Afrikak medikuak esportatu eta osasuna galtzen du

  • G-8 taldeko herrialderik aberatsenetako jendeak batez beste 30 urte gehiagoz bizitzen dira Afrikako herrialde askotakoak baino. Faktore asko aipatzen dira hori esplikatzeko, baina nagusietakoa da Afrikak nozitzen duen mediku, erizain, terapeuta eta farmazialari falta.
Afrikako osasungintza

Rotimi Sankore kazetari eta idazleak artikulu interesgarria plazaratu du Pambazuka News aldizkari elektronikoan: “Osasungintzako langileen murrizketak: utzikeria politikoak hilketa instituzionala dakar”. Afrikaz ari da. Hasieran dio: “Garaiotan erantzunik gabe daukagun galdera handiena da ea nola sinetsi dezakeen edozein gobernuk gaixotasunen kontrako eta osasunaren aldeko bataila irabaz dezakeela, ondo prestatutako eta hornitutako osasun arloko langile eta profesional kopuru egokirik eduki barik”.

Afrikatik idazten du Rotimi Sankorek, eta Afrikako gobernuei ari zaie deika. Afrikar Batasunaren barruan osasun estrategia hobetzeko antolatutako Africa Public Health Alliance & 15% Now Campaign atalaren koordinatzailea da. Kezkatuta dago gaiari behar adinako garrantzia ematen ez diotelako. “Inongo gobernuk ez luke pentsatuko lege sistema antolatzea epailerik eta abokaturik gabe, meategirik meatzaririk gabe, edo nekazaritzarik nekazaririk gabe, edo armadarik soldadurik gabe”. Aldiz, jendeen osasuna hobetu nahi omen dute, aldi berean Mendebaldera ihes egiten utziz ondoen prestatutako profesionalei .

Afrika osasunbideko langilez zein urri dabilen erakusteko, Sankorek ez ditu maite ohiko ratioak: 1.000 edo 10.000 edo 100.000 biztanleko hainbeste mediku edo erizain. Kopuruok ez omen dute testuingurua ondo marrazten. Nahiago ditu alderatu antzeko biztanle kopuruak dituzten herrialdeak, bata G-8koa eta bestea Afrikakoa.

Kanada 32,5 milioi biztanlerekin eta Kenya 36,5ekin paretsu dabiltza populazioz. Kanadak 62.307 mediku dauzka, 327.224 erizain eta emagin, 27.028 farmaziako langile. Kenyaren kopuruak atal beretan dira: 4.500, 37.113 eta 3.094.

Frantziak eta Kongoko Errepublika Demokratikoak (KED) antzeko biztanle kopuruak dituzte, 61,3 milioi eta 60,6. Frantziak 207.277 doktore dauzka eta KEDek 5.827. Frantziak 486.006 erizain eta KEDek 28.789. Frantziako farmazietan 69.431 ari dira eta KEDekoetan 1.200.

Handiagora joaz, Alemania eta Etiopia paretsu daude biztanletan, 82,6 eta 81 milioi hurrenez hurren. Alemaniak 284.427 mediku dauzka eta Etiopiak 1.939. Alemaniak 662.000 erizain, Etiopiak 15.544. Alemaniak 46.953 farmazialari, Etiopiak 1.342.
Japoniak 127,9 milioi biztanle ditu eta Afrikako handiena den Nigeriak 144,7. Lehenak 270.371 doktore ditu, 1,2 milioi erizain eta farmaziako 241.569 langile. Nigerian atalka kopuruak dira 34.923, 210.306 eta 6.344.

Berdintsu alderatu daitezke gaixotasun larriak dituztenen herritarrenak. Hiesaren birusa erreparatuz gero, Kanadan 60.000k daukate eta jende kopuru bera duen Kenyan 1,3 milioik. Frantzian 130.000 dira seropositiboak eta milioia Kongon. Alemanian 49.000 eta Etiopian 1,3 milioi. Japonian 17.000 eta Nigerian 2,9 milioi.

Formatzea baino erostea merkeago

Haurdun egonik erditzera iristen diren amak ez dira berez gaixotzat jo behar. Horregatik erditzearen ondorioz hiltzen diren ama berrien kopuruek asko diote bateko eta besteko osasun baldintzez. Kanadan 100.000 ama berriko sei hiltzen dira, baina Kenyan 1.000. Frantzian 17 baina Kongon 990. Alemanian zortzi, baina Etiopian 850. Japonian 10 eta Nigerian 800.

Bai heriotz tasen arteko eta bai sendalari kopuruen arteko alde izugarriak, alde batetik esplikatzen dira osasungintzan batzuek eta besteek egiten dituzten inbertsioengatik. G-8ko herrialde aberatsek urteroko aurrekontuen %17 inguru eskaintzen diote osasun sistemari. Afrikako aipatu herrialdeetan %10aren azpitik dabiltza denak, eta Nigeria %3,5ean. Horri erantsi estatu bakoitzak mugitzen dituen zifrak, eta ateratzen da Kanadak urtean herritar bakoitzeko 2.402 dolar gastatzen duela, Frantziak 2.646, Alemaniak 3.250 eta Japoniak 2.052. Aldiz, Kenyak urtean herritar bakoitzaren osasunari 44 dolar eskaintzen dizkio, Kongok 6, Etiopiak 12 eta Nigeriak 14. Argiaren edozein irakurlek ostatuan asteguneko menua jateko pagatzen duena doi-doi.

Bigarren faktoreari ingelesez brain drain esaten diote, burmuinen ihesa. Ez Afrikakoa bakarrik, mundu osoko herrialde txiroek pairatzen duten fenomenoa da. Diru gehiago eta bizi baldintza hobeak diren erresumetara doaz ihesi. Britainia Handira urte bete bakarrean, 2007an, Afrikatik 17.620 mediku eta erizain heldu ziren.

Zenbait kalkuluren arabera 2000. urterako 60.000 mediku eta 70.000 erizainez goiti joana zen Afrikatik, bertan ikasketak egin ondoren. Jarioa ez da geroztik eten. Horregatik, badira gaur bertan ikasitako mediku eta erizainen erdia baino gehiago atzerrian bizi duten herrialdeak, hala nola Kenya, orain arte aipatu ditugunen artean. Baina larriagorik ere bada. Mozambike eta Angolako osasun langileen hiru laurdenak atzerrian ari dira.

Egoera hobetzekotan, Rotimi Sankorek Afrikako herrialdeei egiten die dei. Alde batetik soldatak jaso behar dizkiete osasungintzako langileei. Bestetik, lan baldintza hobeak eskaini behar zaizkie. “Askotan medikuen lan baldintzak esatea da gaur egun gaixoak sendatzera baino gehiago heriotz agiriak sinatzera doazela. (...) Urte luzez biziak salbatzeko prestatu ondoren, seguru esan dezaket berehala desmoralizatzen dela egunero lanera joan behar duena jendea nola hiltzen den ikustera, eta errazago joango dela kanpora lanera, bere lana egiteko aukerak eskainiko zaizkion beste nonbaitera”.

Doktorerik onenak urruti doazen moduan, Afrikako aberatsak ere sendatzera Europa edo Amerikara doaz ahal bezain fite. “Afrika da zalantzarik gabe honetan txapeldun: urrutiko ospitaletan ‘gaixotasun azkar baten ondorioz’ hiltzen diren buruzagi gehienak afrikarrak dira”.

Afrikak berak egin behar du esfortzua osasungintzan gehiago inbertitzeko, profesionalen hezkuntzan eta azpiegituren hobekuntzan. Profesionalak gutxi izateaz gain hiriburu handietan daude pilaturik. Afrikar asko ez du bere bizian behin bakarrik ere ikusiko mediku batek, ezta heriotz agiria egiteko ere. Aberastasunez Afrikako herrialde asko bezain txiroa den Kubak erakusten die Amerikatik hori posible dela.

Baina lanaren beste erdia Amerikari eta Europari dagokie. Osasun sistema aberatsek langileen kontratazioan etikarik ez darabiltelako. Afrikako osasunaz kezkatuta daudenek borrokatu behar dute Europan bertan formatu daitezen behar diren mediku eta erizainak. Orain horretan ere gastuak “externalizatzen” ari baitira agintariak: etxeko formakuntzan inbertsioak urritu eta urruti merkeago ikasitako profesionalak kontratatu. Mediku eta erizainentzako etorkin legeak malguak zerbaitengatik dira.

Pambazuka Newsen Rotimi Sankorek erakutsi digu zergatik dauden mediku gutxi Afrikan... eta hemengo unibertsitateetan mediku ikasteko numerus claususak zertarako balio duen.

Argazki oina: Argazki txikia Georgina Goodwin-ek egina da eta Nairobiko Masana ospitaleko irudia erakusten du: iaz Kenyako hiriburuan poliziak balaz zauritutako gizon bat ari dira medikuak artatzen. Foto handia Gobernuz Kanpoko Erakunde batek ipini du Interneten, atzerriko laguntzari esker Nigeriako Kaduna hiriko ospitalean farmazia nola osatu ahal izan duten agertzeko. Nigeriako Ibadan hiriko unibertsitateak “burmuin ihesaren” datu izugarriak ezagutarazi ditu. Adibidez: Sierra Leonako mediku gehiago dago Chicagon Sierra Leonan bertan baino; Zambian 1977 eta 2000 artean ikasitako 600 medikuetatik 50 baino ez ziren ari sorterrian; Kenyan ospitale publikoetan ikasitako medikuen %10 baizik ez da geratu bertan.
 
Informazio gehiago

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude