Amerikako ziria piztuta

Migue Hidalgoren omenezko estatua
Mexiko Hiria, 1808ko ekainaren 9a. Jose de Iturrigaray Mexikoko erregeordeak La Gaceta de Madrid egunkaria jaso eta titular kezkagarria irakurri zuen: maiatzaren 2an frantziar armadak herritarren errebolta krudelki itzali zuen Espainiako hiriburuan. Handik aurrera altxamenduaren oihartzuna abiada bizian hedatu zen; espainiarren eta frantziarren arteko Independentzia Gerra hastear zen.

Eztandaren uhinak berehala iritsi ziren itsasoz bestaldera, gaur egungo Mexikoko kostaldera. Borboien abdikazioak buru politikorik gabe utzi zuen Inperioa. Eta penintsulan bezala, Espainia Berriko Erregeorderrian ere gobernu berria ezartzeko eskubidea zuten; preso zegoen erregeari obeditzen jarraitzeak ez zuen zentzurik. Iturrigaray Espainiarekiko loturak eteteko prest agertu zen. Kreol talde batek subiranotasunaren aldeko mugimendua abiatu zuen, baina gatxupinek –Iberiar penintsulan jaiotakoen mespretxuzko izena– ez zituzten koroaren pribilegioak galdu nahi eta 1808ko irailaren 15ean Jauregi Nazionalari eraso eta erregeordea atxilotu zuten, erregeari iruzur egitea leporatuz. Hego Amerikako historiako lehen estatu kolpetzat jo genezake. Iturrigaray epaitu, baina errugabetzat jo zuten.

Independentzia saiakerak porrot egin zuen, baina erreboltaren ateak zabaldu egin ziren. Kreolek mestizoen eta indiarren laguntza bildu zuten. Horrenbestez, 1808an bertan Queretaroko konspirazioa jaio zen, besteak beste Miguel Hidalgo apaiz kreolak bultzatuta.

Iturrigarayk kargua behartuta utzi eta bi urtera, 1810eko irailaren 15ean, Hidalgo apaizak Dolores herrixkako eliztarrak matxinadara deitu zituen. Eta Doloresko aldarriarekin hasi zen 1821an Mexikori independentzia emango zion gerra irekia.

Iraultzak domino efektua izan zuen; gaurko Bolivia, Ekuador, Venezuela eta Kolonbia altxa ziren lehenik, eta Argentina, Txile, Uruguay eta Paraguay gero. Bi mende geroago, bakoitza bere independentziaren bigarren mendeurrenaren ospakizunak prestatzen hasi da.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude