Errespetua eskolako ikasgai

  • Matematika, historia, euskara... Horiez gain, ezinbestekoa da haurrei ikastetxeetan errespetua edo elkartasuna bezalako balioak ere erakustea. Pil-pilean dagoen eztabaida da konpetentziena, eta eskola batzuk dagoeneko arlo emozionala lantzen duen Bizikidetza Planarekin ari dira jo eta ke. Horietako bat, aurtengo Kilometroak jaia antolatzeaz arduratuko den Irurako ikastola.
Bizikidetza
Argia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Beste gauza asko ikastea garrantzitsua den bezala, arlo emozionala lantzeak ere badu bere garrantzia”, dio Marisa Alvarezek. Irurako ikastolako irakaslea da bera, eta zentro horretan egindako Bizikidetza Planean sorreratik aritu da. Iruran, ospatzear dagoen Kilometroak jaia izan da protagonista azken urtean, baina ikastolako kideek ez dute duela urte batzuk garatzen hasitako bizikidetza proiektua baztertu.

2004-2005 ikasturtean eskolako kideen arteko harremanak aztertu zituzten lehenengo aldiz. Hurrengo ikasturtean, 2005-2006an, Anoetako ikastolarekin elkarlanean Bizikidetza taldea sortu zuten. Orduz geroztik bi ikastolek batera garatu dute ikasleen artean errespetuzko giroa indartzea helburu duen proiektua. Aurreko ikasturtean 426 ikaslek hartu zuten parte egitasmo horretan, Anoetako ikastolako 286k eta Irurako 140k.

Bi ikastoletako azterketa burutu ondoren, argi ikusi zuten hiru eremu landu behar zituztela: irakasle eta familien arteko elkarlana, ikasleen arteko harremana, eta gelako enpatiaren eta diziplinaren arteko oreka.
Eguneroko harremanetarako ikasgaiak

Talde barruan elkarrekin harremanean egotea ezinbestekoa izanik, Bizikidetza lan taldeko kideei beharrezkoa iruditu zitzaien gizarte trebeziak lantzea. Hori izan zen aurreko ikasturtean ikasleek landutakoa, beti ere, adin ezberdinetarako jarduera desberdinak egokituz.

Bosgarren mailako ikasleek, esaterako, trebezia oinarrizkoenak landu zituzten aurreko ikasturtearen hasieran. Ingurukoak agurtzen, eskerrak ematen, barkamena eta gauzak mesedez eskatzen, eta gainerakoei pasatzen uzten ikasi zuten, adibidez. Eta egindako ariketen eredu dira ikastolako hormak: “Utzi pasatzen” dio gelako ate aurrean dagoen triangelu batek. “Haurrek badakite goizean irakaslea heltzen denean pasatzen utzi behar diotela, atea ireki dezan”, azaldu du Larraitz Agirrezabala tutoreak.

Gainera, ikasgelan landutakoa herrira zabaldu dute, dendetan liburuxkak banatuz. “Kalean ere badute horren berri eta ikasleek ikusi ahal izan dute ikasitakoa ez dagokiela beraiei bakarrik”, azaldu du Agirrezabalak.

Oinarrizko trebeziak bereganatu ondoren, helburu zehatzagoak lortzeari ekin zion Irura eta Anoetako Bizikidetza taldeak. Horretarako Entzumen aktibo, Ni mezu eta Asertibitate irakaspenak eman zizkieten ikasleei. Lehenengoari esker, besteek esandakoa entzuten eta bakoitzaren hizketarako txandak errespetatzen ikasi zuten. Ni mezuaren bitartez, gertaera zehatz baten aurrean norberak erabakitzearen beharraz aritu ziren, hau da, egin beharrekoak besteen gain ez uzteaz. Azkenik, Asertibitateari esker, kexak izateko eskubideaz, horiek azaltzeko moduaz, gustuko ez den zerbaiten aurrean ezetz esateaz, eskatzen jakiteaz eta norberaren sentimenduak azaltzean besteenak kontuan izateaz jardun ziren, besteak beste.

Adin bakoitzak bere eredua

Eskolako txikienentzat –Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailara artekoentzat– zaila da halako ariketak burutzea eta beraz, hitz egiten eta entzuten irakasten diete bereziki. “Gelan belarri eta aho handi bana dituzte. Arazo bat dutenean horietako batera hurbiltzen dira eta aukeratzen duten zentzumenaren arabera, entzun edo hitz egingo dute”, azaldu du Agirrezabalak. Hala, txikitatik lantzen dute entzuteko gaitasuna umeekin, “entzuten, beraien arazoak azaltzen eta besteen lekuan jartzen jakin dezaten”. Adostasun gune horien erabilera garatzea da ikasturte berri honetarako asmoetako bat.

Gizarte trebeziak lantzeak eta ikasleei entzuten irakasteak berez sortzen duten onuraz gain, badute bestelako helburu bat: Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik aurrera eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bitartekaritza martxan jartzea. Pertsonen artean sor litezkeen arazoak konpontzeko bidea da bitartekaritza. “Demagun bi ikaslek arazoren bat dutela eta konpondu ezinik dabiltzala. Bitartekariari laguntza eska diezaiokete eta hura saiatuko da konponbideren bat aurkitzen”, azaldu du Alvarezek.

“Bitartekaritza leku askotan ari da erabiltzen dagoeneko, arazoak dauden tokietan. Gurean, ikastola txikia izanik, oraindik ez dago arazo handirik, baina hobe da aurrez prestatu eta ikasleak ohitzea”, argitu du Alvarezek. “Gainera, ez da ikastolako jarduera bakarrik, hemendik kanpo ere balio baitu”, gaineratu du. Datorren ikasturtera arte bitartekaritza martxan jarriko ez bada ere, irakasleak prestatzen ari dira dagoeneko.

Irakasleez gain, gurasoek ere ikastetxeetan garatzen ari diren ekintzak ezagutu beharko lituzketela uste dute Anoeta eta Irurako ikastoletako Bizikidetza taldekoek. Beraiek saiatu izan dira gurasoentzako hitzaldiak antolatzen, baina erantzuna ez da nahi bezain ona izan. “Zertan ari garen eta zertan lagun dezaketen jakin behar dute”, diote.

Eusko Jaurlaritzak ere, eskoletako indarkeriarekin kezkatuta, elkarbizitzarako planak garatzeko proposamena egin die ikastetxeei. Eredu bat zehaztu du horretarako, baina ez du inor behartzen hori jarraitzera, are gehiago, argi azaltzen du ikastetxe bakoitzak bere baldintza eta funtzionamenduaren araberako plana egin behar duela.

Baldintzen arabera plangintza ezberdinak eginda ere helburu orokorretan bat etorri ohi dira bizikidetza planak. Ikasleek elkarrekin bizitzen ikastea; gatazka egoeretan elkarrizketa eta negoziaziora jotzea; gauzak komunikatzen jakitea; norberaren ideiak adierazi eta besteenak entzutea; gainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea; eta erabakiak hartzen jakitea. Horiexek dira lortu nahi dituzten helburuak. Hortaz, guztiek desio dute txikienak indarkeriarik gabeko eta errespetuzko ingurunean haztea. Eta horretarako lanean dihardute.
Ondokoaren lekuan ordubetez
Bederatzi ikasle daude mahaiaren inguruan. Enpatia landu behar dute. Hori da hilabeteko gaia. Ordubetez horretaz ariko dira. Baina oraindik ez dakite zer den. Larraitz Agirrezabala dute tutore, eta hark azalduko die zer esan nahi duen enpatia hitzak. “Besteen lekuan jartzeko gaitasuna”.

“Zer da zoriontasuna?” galdetu die irakasleak haurrei. “Pozik egotea”, izan da lehen erantzunetako bat. Poztasuna zerk ematen dien galdetzean, ikasleetako bat erantzuten hasi da. Bi ahots batera entzun dira, baina bietako bat isildu egin da irakasleak hori ez dela Entzumen aktiboan ikasitakoa esan duenean. Lehenagotik hizketan ari zen neskak jarraitu du: “Niri ama pozik ikusteak ematen dit poza”. Ondokoarentzat azterketa gutxi izatea da zoriontasuna. Beste batentzat, jolastokian ahalik eta denbora gehien igarotzea. Erantzun bakoitza desberdina da.

Irakasleak denen artean zoriontasuna zer den adosteko eskatu die. Hiztegia erabili dezakete. Umeek iritzi ezberdinak azaltzen jarraitzen dute. “Azkenean beraien beharrak entzuten bukatzen dugu; horretarako aukera polita dute. Beti beraiei ematen diegu hitza, egoera bakoitzean nola erantzungo luketen azal dezaten”, argitu du Agirrezabalak.

“Zoriontasuna” izenburua duen kartulina handi bat hartu eta zerrenda bat egin dute. Bakoitzari zerk sortzen dion poza idatzi dute. Jasotako ideien bilduma horman jarriko dutela adostu dute. Bihar erabakiko dute non.

Agirrezabalak azken proposamen bat egin die. Jolastokira jaitsi eta trena direla irudikatuko dute. Bakoitza bagoi bat izango da, eta azkenak baino ezingo du ikusi, gainontzekoak begiak itxita joango dira, itsuak bailiran. Azken bagoiak esango die nondik nora joan. Besteenganako konfiantza landu nahi da horrela. Haurrak korrika jaitsi dira jolastokira.

Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude