Tortura eta “legearen inperioa”

Tortura
Jagoba Manterola / Argazki
Mikel Jimenez eta Aritz Azkona gazte iruindarrak joan den ostiralean atxilotu zituen Guardia Zibilak Auzitegi Nazionaleko atarian, beren borondatez epailearen aurrera deklaratzera zihoazenean. Atxiloketa agindua zegoen beraien aurka eta etakide gisa agertzen ari ziren poliziaren afitxetan. Orain artean aipatutakoan ez da ezer izugarri berezirik, zentzugabea dirudi epailearen aurrean deklaratu aurretik atxilotzea, baina sarri gertatu da. Bitxia ere bada ustezko bi etakidek besterik gabe beren burua entregatzea. Ohikoena izaten da etakideek ihes egitea eta beren jardun armatuan jarraitzea, hurrengo batean atxilotu arte. Harrigarriena da, eta hor da notizia, ez dituztela torturatu. Tratu deserosoa bai, baina tratu txarrik eta torturarik ez. Beste datu bat, Nafarroan abuztu bukaeratik hona atxilotutako beste guztiak ez bezala, ez zeuden inkomunikatuta eta abokatuak larunbatean ikusi ahal izan zituen. Ohikoena beharko lukeena salbuespena da hemen. Komunikabide, agintari eta alderdi politiko nagusienen agendetan tortura edo ez da esistitzen edo bere lekua hutsala da. Salbu eta norbait ospitalean oso egoera larrian eta tratu txarren zantzu nabarmenekin agertzen denean. ENAMeko egitura eta usaina duen ororekin gertatzen ari diren salbuespen neurri ugarietatik bortitzena eta basatiena da torturarena; EAEko Auzitegi Goreneko lehendakari Fernando Ruiz Piñeirok hain gustura azpimarratzen duen “legearen inperio” horrek babestua. Eta inperio horrek 8-10 urteko kartzela zigorra baldin badu Segiko gaztea izan edota zabor edukiontzi bat edo kutxazain bat erretzeagatik, norantz bultzatzen dute gazte hori?

Ibarretxe lehendakariari argi adierazi zion Ruiz Piñeirok bera ere Espainiako legeen menpe dagoela. Espainiako epaileek izan dezaketen botere itzelaren beste adibide bat da urtarrilaren 8an bistaratuko den auzi hau, oso urruti joango ez bada ere, bere helburu nagusia beteko duena, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria auziperatuen aulkian jartzea. Irudi hori latza litzateke ustelkeriaz epaitzeko balitz, baina ez, Batasuneko buruzagiekin publikoki hitz egiteagatik da. Eta berdin PSEkoak. Hemen inork gutxik ulertzen du. Ea balio duen atzerrian Espainiako inperioaren legean gertatzen direnak hobeto ulertzeko. Ez litzateke gutxi.

PP eta UPN bakoitza bere kabuz hurrengo hauteskundeetan Nafarroan? Ez, ez da gertatuko, urak ez du gainezka egingo, moldatuko dira lehenago. Moldatuko diren moduan PSNrekin berriz botere egiturak lotzeko. UPNren nagusitasunaren porrota PSNren porrotetik bakarrik etor daiteke. Eta ez dirudi hori bihar goizean gertatuko denik. PSNren barne indarren orekak ez du halakorik adierazten. Eta boto emaileen multzo handi batean behintzat ez dirudi UPN-PSN eskema hori guztiz deserosoa denik. Oposizioak badu higatze lanik.

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Eguneraketa berriak daude