Gaitzerdi taldeak Otsoko obra aurkeztuko du Tarregako Kale Antzerki Jaialdian (Lleida). Ganso konpainiak, bestalde, Renato antzezlana eramango du, eta Beltz taldeak Gris Mate obra. Horiek dira hilaren 11tik 14ra bitartean egingo den jaialdian izango diren hiru euskal taldeak..
Carmen Mörsch Zuricheko Institute for Art Education (IAE) institutuko zuzendariak eta Elke Zobl-ek –Grrrl Zine Network plataformaren sortzaileak– parte hartuko dute, besteak beste, hilaren 10ean eta 11n Bilboko Rekalde aretoan egingo den Hemen eta orain! Ekintza feministaren molde berriak izeneko zikloan.
Oscar Molina argazkilari eta diseinatzaile espainiarraren irudiz osatutako erakusketa paratu dute Iruñeko Urrobi kaleko Contraluz galerian. Hilaren amaiera arte izango da ikusgai.
Emilio Sagi ren zuzendaritzapean, Bilboko Arriaga Antzokiak Pablo Sorozabal konpositorearen Katiuska zarzuela estreinatuko du irailaren 24an, 26an, 27an eta 29an. Sagik, Emilio Gonzalez del Castillok eta Manuel Martí Alonsok idatzitako jatorrizko libretoa egokitu du. Sobietar Iraultzaren aurreko Ukrainan kokaturiko istorioa kontatzen du, pasioa, zeloak eta traizioa uztartzen dituen istorioa.
Artixten Topaketak ekimenak munduko dantza, musika, antzerki eta bestelako kultur adierazpideak bilduko ditu Hernanin urrian, data oraindik zehaztu ez badute ere. Bigarrenez egingo da eta Urbieta kalean izango du bilgune. Topaketa hauetan edonork parte hartu ahal izango du. Izena eman nahi duenak 675703276 telefonora deitu edo ixa74@hotmail.com helbidera mezua igorri dezake.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]