Erotismoa eta politika


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Ez nekien, Ur, Katixa, zutabegintza light postmodernoan ari ginenik. Badirudi pentsamendua izan daitekeela lighta, ez ordea errealitatea, zeina berez den astuna, tragikoa, benetakoa. Ez dakit hala den, baina argi dagoena zera da: errealitateari begiratzeko beste modu bat aurkitu beharra dugula, beste errealitate bat ekoizten saiatzeko eta, beharbada, lightasunak balio digula horretarako. Jakina, gero otsoa bezala sartzen zaizkigu egitate astunak, garzonkeriatan, bereak eginez.

Horregatik interesatu zait Sarah Palinen erotismoari buruzko eztabaida, nahiz eta niretako politika eta erotismoa lotzea ia oximorona izan. Badirudi, ordea, beste askorendako botereak baduela bere erotika. Segur aski Palinen erotika gizon heterosexualek domeinatuak izateko duten desio inkontzientean oinarritzen da, areago, krisi garaietan zer hobe aitaren legea deuseztatu eta amaren sabelean bizitze amoltsuarekin amestea baino, bide batez, krisia bera ukatuz.

Gizonen erotika, demagun Putin batena, gordinagoa da, nahiz eta onartu behar dudan haren aurpegi zurrunak, begi urdin hotzek beldurra eta desioaren arteko zer edo zer iradokitzen didatela, ziega eta zigorrak ageri diren eszenatoki bat.

Fidel (Mari) erotismoarekiko deuseztaturik, ezkerreko jendeoi Cheren erretratu fantasmatikoa, zeinak gabezia seinalatzen baitu, eta Hugo Chavezen nahigabeko imintzio komikoa baino ez zaizkigu gelditzen.

Ez dakit gehiegi Venezuelari ekarri dizkion onurez, baina Don Juan iraultzailearen karikatura moduan ageri zait erotismo kontutan. Borrokak, batzuen ustez, izan beharko lukeen sex appeala, ez didazue ezetz esanen, istriokeriak erabat itoa dauka. Buztana jasotzen zaiola aldarrika eta aldarrika ari den irendu zahar bat ematen du.

Silvio Berlusconik, bere aldetik, boterearen erotismoa erotismo kloniko bihurtu du kirurgia estetikoaren bitartez, erotismo horren bakartasuna eta berezitasuna modako aldizkarien populismo xehera beheratu eta erabat deusezaraziz.

Sarkozyren eta Carlaren artekoaz gehiegi hitz egin da, ez gara arituko beraz, gizon txikiek altuagoak direla emateko duten erotismo puztu hori adierazten duela esateko ez bada.

Eta gureez zer esan? Miguel Sanzen erotismoa, beharbada hurbilegi nagoelakoz, ikusteko ez naiz gauza, baina izan izanen du. Paletoa behar du izan, hori bai, eta pixka bat makarra, petxuko ile artean urrezko katea distiraka eramaten dutenen horien antzekoa.

Ibarretxeren erotismoak sotilagoa izan nahi du, gorputzean beharrean adimenean oinarriturik dagoela eman nahi du aditzera, baina hori bera du ahuldade, izan ere, erotismoak gorputza behar du helarazteko eta Ibarretxeren gorputza estalita dago, bahitua, esanen genuke.

Askok egin zuten suspirio Arnaldo Otegi HBko Mahai Nazionaleko buru izendatu zutenean. “Horren da goapo” esaten zuten. Eta ezin ukatu dut bazuela zerbait haur bihurri, heldu zentzudun arteko aurpegiak baina hitzek zein errealitateak deuseztatu egin zuten.
Beste batzuk uste dute Patxi Lopez dela euskal politikaren arteko gizonik desiragarriena. Aire inozentea du, eta aldi berean sendotasun alai bat iradokitzen du anteojuen atzean, gorputzak beste zerbait lohiago prometatzen duen bitartean.

Niri, dena den, martxa gehien sortzen didana Idoia Zenarruzabeitia da. Goritasuna igartzen zaio jaka estu eta zurrun horien barnean, euskal ama irentzaile airea eta emearen epeltasun urrumagarria darizkio aldi berean. Diru kontuez asko daki, gainera, oso erotikoa krisi garaian.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude