Melodia eta kaña ikuspegi gazte kritikoarekin

  • Bisai::Jakin gabe zer datorren

    Run Down Music

    iraupena ::38’48’’

    prezioa ::11€

Donostiako talde gazte honek jakin du hardcore melodikoaren edo punk-poparen melodia eta itsaskortasuna metal erritmo eta gitarra gogorrei modu egokian txertatzen. Are gehiago, nire ustetan taldearen hit-a den Laberintoa kantuan gai izan dira Europako street-punkaren amorrua ere gehitzen, kasu honetan euskara eta ingelesa nahasiz. Horrek guztiak erakusten du Bisaiko mutilak musika eta tendentzia askotara irekita daudela, eta denetatik apur bat hartzen ikasi dutela. Hitzei dagokienez, gazteak eta kritikoak direla argi eta garbi erakusten dute eta bidegabekeriei gogor kontra egiteko aldarrikapen irmo ugarirekin batera, parrandaren edota marihuanaren aldeko testu arinagoak ere plazaratu dituzte; guztia ez da-eta gauzak aldatzea, dibertsioak ere bere tartea izan behar du, jakina.
Bisai
«Bakoitzak bizitza nahi duen erara eraikitzen du; guk gure ikuspuntua adierazi baino ez dugu egin»

Jakin gabe zer datorren. Hobe da plangintza edota esperantza berezirik gabe, datorrenari datorrela aurre egitea?


Azken finean geratzen zaizuna da, plangintza ez da beti zuk espero duzun bezala ateratzen eta. Jakina, gutako bakoitzak bere pelikula sortzen du Bisairen inguruan, baina gero etorkizunari aurre egin behar zaio datorren moduan. Ez dago besterik!

Zer behar da “musika egiten jarraitzeko”?


Gogoa. Hori da galdu behar den azkeneko gauza, ezinbestekoa da.

Noiz ikasiko dute “gure koloreak desberdintzen”?


Hitz horiekin adierazi nahi duguna nahiko orokorra da: bakoitzak bere bizitza du, eta besteak errespetatzen saiatu behar dugu. Noiz? Auskalo!

Iragana ez da ahaztu behar. Zer ikasi behar dugu hortik?


Kontua ez da ikastea: abesti horretan hitz egiten duen pertsonak, nahiz eta berarentzat gauzak aldatu diren, ezingo duela inoiz iraganean gertatu zaiona ahaztu jakitea da garrantzitsuena.

Gaztea izatea eta konprometitua edo kritikoa izatea biak bat dira? Zelan ikusten duzue euskal gazteria?


Kritikoa izateko zerbaitekin ez zara ados egon behar, eta hori ez da beti gertatzen. Eta euskal gazteriari buruz, bakoitzak bizitza nahi duen erara eraikitzen du. Guk gure ikuspuntua adierazi baino ez dugu egin.

Besteak beste, metalak presentzia nabarmena dauka zuen kantuetako erritmo eta gitarra batzuetan. Ados zaudete?


Bai, oso gustuko dugu musika estilo hori harrapatzen saiatzea. Gainera asko ikasten dugula pentsatzen dugu, eta abestiei ukitu kañeroagoak ateratzen dizkiegu.

Yogi zer da, alkoholaren apologia? Baina, modu berean Ostiralak cannabisarenak izan daiteke. Zer dira drogak zuentzat?


Yogik asko edaten du, baina pertsona normala izaten jarraitzen du (kar, kar). Gure laguna da eta abestia berari eskaini diogu. Ostiralak bai esan daitekeela cannabisaren apologia dela, guretzat behintzat.

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude