Zutabe joniar berriak

  • Luigi Anselmi ::Nola elurretan beleak

    Pamiela

    orrialdeak ::94

    prezioa ::14€

Dozena erdi itzulpen eta dozena bat poema liburu, eta oraindik Luigi Anselmik (Bilbo, 1954) sinpletasunarekin harritzen gaitu, eta harrapatzen eite klasikoekin, hizkuntzaren esanahiarekin. Amets garbien lurraldeetan, Anselmiren poesia sakona eta era berean atsegina eta arina da: “Maitasuna eta herioa/ mugakide ditugu/ nola baratze eder emankorrak/ eta ibai handiak.../ Ur sakonetara hurbildu ezean/ ezin hil egarria”.

Nola elurretan beleak, honenbestez, jarraipen bat da, “ur sakonetara” egindako bidaia, poetaren betiko bidean urratutako beste kilometro bat. Senti daitekeena eta zentzumenetatik harago dagoena batzeko obsesioaren fruitu, natura eta izpiritua behin baino gehiagotan bihurtzen dira bat orrialdeotan, tituluko beleetatik hasita. Baina irakurleaz gogoratzen den aszeta da Anselmi, geuri hitz egiten diguna, eta ez jainkoei, edo lurrari. Leuna da bere luma, baina ez da harritzekoa zenbaitentzat urruna eta gogorra ere suertatzea tarteka: irakurle horiek ziurtasuna eskatzen dute, eta Anselmik zalantza soilik opa dezake.

Poesia mota hau apurka dastatzekoa da, eta ez dago metaforen etsaientzat egina. Poesiaren kontzientzia gordetzen duten liburu bakan horietakoa da, arraza berezi bateko idazleek soilik idatz dezaketen poema liburu kultu horietakoa. Irudimen soziala eta irudimen poetikoa kitzika ditzake, poesia oso landua delako, lan oso garbi batek soilik lor dezakeen efektua lortzen duelako.
Sinpletasuna, ordea, idazle trebearen meritua da. Ilusio bat, azken finean: poema bukatua gozatzen dugu guk, baina badago zerbait salatzen duena bere elaborazio konplexua, bere jaiotza nahasia, bere tradizio zahar berritua.

Nola elurretan beleak gogo-aldarte pausatuaren emaitza da, eta ezkorra da arean, nahiz eta Anselmiren poesia beti den elegantzia ilunaren adibide. Sano pertsonala da, baina ez partikularra. Etsipenean halako kontsolamendu bat elkarbanatzera gonbidatzen gaitu uneka: “Arrain gaitz baten gisan,/ zerumugak/ irla ñimiño hori irentsiko du laster/ eta oroitmina/ bularrean haziz joango zaigu,/ harik eta azkenik hartxo itsuak/ sagar eztiaren bihotza legez,/ barrena oso-osorik/ jango digun arte.”

Poeta koherentea iruditzen zait Luigi Anselmi. Maite, gehiago maite ditut beste batzuk. Baina bere liburu bat esku artera iristen zaidan bakoitzean txoko batera erretiratzen naiz oraindik, denboraren funsgabetasunaz eta hustasunaren edertasunaz ikastera. Benetako poesia ausart eta klasiko hori gozatzera zarata nagusi den garaiotan.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude