Gangster nipondarrak Kontxan

  • Lehen kolpean exotismoa iradoki dezake aurtengo Donostiako Zinemaldirako prestatu duten zinema beltz japoniarrari buruzko atzera begirakoak: genero horretako 43 film ikusteko parada izango da Japonia Beltzean sailaren barruan, horietatik asko, behin ere Euskal Herrian proiektatu gabeak.
Takeshi Kitanoren lehen filma
Zinemaldia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Japoniako kultura” gai hartuta goazen brain-storming bat egitera: manga, arte martzialak, karaokea, marrazki bizidunak, sushia, Haruki Murakami… Ziur ezin duzula hobeto egin? Beharbada erreferente klasikoago batekin has zaitezke, topikoetatik urruntzeko.
Zer moduz Akira Kurosawa? Bai. Kurosawa beti da abiapuntu ona.

Japonia Beltzean-en egitarauari gainbegiratu bat botata bere izena ezaguna egingo zaizu. Kurosawak 1949an zuzendutako Nora inu (ingelesez Stray dog) eta 1963ko Tengoku to jigoku (High and low) pasako dituzte Donostiako aretoetan. Aurrenekoan Tokioko zuzendariak II. Mundu Gerraren ondorengo Japoniaren erretratu grisa atera zuen: janariaren errazionamendua, herritarren pobrezia, AEBen eragin zapaltzailea… Tengoku to jigoku filmean berriz, enpresari baten dilema aurkeztuko zaigu: erabaki bat hartu beharko du, konpainia handi bateko akziodun nagusi izan, ala horretarako prestatuta zeukan dirua bahitutako ume bat salbatzeko erabili.

Kurosawaren bi lan horiek Japoniako zinema beltzaren erreferentzia garrantzitsuak izan arren, saileko filmen karta ikusita ez gara lehen platerarekin aseko. Egia da, Mendebaldeko zinema zale arruntarentzat ezezagunak diren zuzendari asko daude menuan; beharbada ez duzu Masahiro Shinoda, Seijun Suzuki eta Shohei Imamuraren aditzerik izango, baina 1950etik 1970era bitartean zuzendari hauen lanek –beste askoren artean– genero beltza Japoniako errealitatera egokitzen asmatu zuten.

Askoren arazoa izan da: ez da erraza AEBetako gangsterren film eta liburuak norbere herrira ekartzen asmatzea. Badirudi tiroketak, kea, edari gogorrak eta polizien intrigak ez direla Los Angelesetik kanpo hain erraz kabitzen. Sinesgarritasuna arazo bihurtzen da. Zuzendaria, gidoia eskuan, “hau ezin da egin” pentsatzen hasiko da. Baina orduan beti aurkituko du lapurreta bat, polizia ustel bat, kontrakoaz konbentzituko duena. Auziaren iltzea tokian tokiko osagaiak tamainan botatzea da.

Japoniako zuzendarien errezeta, adibidez, Yakuza generoan zerbitzatu zen. Duela berrogei urte sortutako film mota horrek gangsterrak erdi-samurai bihurtu zituen; istorio askotan sentimendu pertsonalen eta eginbeharraren arteko kontraesana islatu zen; eta gizarte garaikidearen arazoak landu zituzten zuzendariek. Toei estudiotik atera ziren intriga japoniarraren aurreneko jaki mamitsuak.

Testuinguruak lagundu zuen, noski. Esan liteke filmok krimen baten lekukoen gisara, momentu egokian behar zuten lekuan azaldu zirela. “Japoniaren Mirari Ekonomikoa” deitu izan zaion prozesua su eta ke ari zen herrialdea industrializatzen. Hiriak hazten ari ziren, japoniar kultura AEBetakoaren eragina jasotzen… Gizarte berri horren kontraesanak plazaratu zituzten zinegileek.

Saileko filmek generoak izan duen garapena erakutsiko dute: 1960ko hamarkadako urrezko aroaren ostean 1970etik aurrera aldaera interesgarriak biziko ditu sortaldeko pelikula beltzak. Gidoiak errealistagoak izaten hasiko dira, biolentziak metrajearen zati handiagoa hartuko du eta benetan jazotako gertaerak film askotako abiapuntu bihurtuko dira. Kon Ichikawa edo Sadao Nakajima izango dira aldaketa horren bultzatzaile nagusiak.

Nazioarteko eragina

Garapen hori ikusita ere, oraindik egongo da japoniarrak izate hutsagatik film hauetan zerbait “bitxia” baino ikusiko ez duenik. Nazioartean Japoniako zinema beltzak izan duen eragina aspaldi honetan exotismotik harago joan da ordea. Hor daude, besteak beste, Sydney Pollack-en The Yakuza (1975) eta Ridley Scott-en Black Rain (1989) filmak, sortaldeko zinemaren eragin nabarmena dutenak. Berrixeagoen artean –eta bestelako generoen nahasketa handia den arren– ezin ahaztu Quentin Tarantinoren Kill Bill (2003). Zuzendari estatubatuarrak behin baino gehiagotan adierazi du Seijun Suzuki zuzendaria miresten duela.

Kill Billen Uma Thurmanek jokatu zuen paperak –Beatrix Kiddo gerlaria– emango digu pelikula beltz japoniarren beste ezaugarri baterako bidea; izan ere, emakumezko pertsonaiak film hauetan euren baliokide mendebaldarretan baino askoz aktiboagoak dira. Roberto Cueto adituak –gaiaren inguruko liburua apailatzen ari da eta Donostiako zikloaren “aita” dela esan daiteke– El Diario Vasco egunkariari egindako adierazpenetan zera esan zuen: “Femme fatale klasikoaren ordez emakume ekintzaileak aurkituko ditugu, pistola hartu edo borrokan ariko direnak”.

Cuetoren arabera, genero beltzeko film japoniarretan azpimarratzeko moduko beste ezaugarri bat detektibearen irudia da. Japonian krimenak ikertzen dituen pertsona bakartia ez ei zen sinesgarriegia ikusleentzat; horregatik poliziak taldeka lan egitea da ohikoena hango lanetan.

Noski, beti daude salbuespenak. Horietako bat Takeshi Kitanoren 1989ko Sono otoko, kyobo ni tsuki (Violent Cop) filmeko protagonista da. Clint Eastwoodek antzeztu zuen Harry Zikinaren antzeko pertsonaia izan zen Kitanoren opera primako protagonista. Ez da kritikariek gehien txalotu dioten lana, baina egun mundu osoan ezaguna den zuzendariari bere herrialdean sona erdiesteko balio izan zion. Kitano bera izan da film beltz japoniarraren azken urteetako berritzaile nagusia, beste batzuk baztertu ezin badira ere –hala nola Takashi Ishii, Masato Harada eta Takashi Miike–.

Egile berriak dira, film berritzaileak; zuzendariek generoa berrasmatzeko gaitasuna dutela erakutsi dute eta garai bateko banaketaren mugak gaindituta –ez da zaila ziklo honetan ikusiko diren film asko Interneten aurkitzea– Japoniako zinema beltzak aurrerantzean ere gure artean zeresana emango duela dirudi, exotismotik harago ondo egindako filmak eskaintzeko gai den neurrian.

www.argia.eus helbidean, hilaren 18tik 27ra Zinemaldiko filmen kritikak.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude