Natura bere bakardadean

  • Gaubea oso biztanle gutxiko udalerri zabala da, Arabaren mendebaldeko muturrean. Paisaiak berdea eta arrea nahasten ditu, Varonatarren dorrea bezain eraikin ezagunentzat inguru ederra eskainiz. Isiltasun bila doazenentzat.
Espejoko kale bat
Geografiaren apeta horietako batengatik, Arabako lurrik mendebaldekoenak koska berezi samar baten itxura ageri du mapetan. Burgosko lurrak laztandu nahi dituen esku amorfoa ematen du, istmo estu batek Euskal Herriarekin lotzen duen “penintsula”.
Lur zati horren erdia, gutxi gorabehera, Valderejoko Parke Naturalak betetzen du, mapek erakutsi ezin duten edertasunaz gainezka egiten duen ingurua. 3.500 hektarea ditu Valderejok, askoz gehiago Gaubea udalerriak: EAEko paraje naturalik handiena, bertako turismo bulegoak argitaratutako propagandak dioenez. Eta egia liteke, bai.

Mila biztanle pasatxo dituen udalean turismo bulegoa egotea bada zerbait. Erakustekorik ez zaie falta, egia aitortzera. Valderejoz gain, Gaubeak baditu bisitariak erakartzeko bestelako argudioak, denak sendoak. Gasteiztik doanak Espejo izango du lehenengo geltokia, Gesaltza-Añanako gatzaga liluragarrietatik lau kilometrora. Gaubea osatzen duten 30 herrietatik handiena da Espejo: 237 biztanle. Txikienek, ezta bakarra ere.

Paraje natural eskerga honetan bada naturaz besterik. Hala erakusten dute Espejoko kaleek. Herri txikien giro berezia, denbora astiroago dabilen leku zaharren berezko xarma daukate. Hango harrizko etxe artetik lasai ibiltzea Gaubea ezagutzen hasteko modu ezin hobea da.

Beren historiaz harro dauden leku guztiek bezala, Gaubeak badu zenbait eraikin esanguratsu. Zerrenda begiratzen hasi eta, ohi denez, elizak dira gehienak. Belloxinek, Karkamuk, Tuestak, Angostok... badute eurena. Aipagarriena, kanpoko itxuragatik ez bada ere, Tobillasekoa da. IX. mendean hasi ziren eraikitzen, eta Arabako zaharrena da beraz.

Varonatarren etxe ospetsua

Erlijioak utzitako ondarearen artean, hala ere, eraikin zibil bat nabarmentzen da: Varonatarren dorretxea, seguruenik bekatu askoren lekuko izandakoa. Villanañen dago, Espejotik kilometro gutxira XIV. mendean altxatutako dorrea du erdigune, eta haren inguruan, XV.eko jauregi dotorea. Dena pelikuletan bezala izan dadin, arrainez betetako ur-hobiak inguratzen du gaztelua, umeen pozerako.

Elezahar ezagun batek azaltzen du Varona abizenaren jatorria. Maria Perez andereak, esku hutsekin, Alfontso I.a Borrokalaria erregea mendean hartzeko gauza izan zen. Erregeak, orduan, “¿quién es el varón que me ha vencido?” (nor da garaitu nauen gizona?) galdetu zion, eta Mariak erantzun: “No soy varón, sino varona”. Harrezkeroztik abizenari eutsi zion familiak.

Villanañetik mendebalderantz segituz, Burgosen sartuko gara tarte batez. Iparraldera joanez, eta espainiar lurretatik irten gabe, Valpuesta herrixka aurkituko dugu. Eliza dotoreak loria handiagoko garaiak dakartza gogora. Valpuesta, izan ere, apezpikutza izan zen bi mendez, 1087ra arte. Hantxe idatzi omen ziren hizkuntza jaioberri baten lehenbiziko hitzak: gaztelaniarenak.

Nagusiki gaztelaniazkoa da, hain zuzen, inguratzen gaituen toponimia gehiena, Burgosen nahiz Araban gaudela. San Millan de San Zadornil herrian, ezkerrerako bideak Lalastrara garamatza. Hogei biztanle, behiak kaleetan aske, nola Indian, eta Valderejoko Nekazal Interpretazio Zentroa. Ondo-ondotik abiatzen dira parkean barrenako txango gehienak.

Eremitoriak

San Millan de San Zadornilera iritsita aurrera eginda, eremiten kobazuloak ikusteko aukera izango dugu, arabar lurretan berriz. Hainbat lekutan daude kobak, baina Corrokoak dira ikusgarrienak. Etxebizitza sektorearen krisi latz honetan, batek baino gehiagok eskertuko luke agian halako bat. Higiezin hitza asmatu baino askoz lehenago, VI. mendean, bazeuden bertan perfekzioa eta gorentasuna hausnarketan eta bakardadean bilatzen zituzten eremitak. Corron, XVIII. mendera arte iraun zuten. Perfekzioa bilatzeko ez bada ere, gomendatzekoak dira hango bakardadeak, Gaubea osokoak bezalaxe. Batzuentzat hausnarketa-eragile akaso, besteentzat begientzako opari huts. Ez da gutxi.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude