Judu herriaren mitoa noiz eta nola asmatu zen

  • Posible ote da duela 2.000 urte Israel-Palestinan bizi izan ziren juduen ondorengoak gaurko palestinarrak izatea, eta aldiz, historiak zigortutako populu izatea aldarrikatuz, Israelera emigratu dutenak etnia ugaritako jende judutartuak izatea? Shlomo Sand historiagilea ez da hori defendatzen bakarra.
Harrien gudua
Judu herria asmakizun hutsa da. Hori defendatuz Shlomo Sand historiagile juduak plazaratu duen liburuak eskandalua piztu du, Israelen seguru, baina mundu osoan ere bai. Hebreeraz Matai ve'ech humtza ha'am hayehudi? darama izenburu, eta frantsesez irail honen 3an plazaratu denak Comment le peuple juif fut inventé.

Internetek irakurgai dauzka Tel Aviv-eko unibertsitateko historia irakasle honi egindako elkarrizketa luzeak, bata Israelgo Haaretz egunkari famatuarena eta bestea Madrilgo Públicorena. Abuztuko zenbakian frantsesezko Le Monde Diplomatiquen orri betean laburbildu ditu autoreak bere tesiak.

Israel eta Palestinako aktualitatea egunero begien aurrean daukagunez, munduan edozeinek du Israelen sorrerari buruz historia ofizialak dioenaren berri. “Israeldar orok daki, zalantza izpirik gabe, juduen populua badela Sinai mendian Jainkoak Torah (idazki santua) eman zionetik, eta bera dela herri haren ondorengo zuzen eta bakarra”, idatzi du Sandek.

Juduen mitologia kristauen eta musulmanen ondare zaharra ere badenez, gure artean ezaguna da juduen herria Egiptotik atera eta “agindutako lurraldera” eraman zuela Jainkoak, han David eta Salomonek erresuma loriatsuak eraiki zituztela, eta geroztik bi atzerrialdi nozitu zituztela hebreoek, bata Kristo aurreko VI. mendean eta bestea Erromatarren garaian, 70. urtean. Ondorioz batetik bestera ibili omen zen herri hautatua, Yemendik Marokora eta Espainiatik Errusiara, Alemania eta Polonian barna.

XIX. hasi zen juduen eliteetan berriro sorterrira itzultzeko mugimendua, eta naziek burutu holokaustoaren ondoren sortu zuten Israelgo estatua. Palestinarrak? “Betidanik” juduei zegokien lurralde zaharrean aurkitu zituzten jendeak harantz kasualitatez iritsitako arabiarrak ei ziren, ez historiarik eta ez sustrairik gabekoak. Juduek lur haiek bortxaz berenganatzea zuzen eta bidezkoa zen, beraz.

Baina mendebaldeko herritar gehienok irentsi dugun kontakizun borobil hori XIX. mende bukaeratik gaurdaino eraikitako asmakizuna dela frogatu uste du Shlomo Sandek liburuan. Gehiago: azken urteotan egindako ikerketa askok gezurtatu dituzte aipatu ideiak, oihartzun gutxiago erdietsi duten arren. Ezagutza akademikoa bideratzen den guneetan, historia bi lerro paralelotan goldatzen baita, batetik “historia orokorra” eta bestetik “juduen historia”, sionismo ortodoxoak kate motzean kontrolatua.

Biblia teologiazko obratzat ez baina historiako liburutzat irakurtzeko joera nahiko berria omen da. XIX mende hasierako lehen historiagile juduek ondo bereizten zituzten, antza, teologia eta historia, baina beranduagoko batzuek Bibliako pasarteak hitzez hitz historikotzat jotzen hasi ziren. Eta “Bibliako egiak” hezkuntza nazionaleko bazka bihurtu ziren.

Kontua da 1980ko hamarkadan pitzadurak azaldu zirela eraikuntza teoriko sionistan. Hala, arkeologiak erakutsi zuen K.a.ko XIII.eko Exodo famatua ezin izan zela gertatu. Edo Moisesek ezin eraman izan zituela hebreoak “agindutako lurraldera”... hau ere Egiptoren mende zegoen eta!

Lurra, odola, fedea, eskubideak

Urteotan historialariek analisi historikoari aurre egin ezin dioten egia bibliko andana biluztu dute. Juduen atzerrialdia Babilonian, K.a.ko VII.ean, hau ere ez zen hala gertatu: soilik elite politiko eta intelektuala deserriratu omen zen Babiloniara, eta –horra paradoxa– persiatarren sinesmenez kutsatuta sortuko da juduen monoteismoa. Nork esan behar zuen: Yaveh ere inportaziokoa.
Berdin Kristo hil ondorengo deportazioa, 70.ekoa: ez zen halakorik jazo. Esklabu eraman zituztenez landa, Judeako gainerako herritarrek bertan jarraitu zuten, baita bigarren tenplua suntsitu ondoren ere. IV.ean kristau bihurtu ziren haietako asko, eta VII.ean arabiarrak etorritakoan islamera aldatu.

“Hori guztia ondo zekiten –dio Sandek– lehen pentsalari sionistek: Israelgo presidente izango zen Yitzhak Ben Zvi-k bezala estatua fundatu zuen David Ben Gurion-ek, hala idatzi zuten 1929an, palestinarren matxinada handiaren urtean. Biek aipatu zuten behin eta berriz Palestinako nekazariak direla antzinako Judeako biztanleen ondorengoak”.

Orduan, nola ulertu Espainiatik hasita Errusiaraino barreiatu ziren juduen jatorriak? Juduena erlijio proselitista zela kontuan izanda. Honetan datza Shlomo Sandek egun argitara atera duen egiaren funtsa. Nazaretheko Jesus jaio baino bi mende lehenagotik juduak ari ziren beren erlijiora bihurrarazten inguruko beste herriak.

Fedea hedatzen gero eta urrunago iritsiko ziren. Esaterako, gaur Kurdistan den lurraldean Adiabene izeneko erresuma judua izan zen I.go mendean. Geroago, kristautasunak nagusigoa irabazi zuenean, bazter herrietara jo zuten juduek proselito bila. V. mendean Yemenen Himyar izeneko erresuma izan zen, eta haren ondorengoek judu iraun dute gaurdaino.

VII. mendean Kabilian, Afrikako iparraldean, famatua izan zen Dihya el-Kahina erregina judua, arrapaladan zetozen arabiarrei aurre egiten saiatu zena. Haren leinuko amazigh edo berberea izan zen geroxeago bisigodoei Hispania kenduko zien Tariq ibn Ziyad. Alde horretatik, Marokotik sartuta Iberia konkistatu zutenak musulmanak eta juduak ziren.

VIII. mendean gertatu zen konbertsiorik handiena: Itsaso Beltzetik Kaspiora Kaukasoan barna hedatzen zen Khasar edo Jazaroen erresumako jendeak judu bihurtu ziren. Urruneko lurralde haietan dute jatorria Europako ekialdeko geroko juduek, zeren eta XIII. mendean mongoliarren presioak barreiatu baitzituen Alemaniatik hasi eta Errusiarainoko lurretan barrena. Oinarri haien gainean eraikiko zen yiddish kultura oparoa.

Benetako historia horrela gertatu delakoan, Shlomo Sand ausartu da sakrilegioa egitera: 1967an gerra labur baten ondoren Israelgo soldaduek Jerusalem konkistatu zutenean, soldadu hebreoetako asko aspaldiko khasarren edo berbere barbaroen ondorengoak zirela eta, aldiz, oinpean erabili zituzten bertako herritarrak antzinako judu musulmanduak.

Dena dela, azken hamarkadotan Israelgo intelligentsia ofizialak ahalegin handiak egiten ditu arkeologian bezala biologiaren bidez herri juduaren batasun genetikoa nola edo hala frogatzeko. Sortu eta 60 urtera Israelek juduentzako estatu izaten segitzen du, ez du onartzen herritar guztien errepublika izaterik, biztanleen laurdena, jatorriz bertakoa izanik ere, marjinaziora bortxatuz. Hori Eretz barruan, Palestinako triskantza aipatu barik.

Shlomo Sandek Ethnocracie sans frontières izendatu du sionismoak nazio eternoaren mitoan oinarritutako sistema, eta juduen historia berria idaztea aldarrikatu du. Mitoak eraitsitakoan, alde batetik gera dadin munduko etnia askok darabilten erlijioa eta bestetik Israelgo herritarrak.

Argazki oina: Cromacon delako batek Interneten plazaratu irudi hau 1988koa da, “Harrien Gudua” deitu zen lehen Intifada garaikoa. Jerusalem zaharrean Israelgo soldadu gaztea goardian dago umez betetako kale zuloan. Shlomo Sand historialariak Judu herria nola asmatu zen liburuan frogatutzat dauka munduko gaurko judu gehienak ez direla Israeldik aspaldi ihesi joandako hebreoen ondorengoak, mendez mende Yavehren federa bihurtutako etnia ugarietako jendeak baino. Sefardiak lirateke nagusiki Magreben judutartutako berbereak eta ashkenaziak antzinako khazar erresumatik datozke. Irudian, “agindutako lurra” aldarrikatzen duen soldadua litzateke barbaroen askazikoa eta beren etxeetatik kanporatuak izateko arriskuan dauden haur palestinarrak, berriz, antzinako hebreoen oinordekoak.
Informazio gehiago

ASTEKARIA
2008ko irailaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Iruña-Veleiako aztarnategia ‘hondeatzaileaz ez suntsitzeko’ manifestaziora deitu dute

Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Duela 200 urteko arkeologoaren mezua

Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]


Beste hainbeste geoglifo Nazcan

Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian

Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Euskal Herrian aurkituriko mosaiko erromatar garrantzitsuenetako bat ikusgai jarri dute Ablitasen

El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]


Eguneraketa berriak daude