Kolonbiar eta ekuadortarren lokailu

  • Ekuadorrek Kolonbiarekin muga egiten duen lurraldean, herrialde batekoak eta bestekoak elkarrekin bizi dira. Bertan, Fronteras Unidas bezalako erakundeei esker, Ekuadorren integratzea errazago egiten zaie Kolonbiako sufrimendutik ihesi joandako emakumeei.
Kolonbia eta Ekuador arteko muga
Robert Scarcia
Gure garai birtualean, harreman pertsonalak eta profesionalak ordenagailuen bitartez gauzatzen dira geroz eta sarriago. Baina zenbait lekutan, oraindik naturak berak ezartzen ditu erritmoa eta pistak, jendeak bat egiteko. Zenbait lekutan, erliebea eta errekak erreferentzia saihestezinak dira, ibilbideak eta bideak markatzeko. Quito, Ekuadorreko Errepublikako hiriburua, eta Lago Agrio, Kolonbiarekin mugan dagoen Sucumbios probintziako hiriburu ekuadortarra lotzen dituen errepideak andetar-amazoniar naturaren bideei jarraitzen die eta ibaiak sigi-saga eginez doaz mendien artean. Papayacta ibaiari jarraitzen dio errepideak, izen bereko bailaran ekialderantz. Antisana sumendiaren itzal elurtuaren azpitik igaro ostean, asfaltoak Quijos ibaiarekin bat egiten duen bideari jarraitzen dio, eta landare tropikalez estalitako mendixka latzez inguratuta, iragan ezaguneko Aguarico ibaiarekin egiten du bat. Bere ipar-ertzean sortzen da Lago Agrio hiria.

Hutsaren pare izango litzateke esatea Amazoniako arroa ibaiek osatzen duten orno-egituraren inguruan eraikitzen dela, edo ibaiok eskualde osoaren bizia daramaten zainak direla. Aitzitik, egia da Hego Amerikako eremu honetan garatzen diren giza jardueretan ibaiak direla oinarri.

Plan kutsatzailea

Egoera hori kontuan hartuta, ongi ulertuko dugu Kolonbiako Planak eragindako kalte sakonetako bat. Hain zuzen ere, plan horrekin kolonbiar armadaren fumigazioak eguneroko bihurtu dira ibaien ertzean eta haiei esker bizi diren mugako komunitate guztietan. Fumigatzerakoan ura kutsatu egiten da, eta nekazaritza ustiaketa txikiak eta jendea lekuz aldatzea beste erremediorik ez dago. “Soroek ez dute ekoizten”, azaldu digu Rosario andreak, Lago Agrion errefuxiatutako kolonbiarrak, bertatik bertara bizi baititu fumigazioaren ondorioak. “Lehen, esaterako, juka tuberkuluari azala kentzean kolore zurixka zuen –kontatu du–, baina orain orban beltzak ditu”.

Kolonbiako Planaren fumigazioek Amazonia ipar-mendebaldeko arroko hezurrak hautsi eta zainak pozoitu dituzte. Daisy andreak, Ekuadorren errefuxiatutako kolonbiarrak, ongi daki hori zer den. Kolonbiako Planaren ondorioz bere lurrean gatazkak okerrera egin zuenean, Daisyren familiak dragatzeko makina bat erosi behar izan zuen eskualdeko ibaietan urrea bilatzeko. “Puchuchoa ibaian hasi ginen, eta alokairua eta bizitzeko behar genuen janaria ordaindu ahal izan genituen. Baina ibaia oso ustiatua zegoen eta Tena ibaira alde egin behar izan genuen, urre bilatzaileen aurka zeuden indigenek hondotik urrea ateratzeko eta lehortzeko makina lapurtu eta hondatu ziguten arte”. Senarrak urrea bilatzen jarraitu zuen erretilu batez, baina ez zen aski familia osoarentzat eta Daisy andreak Lago Agrio hirira jo behar izan zuen bizimodua egiteko. Daisy Ekuadorrera joan zen Ekuadorreko Errefuxiatu eta Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuaren (SJRM) laguntzaz, beste hainbat kolonbiar emakume errefuxiaturekin batera, Kolonbiako mugan mikroenpresak sortzeko. Lago Agrion denda mugikor txikia sortzea du amets, fruitu-zukuak saltzeko. Beste hainbat lagunek bezala, atzean utzi nahi du Kolonbiako gerran bizitako sufrimendua eta Ekuadorren integratu nahi du. Daisyk zukuekin bezala, mugako beste emakume batzuek ere integratzeko hainbat ilusio dute: Olgak, adibidez, garbitoki bat sortu nahi du; Margaritak bere kolonbiar tamalak saltzea du amets; eta Fannyk plastikoak birziklatzeko enpresatxoa martxan jarri nahi du berriro.

Fanny irakaslea da, Ekuadorrekoa da jatorriz eta urteak daramatza Amazonia ekialdeko komunitateetan lanean. Uste osoa du jendearen antolaketa gaitasunean. Gogoan du 1993an Union Lojana herrian mendietan barrena zegoen eskola batean irakasle aritu zela. “Belaunetarainoko lokatza genuen, baina jendea animatzea lortu nuen, agintariekin negoziatzen erakutsi nien eta eskolaraino bidea egin ahal izan genuen”. Fanny Fronteras Unidas (Muga Batuak) elkartearen koordinatzailea da egun, SJRMk lagunduta ekuadortar eta kolonbiar emakumeak bildu eta Lago Agrion mikroenpresak sortzen dituzte. Plastikoak birziklatzeko negozio txiki bat zuen, “Lehen Hezkuntzako irakasle soldata ez zelako aski”. Dioenez, garrantzitsua da kolonbiar eta ekuadortar emakumeen artean ekonomikoki integratzeko eremuak sortzea.

Bi herrien arteko harremanak

Kanpoko eraginak eta indarkeriari lotutako eragileak sartzen ez badira, Fannyk ziurtatu du ez dagoela inolako arazorik kolonbiarren eta ekuadortarren artean. Gaiaz badaki gainera, irakasle den Lehen Hezkuntzako eskolan 460 ikasletik 160 kolonbiarrak baitira. Halaber, Fronteras Unidaseko emakumeak oso integratuta daude, eta horietako asko ekuadortarrekin ezkondu dira eta Ekuadorren jaiotako seme-alabak dituzte. Fannyk gaineratu du ekainaren 20an, Kolonbiako independentziaren egunean, Lago Agrion jaia ospatzen dutela, mugako hirian kolonbiar desplazatu asko integratu zirelako.

Kolonbiako mugan gehienek uste dute Quiton ez bezala, errazagoa dela kolonbiarrak Ekuadorren integratzea.

Inguruan duen errealitatearen aurkezpena amaitzeko, atentzioa eman digun baieztapen hau egin du Fannyk: “Zubiek bereizitako jende bera gara”. Fronteras Unidas erakundearen koordinatzailea San Miguelgo nazioarteko zubiaz ari da, izen bereko ibaiaren gainean, Kolonbia eta Ekuador arteko muga ezartzen duena, Lago Agriotik iparraldera kilometro gutxira.

Zubiek, hau da, bi lurralde lotzeko gizakiek egindako eraikuntzek, eskualdeak bereizten dituzte. Ildo horretan, gogoeta egin beharko genuke. Izan ere, Amazoniako arroan “muga” kontzeptua errealitatetik oso urrun bizi zen jendeak sortu zuela dirudi. Antzina espainiar inperioaren erregeordetza eta kapitaintzen hiriburuetan bizi ziren politikari agintariek zehaztu zituzten mugak. Geroago, errepublika independenteetako presidenteen jauregietako bizilagunek egin zuten. Baina Amazoniako arroan bizi diren komunitateentzat, eskualdea zeharkatzen duten ibaiek markatutako geografia eta giza eremua da hau. Izan ere, Amazoniako “muga” beti izan da topaketarako, trukerako, mestizajerako… eta gatazkarako lekua. Hain zuzen, hala izaten jarraituko du, Kolonbiako Planak edo Amazoniako latitude hauetako errealitatetik urrun asmatutako beste plan edo proiekturen batek berriro ibaiak kutsatu, komunitateak desplazatu eta gizartea hondatu arte.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude