Lerro zuzenak Historiaren lekuko

  • Nafarroa Behereko ipar-mendebaldean kokatua da Bastida, Lapurdirekin mugan. Herri ederra, erakunde publikoek ere hala aitortua diote. Arkitektura berezia utzi duen historiaren jabe da artisauen hiriburu txiki hau.
Bastida
Ihintza Erremundeguy
Udazkeneko asteburu epel batez Bastidara hurbiltzea herrixka polita ezagutzeko aukera ona izan daiteke. Hazparne, Bidaxune, Urketa, Bardoze eta Aiherrak inguratzen dute Bastida. Mila biztanle eskaseko herria, Frantziako herri ederrenetakoen zerrendan sailkatua. Horiek horrela, bere irudia eta 700 urteko historia zaintzen ditu Bastidak. Iruñetik 40 bat kilometrora dagoen Villapuerta herriarekin bizki egina da hiru urtez geroztik. Trukaketa kultural, turistiko eta kirol arlokoak egiten dituzte bi herriek.

Herriaren bisita komentatua egin daiteke gidei esker, eta bertara joateko autobusak ere badira. Uda guztian zehar gaueko baserritar merkatuak antolatzen dituzte ostiralero, arratseko zazpietatik hamarretara, Arku plazan. Bertako ekoizleak biltzen dira eta axoa, piperrak, baratzekiak, ahate konfitak eta foie grasa, xingarra, idi txistorrak, ardi gasna... proposatzen dute.

XIV. mendeko bastida nafarra

Bastida Louis I.a nafarrak sortu zuen 1312an, gune estrategiko bilakatzeko xedez. XIII. mende hastapenean, Nafarroako erresuma kostatik, gaur egungo Gipuzkoatik, uxatu zuten eta horrela itsasorako bidea galdu zuen. Ordutik, Aturrirekiko eta Baionako portuarekiko lotura ezinbestekoa bilakatu zen. Bastidak Nafarroako erresumari itsas bide bat ahalbidetu ziezaiokeen, herria zeharkatzen duen Aturriren Joyeuse ibaiadarrari esker.

Arkitektura berezia

Bastida batek arkitektura berezia izaten du, bide erregular bat errespetatzen baitu. Hala, Bastida herria portu zaharretik elizara doan ardatz nagusiaren inguruan egina da. Eraikinak eta baratzeak perpendikularki jarriak dira eta denek neurri bera dute. Biztanle berri bakoitzari lur sail bat ematen zioten, “plaza” izenekoa. Bertan etxea eta cazalot deitu baratzea eraiki behar zituen. Karrikek angelu zuzenean mozten dituzte lur eremu horiek, eta karrika nagusia eremu zabalago batez hasten da: Arku plaza. Hastapenean merkatu plaza izan behar zuen, gaur egun, plano horiek zehazki kontserbatuak izan baitira.

Notre Dame de l'Assomption eliza

1315ean egin zuten harrizko eliza, auzotik urrundua, bastida gehienetan bezala. Elizak funtzio berezia zuen. Nafarroako agintariak elizako kalostrapean biltzen ziren herritik iragaitean. Azken biltzarra 1789an egin zuten, eta orduko hartan Bastidak Frantziako erresumari lotzea erabaki zuen.

Hilerri israeldarra

XVII. mende hastapenean, judu serafatak Inkisizioari ihes eginez Espainia eta Portugaletik joan ziren, eta Bastidara sartu. Estatutu aski autonomoa zuten juduek bertan. Hori bai, herriari mediku eta apotikario bat eskaini behar zizkieten. Historiaren garai horretatik, gaur egun, hilerria eta abizen batzuk baizik ez dira gelditzen.

Artisautza herrian

Badira Bastidan hamabost artisau. “Gaur egun objektu formatatuen ekoizpen aroan gara”, dio J. Pineauk, arte artisauen elkarteko lehendakariak, “batez ere industriari dagokionez. Bastidako munizipalitateak, azken hogei urte hauetan, artisauak instalatzen lagundu ditu. Horien etika sorkuntza segurtatzea da, dibertsitatea eta materialen noblezia bermatuz. Beren dendak Arku plazaren inguruan dira, Darriex baserrian, eliza ondoan eta inguruetan. Urte guztian zehar irekiak dira tailerrak. Izan kuriosak, pusa atea eta ongi etorriak izanen zarete”. Irailaren 13 eta 14an Euskal Herriko Buztin merkatua izaten da Bastidan. Frantziako eta Europako 50 bat buztingile hurbiltzen dira herrira eta haien lanak erakusten dituzte.

Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude