Espainiar Herriaren burujabetza, horra koxka

Donostiako istiluak
Andoni Canellada / Argazki Press
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bi arrazoi nagusi erabili ditu Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Kontsulta Legea atzera botatzeko, biak ere oso aurreikusiak eta aipatuak aldez aurretik. Edozein modutan ondo da ikustea auzitegiak nola arrazoitzen duen ezetza, gaur egun errealitatearen interpretazio zehatza zein den oso argi ikusten delako.

Lehen argudio nagusian, kontsultaren aurkakoek behin eta berriz errepikatu bezala, Konstituzionalak argi utzi du kontsulta eta erreferenduma egitea gauza bera dela; kontsulta ez loteslea izateak –Jaurlaritzaren argudio juridiko nagusia– ez diola erreferendum izaera kentzen. Beraz, erreferendumak soilik gobernu zentralaren eskumen direnez, autonomietako gobernuek ezin dituzte ez kontsulta ez erreferendumik bideratu, gobernu zentralaren baimenik barik (Konstituzionaren 149.1.32 artikulua urratzen da).

Bigarren argudio nagusiak burujabetzari heldu dio: Kontsulta Legea egituratu den bezala, berdinetik berdinera dauden bi subjektu politiko aurreikusten ditu, Euskal Herria eta Espainiar Herria, eskumenetan berdinak balira bezala eta ez da, Espainiako Konstituzioak ez baitu horrelakorik zehazten. Eta, beraz, Eusko Legebiltzarraren lege hau ontzat ematean, Espainiar Nazioa eta Espainiar Herri osoari dagokion zerbaitetan aldaketak eragiten direnez, konstituzionalki ez da zuzena EAEko herritarrek bakarrik parte har dezaten halako kontsulta batean.

Jaurlaritzaren erantzuna tinkoa izan zen terminologiari dagokionez, ez dira txantxetakoak Estatuaren parte batek, Estatu orokorraz halakoak esatea: “Eusko Legebiltzarrarekiko mesprezurik handiena adierazten du”, Estatuaren izaera demokratikoa eta zuzenbidezkoa zalantzan jartzen ditu, “euskal autogobernuarekiko erasoa baino sakonagoa da hau”, “iritzia eman ezinean gaude”. Gogorra den gisan, Estatu hori bera Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eramatea, irailaren 23an egingo den bezala. Ez dena samur ulertzen zera da, horren akusazio gogorren aurrean, hainbeste mesprezu, hain eraso handia eta iritzia zanpatua, nola ezin den artikulatu erantzun sendoagorik. Akaso aurrerago... baina musika hori ere ezaguna da. Aurrerago hauteskundeak daude.

Luxenburgoko Auzitegiak diputazioen zerga ahalmenaz esandakoak pozarren jarri ditu EAEko hiru diputazioetako arduradunak eta Jaurlaritza bera. Madrilgo interpretazio zentralisten garai luze hauetan ez da gutxiagorako, baina argi zuziri jaurtiketekin. Zergen malgutasuna posible dela adieraztea ez da gutxi, baina ezin da ahaztu azken ahalmena EAEko Auzitegi Gorenaren esku utzi duela eta Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari jarraiki, EAEko Auzitegi Gorenak ere ikuspegi zentralistak mesedetu dituela hainbat kasutan. Europako doinu juridikoak entzunda, oraingoan gaitzagoa du halakorik egitea, baina ez ezinezkoa.

Donostiako igandeko istiluak ere klasiko bihurtzearen bidea daramate, hirugarren urtean jarraian errepikatzen direnean. Oinarrizkoa beharko lukeen manifestazio eskubidea arinegi debekatzeko joera hartu du Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak aspalditik. Ezker abertzaleko herritarrek eskubide osoa dute presoen eskubide ugari etengabe urratzen ari direla salatzeko eta eskubide horiek aldarrikatzeko. Urte askotan erakutsi den legez, posible da kirol festa eta aldarrikapena uztartzea, berdin aldarrikapen hau askoren gustukoa ez bada ere.

Helburua istiluak saihestea bada, Ertzaintzak istiluak direnean hartu beharko luke parte, ez bestela. Ertzaintzaren parte hartzeak ez zuen inongo istilurik saihestu. Beraz, eta kasu honi dagokionez, Ertzaintzaren parte hartzearen balizko arrazoietan hipotesi gisa kontuan hartzekoa da istiluak saihestea baino beste helbururik ere bazela.

Azkenak
Asteburuan egingo da Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Eguneraketa berriak daude