* Nespresso-ko marketin managerra
Marta Capella Elizalde BGC+i biltzarreko gonbidatuetako bat da. Duela hiru urtetik da enpresako managerra. Nespressok kafea eta kafe makinak saltzen ditu. Enpresaren garapena Negozio Eskolek gehien aztertzen duten kasuetakoa da, berrikuntzaren eredu argia delako.
Nola lortzen da betiko kafea luxuzko produktu bihurtzea?
Nespresso ez da soilik kafea, kafe perfektua da. Emaitza horretara iristeko ekoizpen prozesu guztian erabateko kalitatea bilatzen dugu, kafe berde hoberenak hautatuz, aditu hoberenekin lan eginez, kafe aniztasun handia eskainiz, diseinu berritzaileko kafe makinak eta salmenta lekuak erabiliz, 24 orduko zerbitzu pertsonalizatua eskainiz, eta abar.
Berrikuntzak zein leku du Nespressoko negozioan?
Gure negozioaren gakoa etengabeko berrikuntza da. Bezeroei makinetan, arreta zerbitzuan eta kafe motetan berriena ematea ezinbestekoa da guretzat. Horretarako, ikerketara eta garapenera bideraturiko barne departamentua daukagu, kafe aditu onenekin lan egiten dugu eta Nespresso Kafearen Zientzia Programa dugu martxan, langileek kafea hobeto ezagutu eta teknika berriak ikas ditzaten.
Arrakasta edukitzeko ezinbestekoak al dira berrikuntza eta sormena?
Bai, dudarik gabe. Gero eta lehiakorragoa den merkatuan ezinbestekoa da desberdintzea eta kontsumitzaileei gero eta balio handiagoa ematea. Horretarako, berrikuntza eta sormena nahitaezkoak dira.
Aurreratuko al zeniguke BGC+i kongresuan emango duzun hitzaldiaren ildoa?
Nespressok izan duen garapena aztertuko dugu, biltzarrera bertaratutakoek uler dezaten nola irits daitekeen kafea arrunta eta egunerokoa izatetik luxuzko produktu izatera. Nespresso marka nola eratu dugun eta gure marketin estrategia zein den aztertuko dugu.