancónek. “Hizkuntza ezberdinak dira, eta egitura dramatiko diferenteak erabiltzen dituzte. Batetik bestera jotzerakoan beti egin behar dira aldaketak. Bistan da, produktu beretik abiatuta oso gauza ezberdinak egin daitezkeela. Tim Burtonen Batman dago, alde batetik, eta bestetik, Batman Returns eta halako ume mokoentzako egokitzapenak”. Tim Burtonena, adibidez, ez da Batmanen moldaketa egitea, baizik eta “Batman hartu eta Tim Burtonen mundura eramatea” Tarancónen ustez. “Oso film ona iruditzen zait, baina ez Batmanen film oso ona, Tim Burtonena baizik. Gehiago interesatzen zait Coppolaren Aitabitxia, Mario Puzoren nobelakoa baino”.

Neurri baterainoko moldaketa egitea ulergarria da Leturiaren iritziz ere, hizkuntza bakoitzak bere baliabideak dituelako. “Baina –dioenez– moldaketak interes komertzialengatik egin badira, malo... Eta denetarik dago, ona eta txarra”. Azkenaldian kalitateak hobera egin duela uste badu ere, komikizale gisa ongi prestatuta joaten da pantaila handiaren tamainara egokitutako komikiak ikustera. “Gaur egun, Interneti esker, aurrez kritikak irakurri eta trailerrak ikusten ditut, eta horren arabera ilusioz edo beldurrez joaten naiz zinemara”.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude