Ekialdearen garrasia

Zinemaldia 2
Zabaltegiko sari nagusia, Zuzendari Berrien Altadis Saria, Cao Baoping txinatarrak eskuratu du, Li mi de cai xiang filmagatik. Hain zuzen, edizio batzuetatik hona nabaria da Ekialdeko zinemagintzak mendebaldarron artean piztu duen interesa. Aurten, zinema japoniar beltzak sail oso bat hartu du eta Zabaltegin bertan, Indiakoa bezalako industria zinematografiko indartsuaren arrastorik izan ez dugun arren, 36 pelikuletatik sei Txinako edo Japoniako ekoizpenak izan dira.

Primeran iruditu zaigu, deiadar betean datorrelako Asiako zinema, indartsu, barruak askatu nahian. Asko dute kontatzeko, tradizioak hainbesteko pisua duen herrialdeotan jasaten ari diren eraldaketa handia baita azken urteetan. Mundua Ekialdean esnatzen da, Ekialdean jaiki, eta gu lo gauden bitartean, bizitzaz betetzen dira Shangai, Tokio, Hong Kong, Kioto... Pantailan liluratu egiten gaituzte toki horietako neoizko argi deigarriek, trafiko jasanezinak, karaokeak, amaierarik gabeko arroz-soroek, arte martzialek, detailerik txikienarenganako arretak...

Baina topikoez harago, zein kezka, arazo eta zalantza dituzten erakutsi digute Zinamaldiko lan horiek. Belaunaldi desberdinen talka kultural bortitza, familiarteko harremanak eta komunikazioa (edo komunikazio eza), lanaren eta maila sozialaren garrantzia, lanetik erretiratzeak gizon japoniarrei dakarkien hondamendia, emakumeen papera gizartean eta familian, sentimenduak adierazteko zailtasunak, heriotza, eredu kapitalistak komunismoan eragindako desorientazioa...

Finean, gai unibertsalak eta berezkoak jorratu dituzte, edozein herrialdetako zinematografiaren antzera. Batzuetan modu orijinal eta berritzailean, estetika eta erritmo finkoagoekin bestetan. Baina hango ohituren eta gizartearen isla diren heinean, aberasgarriak zaizkigu, egungo mundu globalizatu eta txiki honetan. Zabaltegiko atea gero eta zabalagoa da eta proposamen anitzagoak dakarzkigu. Eskertzekoa da.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude