Ikasle ohiak mihia astintzen

  • Atera ezazu mihia! Horra Iruñeko Jaso ikastolak aurtengo Nafarroa Oinezerako egiten digun gonbita. Leloari leial, Jasoko lau ikasle ohi jarri ditugu mihia astintzen. Bakoitzak bere alorrean sona lortu duten ikasle ohiak dira eta euren iritzia eskatu diegu Nafarroan euskarak eta ikastolek duten egoeraren inguruan.
Tiko
Roberto Martinez Tiko, futbol jokalaria: «Ezinbestekoa da euskararen aldeko apustu sendoa»

Roberto Martínez, Tiko. 32 urteko iruindar hau 1996. urtean Osasunarekin hasi zen jokatzen. 1999an, Athleticera egin zuen jauzi eta egun Eibarren ari da.


Futbol zaletasuna Jaso ikastolan zenbiltzan garaitik datorkizu?


Bai. Jasoko jolastokian beti futbolean aritzen ginen deskantsurako tarte bat aurkitzen genuen bakoitzean. Gainera, ikasle eta irakasleen arteko partidak ere jokatzen genituen. Pike polita egoten zen gure artean.


Osasuna, Athletic eta Eibar ezagutzen dituzu. Desberdintasunik ba al dago aldageletan?


Nahiz eta hiru taldeetan Euskal Herriko jokalariak dauden, egia da Osasunan ez dagoela euskaldun giro handirik Eibarrekin eta Athleticekin alderatuz gero, baina nafar giroa dago.

Futbolari ezaguna eta euskaltzalea zara. Eredutzat hartuko zaitu hainbatek…


Nafarroan oso jende desberdina biltzen gara. Hori horrela izanik, euskararen aldekoek begi onez ikusiko naute, baina ez aurkakoek. Azken horientzat ni euskalduna naiz eta ez nafarra. Baina ni nafarra eta euskalduna naiz aldi berean, ez baitaude bi gauzak inondik inora kontrajarriak.

Ahal den neurrian euskarari laguntzen ahalegintzen naiz. Asko maite ditut bai euskara eta baita euskal kultura ere. Nire ametsa, beraz, euskara normalizatua egongo den Euskal Herri euskaldun bat da. Beharbada oso utopikoa izango da, baina polita da.


Euskararen normalizazioa posible ikusten duzu Nafarroan?


Hemen zailtasun handiak daude euskaraz ikasteko. Euskal munduaren aurka dagoen jendea ohartu beharko litzateke, baina, euskarak ez duela ezeren errurik. Arazoa politikoki ematen zaion erabileran dago. Nafarroan euskararen normalizazioa lortzeko ezinbestekoa da euskararen aldeko apustu sendoa egingo duen gobernua izatea. Nolanahi ere, egun oso zaila ikusten dut hori. Bestalde, guk ere normalizazio horretara iristen lagun dezakegu, gure artean euskaraz gehiago hitz eginez.
Itziar Benedé, EITBko kazetaria
Itziar Benedé: «Freskotasuna lortzeko euskarak "tuneatzeko" beharra du»
EITBko Navarra Directo saioan dihardu Itziar Benedék. 27 urteko kazetariaren aburuz, euskal munduak berrikuntzaren alde egin behar du.

Komunikazioaren aldetik, nola baloratzen duzu Nafarroa Oinezek gizartean duen eragina? Kasuan kasuko ikastolaren proiektua, errealitatea eta beharrak gizarteratzen al dira behar bezainbeste?


Uste dut ez direla helburu horiek guztiz betetzen. Egia esan, kasuan kasuko ikastolaren euskararen egoera orokorra ezaguna da, ez baita gauza bera Nafarroa Oinez bat Beran, Erriberan edo Iruñean antolatzea. Baina festa hauetara joaten gara eta sarri ez dakigu benetan zein den ikastetxearen xedea, zein behar dituen, zein den bere egungo errealitatea, eta abar. Horretan hankamotz gabiltza. Alabaina, aurtengo Nafarroa Oinez dela-eta urte osoan zehar egin den kanpaina oso bestelakoa izan dela iruditzen zait. Egin diren ekitaldiak (brake dance eta hip-hop jaialdia, bideoklipa bera...) oso urbanoak izan dira eta horrek oso ongi islatzen du bai Iruñeko errealitatea, bai Jasorena ere.


