Urriaren 31n Durangon nahi zaitugu

  • Askotan paperaren edo pantailaren beste aldean nor dagoen galdetzen diogu geure buruari. Nola irakurtzen duzun aldizkari hau. Zuk, bai. Ea artikulu bakoitza bukatuta guri zerbait esateko gogoa geratzen zaizun. Eta ezin dugu galderaren pisuarekin. Erantzuna nahi dugu, zuri begiratuta dakigulako nolakoak garen.
Argia kontzertua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Horregatik, urriaren 31n zurekin elkartu nahi dugu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Hitz egin. Elkarrekin entzun Desordutan, Kerobia eta Zea Mays taldeek eskainiko duten kontzertua. Gaupasa izan daiteke ala trago azkarra, denbora zeure esku dago. Baina etorri, arren, erdu, zatoz, hitz egingo dugu betiko kontu berriez.

Festa zurekin biltzeko aitzakia da guretzat; zuretzat, gurekin egoteko aitzakian kontzertu ederra ikusteko aukera. Berdin zaigu, zeuk erabaki, baina jakin ezazu harpideduna bazara zain dituzula bi sarrera doan. Urriaren 24a baino lehen 943 36 72 85 telefonora deituta eskura ditzakezu, edo, ordenagailuarekin hobeto komunikatzen bazara gunea@argia.eus helbidera mezua bidaliz.

Oraindik aldizkari hau etxean jasotzen ez baduzu ere, modu oneko plana da: 6 euro besterik ez zaizu kostako sarrera. Plateruenan bertan salgai duzu dagoeneko.

Kerobia, K bitamina gehien duen taldea

“K belaunaldia” izena jarri zioten: Kauta, Keike, Kuraia, Kudai... eta Kerobia, kuanto. K bitaminak Euskal Herriko taldeei on egin die azken urteotan; letra plural hori daramate izenean arrakasta handiena lortu duten euskal talde berrienek.

Kerobia auto berri bat bezalakoa izan da: inolako arazorik ez arrankatzeko; abiadura ona; apustu segurua. Euskadi Gaztearen maketa lehiaketako epaimahaiaren saria irabazi zuten euren ibilbidearen lehen urratsekin batera. Hegal horiekin gora eta gora joan dira, Iruñerriko eszenatik nazio osora.

Hiru disko dituzte kalean, ñabardura askorako tartea irekitzen duen rock sendoaren erakusgarri. Azkena, Materia organikoa eta gainerakoak izeneko autoekoizpena, Interneten jarri zuten edonork doan deskargatzeko. Special K: barrutik zaintzen zaitu Kerobiak bere musikarekin; kanpotik ere bai, horrelako opariak ez baitira egunero jasotzen. Musika Interneten eta doan. Beste talde batzuek ere formula beraren aldeko apustua egin dute, baina Kerobiarenak izan duen oihartzunaren ondoren eredua euskal musikagintzan finkatuago ikusten da. Eskertzeko modukoa da.

Elegantziak badu izena: Desordutan

Desordutan taldekoek lehen diskoa baino ez dute kalean, eta hala ere oso argi daukate zer egin nahi duten. Tolosarrak dira eta dagoeneko zeresana eman badute ere –besteak beste, beraiena izan da aurtengo Kilometroak jaiko abestia–, etorriko diren denboretan ezinbesteko erreferentzia bihurtzeko bidean dira.

Pop-rock heldua egiten dute, errazkeriari iheska dabiltzan kanta sotilak. Urriaren 31n Plateruenako taulara igotzen direnean lau erraldoi ikusiko ditugu, lasai, kezkarik gabe, oraindik daukaten tamainaz jabetu ez diren diganteak bezala. Ez saiatu kontra egiten: beraien oinetan belaunikatzeko jaioa zara.

Zea Mays: emozioa zainetaraino

Talde baten lana jarraitzen hasten zara. Disko bat, bi, hiru... Eta konturatzerako bosgarrenean daude, hamar urteko ibilbide sendoarekin. Elektrizitatez betetako hamar urte, harrobian baino gogorrago lanean; sortuz, grabitatearen kontra bada ere. Durangora ez dira lokartuta etorriko, Morphina –taldearen azken lana– zainetan badaramate ere.

Zer gehiago esan liteke Zea Maysi buruz? Ezin dela egiten dutena deskribatu: Aiora Renteria zuzenean kantatzen ikusi behar da; Iñaki Imaz Pitiren gitarra entzun, ahotsari izarretaraino laguntzen; Ruben Gonzalezek baxuarekin eta Asier Basabek bateriarekin osatzen duten oinarri erritmiko sendoa dastatu. Eta denak batera jotzean eragiten duten inplosio zirraragarria sentitu.

Bilbotarrak izan behar: talde handia da Zea Mays, emozioa zainera zuzen zuzenean sartzea bezala; eta beti dosi handiagoa behar duzu, aseko bazara.

Azkenak
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Eguneraketa berriak daude