Izan eta ez izan


2013ko maiatzaren 02an
Ur Apalategi
Dani Blanco
Bai Katixa, Sarah Palin beldurgarria da. Ez noski bere andereño bondage itxura horregatik soilik. Bai ordea betiko mentalitate inkisitzailearen apaindurak direlako bere ezpain koloretuak, takoi finak eta irribarre kokina. Apaindura diot eta ez mozorroa. Izan ere, Palinen figurari dariona erotismo kontraesankor gisa defini liteke, baina ez da hori, erotismoa, hala eta guztiz ere, bere ideia atzerakoiak estaltzeko mozorroa da –ez al da kontraesan bat ezkontza aurreko sexu harremanen aurka aritzea zure gorputz hizkerak aurkakoa garrasi egiten duenean edota zure 17 urteko alaba ezkongabea haurdun agertzen delarik ezustean?–.

Aitzitik. Palinek (Bushek eta Aznarrek egiten zuten moduan) bere ideiak ahosgora adierazten ditu, itzuli-mitzulirik gabe, behialako eskuin zaharraren diskrezio edo kontzientzia txarrik gabe. Palinen itxura erakargarria, bere erotismoa –hitzaren zentzurik zabalenean–, inposatu nahi dizkigun ideiak gustagarri bihurtzeko enbalajea da. Estrategia barrokoaren alde apustu egin du staff errepublikarrak Palin aukeratuz. Elizak ere antzeko estrategia erabili zuen XVI. mendetik aurrera protestantismo austeroak “desbideraturiko” ardiak berreskuratzeko nahiz kolonia urrunetako indigenak ebanjelizatzeko. Hots, urrez josi zituen elizetako erretaulak eta garai hartako “pop” musikaz ferekatu (matrakatu?) zituen sinesdunen belarriak mezaren sharea handitzeko. Garbi dago McCain jaunak ez daukala soinean glamour lagin bakar bat ere eta hori litzateke Palin bezalako lehendakariordegaia aukeratu izanaren arrazoi nagusia. Gauza jakina da euliak ez direla ozpinaz erakartzen.

Ez dut esango –gezurra bailitzateke– Obama ez dela glamourraz baliatu kanpainan zehar –ikusi besterik ez dago Hollywoodeko izarrak eta azken hauen dirua nola erabili dituen–, baina Palinen parean esan daiteke hautagai demokrata deszifratu beharra dagoela. Hautagai kriptikoa baita berau. Kripto musulmana alde batetik –gogoratu bere lapsus zoragarria elkarrizketa batean: “Nire fede musulmana... ejem, barkatu, nire fede kristaua”–, kripto beltza bestetik –zergatik mozten du ilea ezin laburrago ez bada kizkur afro salatarien agerpena galarazteko?–. Guztiz zuzena izateko aitortu behar dut Obamari benetako glamourra ematen diona bere maila intelektual eta humanoa dela. Tipo argia da, ageri da, eta bestalde beti gogoratuko da bere beltz nortasunaz egin zuen diskurtsoa. Begietara begiratuz asumitu zituen orduan militante beltz erradikalagoekin izan zituen harremanak, esaterako.

Esango didazue: ez al diozu Palin andereari horixe bera leporatu oraintxe bertan, bere ideiak ahosgora eta lotsarik gabe azaldu izana? Bai, hala da. Baina diferentzia handi eta funtsezkoa dago bien artean: Palinen ideiak gehiengo zuri dominatzailearenak dira eta Obamaren soslaia eta iragan politikoa gutxiengo persekutatu batena. Oldearekin oihu egitea ez da ausardia, larderia baizik. Gutxiengoaren ahotsa entzunarazteari berriz, benetako ausardia deritzo. Inork ez du Palin kartzelaratuko edo auziperatuko bere ideia horiek defendatzeagatik.

Obamaren ausardiaren neurria hartzeko ez dago oso urrutira joan beharrik. Ondo dakigu hemen ere zein ideia ahal diren ahosgora esan eta zeintzuk eramaten zaituzten itzalera (barkatu Katixa eta Juanjo, ez zen nire asmoa gure ttakun light-ei dizdira postmodernoa kentzea…). Berriki Argentinako La Plata hiriko kafetegi batean tarta zati bana eskaini zigun zerbitzariak zera esanez: “Para mis amigos españoles”. Gutako inori ez zitzaion okurritu une hartan azalpenak ematen hastea ala ñabarduren beharra aldarrikatzea. Egia da tartak izugarrizko itxura zuela…

Horregatik bakarrik bada ere, Obamak errespetua merezí du.

Azkenak
2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Eguneraketa berriak daude