Euskararen aldeko jaialdiek hedabideetan behar adina oihartzun dutela pentsatzen duzu?


Ospatzen diren egun horietan bertan hedabideen arreta bereganatzen dute, baina ez, ordea, gero. Oso jarraipen txikia egiten zaio eta gizarteak, oro har, ez du jakiten zein izan den eman duen laguntza ekonomiko horren fruitua. Beharbada, xedeak bai egiten direla publiko, baina ez emaitzak.


Jai hauetako egitarauetan ohikoak diren ekitaldiez gain zein beste gehituko zenuke? Eta zein kenduko edo murriztuko?


Aurtengo Nafarroa Oinezen ildoa ikusita, tradizioa eta modernotasuna uztartuko nituzke beste kulturetako ezaugarriak txertatuz; esaterako, taloen postu baten ondoan, kebaben beste bat jarriaz. Azken finean, egungo Euskal Herria oso anitza da eta honelako festek errealitate horren erakusleiho izan behar dute. Gainera, honek jende berria erakar lezake.

Zerbait kentzekotan, folklorismo kutsu handia kenduko nioke festari, ustez euskaldunak identifikatzen gaituen hori. Izan ere, gaur egungo euskaldunak hori eta askoz gehiago gara. Ezin da duela hamar urteko Nafarroa Oinez bat aurten egin, garaiak aldatzen direlako.

Nola ikusten duzu euskararen egoera Nafarroan?


Kalean gero eta gehiago entzuten da euskara eta gero eta guraso gehiagok egiten dute euren seme-alabak ikastoletara eramateko hautua. Gobernuari begiratzeari utzi eta Nafarroako euskaldunok gure bidea egin behar dugu. Honen ildotik, aipatu nahiko nuke euskara naturaltasunez erabili behar dela, Euskaltzainditik igortzen diren arau guztiak bete ez arren. Azken finean, euskara jakitea zer da, euskarazko gramatika arauak ezagutzea eta aplikatzea bakarrik? Euskara zuzen eta egoki erabili behar dela oso barneratua dugu, baina nire ustez bakoitzak bere modura erabili behar du, horrela bakarrik sentituko duelako bere eta suertatuko zaiolako erabilgarri, eta ez zerbait arrotza, edo eskolan hitz egin beharreko hizkuntza. Egun, kazetaritzan euskara jaso eta zuzena erabiltzen da, baina entzuleak, ikusleak, edo irakurleak gertu sentitu behar du euskaraz kontatzen zaion albiste hori eta horretarako, euren ohiko hizkuntzara gerturatu behar da kazetaria, baina kontuz, arrunkerian erori gabe! Beste hizkuntzek duten freskotasuna lortzeko euskarak tuneatzeko beharra du.
Gorka Gaztanbide, jazz musikaria
Gorka Gaztanbide: «Jendeari besoak zabaldu behar dizkiogu»
Gorka Gaztanbide, 31 urte. Desoreka eta Amama Luisa Brass Band taldeekin egin zen ezagun. Egun, Broken Brothers Brass Band taldean dihardu eta jazzeko goi zikloko ikasketak egiten ari da.


Nafarroa Oinezerako ekarpenik egin al duzu?


Jazzari eskainitako gune bat jartzea proposatu nuen eta ideia onartu zidaten. Beraz, egun osoan jazza entzuteko aukera izango da, baita flamenkoa ere, musika estilo hori jotzen duen talde batek parte hartuko baitu. Alde batetik, hainbat jazz musika talderekin parte hartuko dut, eta bestetik, antolaketa lanetan ariko naiz.

Jazza eta ikastolen aldeko jaiak uztartzea ez al da nahiko bitxia? Harridura sortuko duen ekimena izango da, dudarik gabe!


Bai, jende asko harrituko du, baina Nafarroa Oinezek eta, oro har, euskararen alde egiten diren beste jaiek ere horrelako ekarpenen beharra daukate. Azken finean, jai hauek gaurkotu egin behar dira eta Euskal Herrian egun jazzak bere tokia duenez, zergatik ez du eduki behar Nafarroa Oinezen ere? Hautsi egin nahi nituen euskaldunon betiko topikoak. Euskaldun guztiok ez dugu trikitixa, txalaparta, alboka edo dultzaina jotzen, esaterako. Ni horren isla naiz: euskalduna naiz eta jazza maite dut.

Nafarroa Oinezen bideoklipak zuk diozun ildo bera islatzen du: tradizioaren eta modernitatearen nahasketa. Aurtengo jaia orain artekoekin haustera al dator?


Nik ez nuke haustura hitza erabiliko, zabaltze baizik. Euskal munduak jende gehiago erakartzeko beharra du. Hori are eta garrantzitsuagoa da Iruñean; jende askok ez duelako euskara begi onekin ikusten eta hortaz, erakutsi behar diegu euskal mundua ez dela zurruna eta itxia, irekia baizik, eta edonor bere baitan hartzeko prest dagoela. Azken finean, iruindarrek mihia ateratzeko beharra daukagu, baina jendeari besoak zabalduz. Nafarroa Oinezek denen festa izan behar du, ez euskaldun batzuena, edo ideologia jakin bat dutenena soilik eta horretarako, hainbat aldaketa egitea ezinbestekoa iruditzen zait.

Yolanda Barcina, Uxue Barkos eta Miguel Sanz pertsonaia garrantzitsuak dira Nafarroako politikan eta euskarak foru erkidegoan bizi duen egoeran. Musika estilo batekin definitu itzazu.


Yolanda Barcinari Supermanen abestia doakio ondo; Uxue Barkosi jazz balada bat eta Miguel Sanzi Nafarroako jota.
Amaia Prat, arkitektoa
Amaia Prat: «Erdaldunak euskal mundura gerturatzeko aukera ona da»
Amaia Prat, 24 urteko iruindarra. Arkitektoa da eta ondarea berritzen egiten du lan. Jason 17 urte bitartera egon zen eta hortaz, gertutik ezagutu zuen 1999. urtean ikastetxeak Mendebalde auzora igarotzean izan zuen aldaketa. “Nire promoziokoek aldaketa hori ilusioz bizi izan genuen”, diosku.

Nola gogoratzen duzu Jason bizitako garai hura?


Asko oroitzen naiz, esaterako, jolastokian lagunekin ematen nuen denboraz eta irakasleekin genuen harreman estuaz. Oso ikastola txikia zenez, denek ezagutzen genuen elkar. Azken finean, familia txiki bat osatzen genuen.

Zein balore edo ezaugarri nabarmenduko zenuke bertatik?


Jason nenbilenean irakasleak oso gazteak ziren, 25-30 urte ingurukoak, eta hori antzeman egiten da lan egiteko moduan. Gogo handia jartzen zuten ikastolak aurrera egin zezan eta proiektua sendo zedin. Denen artetik bereziki Andoni Sagastibeltza leitzarra nabarmenduko nuke gauzak egiteko duen gogo handiagatik. Bera da Nafarroa Oinezeko prestaketen koordinatzailea.


Uste duzu garrantzitsua dela ikastolen aldeko jaiak egitea?


Bai, noski. Urtero-urtero horrelako ekimen bat eginez euskararen eta ikastolen munduan murgilduta dagoen jendea motibatzen da eta euren lanarekin jarraitzen laguntzen die. Halaber, honelako jaiei esker mundu honetan sartuta ez dagoen jendea ohartzen da gu hor gaudela, jende asko garela eta oso gauza politak antola ditzakegula. Gainera, festa irekia da eta hau oso garrantzitsua iruditzen zait. Izan ere, jende asko dago inolako harremanik ez duena euskal munduarekin eta, jai hauen bidez, euskal mundura gerturatzeko aukera dute. Edonola ere, oso desberdina da EAEko euskararen aldeko jaien errealitatea eta Nafarroa Oinezena. EAEren kasuan, oro har, inorentzat ez da euskal mundua arrotza, baina hemen bai. Beraz, aukera ona da Iruñeko jende erdalduna euskal mundura gerturatzeko eta berau ezagutzeko.


Irabazi ekonomikoez gain zein beste onura ekarriko dizkio Nafarroa Oinezek Jaso ikastolari?


Lehenik eta behin, azpimarratu nahiko nuke hemengo egoera zein den aintzat hartuz laguntza ekonomikoa oso garrantzitsua dela. Nafarroako ikastolek ez dute jasotzen EAEkoek jasotzen duten adina diru eta ezin dugu ahaztu ikastola bat aurrera ateratzeko dirua behar dela. Bestalde, Nafarroa Oinezek Jaso ikastola Iruñean ezagutarazten lagun dezake.

Azkenak
Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


Eguneraketa berriak daude