Luxenburgoko Auzitegiaren sententzia gertu

  • Joan den maiatzean, Luxenburgoko Europar Komunitateen Auzitegiko abokatu nagusiak EAEko ahalmen fiskalaren aldeko erabakia hartu zuela jakinarazi zen, hots, enpresen zergak jaisteko aukeraren aldeko erabakia. Litekeena da behin-betiko sententzia irailean jakitea.
EAEko arau fiskalak
Europako auzitegian, ahozko bista pasa den otsailaren 28an egin zen, eta bertara joan ziren EAEko administrazioko hainbat ordezkari, baita alderdi bakoitzeko ordezkariak ere, Ezker Abertzalekoak eta EBkoak izan ezik. Halaber, EAEko hiru lurralde historikoetako patronaletako ordezkariak ere bertaratu ziren, EAEko egungo araudi fiskalaren aldeko erabaki judizial honen onuradun nagusiak izango bailirateke.

Aipatutako erakundeko abokatu nagusiaren erabakien ondoren, instituzioak eta eragile sozial, politiko eta enpresarialak Luxenburgoko Auzitegiaren azken erabakia jakiteko zain daude. Europako Auzitegiko abokatu nagusiaren aldeko eta behin-betiko erabakiek ez dute zertan lotesle izan, baina funtsezkoak dira azken erabaki judiziala zer norabidetan joan daitekeen jakiteko. Ezin da ahaztu Luxenburgoko Auzitegiko sententziak eredu fiskal autonomikoaren inguruko zalantzak ezaba ditzakeela edo, alderantziz, neurri handi batean honda dezakeela. Horregatik, interesgarria iruditzen zaigu prozesu honen giltzarriak azaltzea, aipatutako auzitegi europarrak azkenean hartuko duen erabakia ulertzeko.

Zer epaitzen da eta zergatik?

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Luxenburgoko Auzitegira bideratu duen auzia honako hau da: euskal lurralde hauek indarrean duten sozietate-zerga –enpresek urteko euren etekinengatik ordaintzen dutena–, Espainiako estatuko gainerako lurraldeetakoa baino baxuagoa izaki, bateragarria al da Europako legalitatearekin? Ala, alderantziz, enpresek aurrezten duten dirua estatuko laguntza moduan hartu behar da eta, beraz, ilegala da? EAEko fiskalitatea salatzen dutenen ustez, beren erkidegokoa baino baxuagoa den sozietate-zergak beren enpresen deslokalizazioa bultzatzen du, eta konpetentzia urratzen.

Hau ez da afera Luxenburgoko auzitegira iritsi den lehen aldia. Sozietate-zergaren inguruko dantza judizialak hiru urte iraun zuen, eta 2004ko abenduan iritsi zuen gailurra.

Lehenik, bi enpresa jakinentzako laguntzak bertan behera utzi zituzten: Daewoo eta Ramondin. Ondoren, Europako Batzordeak ilegaltzat jo zituen “opor fiskalak” –sortu berri diren enpresek sozietate-zerga ez ordaintzea–, kopuru horiek itzultzea eskatu zuen eta, azkenean, Foru Diputazioek onartu egin zuten. 1999an, Kontzertu Ekonomikoak jasotzen duen sistema fiskala Europar Batasuneko hitzarmenarekin bateragarria ez dela erabaki zuen EBk, zenbait zergapeko diskriminatzen dituela eta. Lakuako gobernuak ‘bake fiskala’ delakoa sinatu zuen 2000n eta, horrenbestez, enpresentzako pizgarri fiskalak kentzeko konpromisoa hartu zuen, eta Madrilek, beste alde batetik, bere baliabideak.

Uko eginda ere, arau fiskalak auzitegietara itzuli ziren, beste autonomia erkidego batzuek, bereziki EAErekin muga egiten dutenek, jarritako errekurtsoak medio, beti ere sozietate-zergaren aferagatik. Zehazki, Errioxako eta Gaztela eta Leongo erkidegoek, CCOO eta UGTren laguntzaz, uste dute EAEko araudi fiskalen eraginez enpresek beren lurraldeetatik alde egin eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan kokatzen direla.

Azoreetako sententzia, euskal tesiaren alde

Egungo araudi fiskala mantentzearen alde ari diren EAEko instituzioetako, alderdietako eta enpresetako ordezkariek Luxenburgoko Auzitegiak berak duela bi urte Azore Uharteetako fiskalitatearen gainean eman zuen sententzia baliatzen dute, beren burua defendatzeko eta itxaropena izateko. Sententzia horren arabera, erregioek ezarpen-tipo murriztuak, beren estatukoak baino baxuagoak, ezarri ahal izateko, hiru baldintza bete beharko lituzkete: lehenengoa, estatuaren konstituzioarekin bat etortzea; bigarrena, estatuaren baimenaren beharrik ez izatea; eta, hirugarrena, zergen murrizketa estatuak konpentsatu beharrik ez izatea. EAEko instituzioek baldintza horiek betetzen dituztela uste dute. Aurkakoek, ordea, ukatu egiten dute, estatuarekiko harreman finantzarioak argiak ez direla argudiatuz. Luxenburgoko Auzitegiko abokatu nagusiak ondorioztatu duenez, EAEko fiskalitateak ‘Azoreak kasuaren’ eskakizunak betetzen ditu.

Ondorioak

Luxenburgok EAEko diputazioen kontrako sententzia emango balu, arau fiskalak ezartzeko Kontzertu Ekonomikoak jasotzen duen ahalmen apurra bertan behera gera liteke. EAEko instituzioentzat autogobernuaren aurkako erasoa litzateke. Hala balitz, Errioxako eta Gaztela eta Leongo erkidegoei egingo lieke mesede, horiek izan baitira arau fiskalen aurkako helegiteak aurkeztu dituztenak.

EAEko diputazioen aldeko sententziak zerga ezberdinak onartzeko aukera zabalduko luke behin-betiko, diputazioen aurkako helegiterik gabe.
Politika fiskal antisoziala
Luxenburgoko Auzitegian jokoan dagoena ez da subiranotasun ekonomiko eta fiskala, Kontzertu Ekonomikoa ez baita subiranotasun tresna, Espainiako zerga-sistemarekiko dependentzia tresna baizik. Egia da Kontzertuak nolabaiteko autonomia fiskala ematen diola EAEri, baina horrek ez du zerikusirik subiranotasun ekonomiko eta fiskalarekin. Lurralde hauetan kokatutako multinazional eta enpresarioen zerbitzura dagoen politika fiskala jasotzen duen autonomia fiskala da. Politika fiskal horren ondorioz, EAEko enpresek beren etekinengatik ordaindu beharreko zerga %35etik gaur eguneko %20ra murriztu da, enpresa motaren arabera. Orobat, politika fiskal horrek “opor fiskal” delakoak jasotzen ditu eta, horregatik, EAEra etorri diren multinazional eta beste enpresa batzuek, diru-laguntzak jasotzeaz gain, ez dute zergarik ordaindu behar.

Politika horrek politika sozialari egin dio kalte, baliabide gutxiago bideratzen baitira horretara eta, horren ordez, enpresen eta multinazionalen patrikak betetzen baitira. Egia borobila da: zenbat eta fiskalitate baxuagoa, orduan eta gastu sozial txikiagoa. Hortaz, EBn, 1993tik 2005era, gastu soziala %28tik %27ra jaitsi da. EAEn, aldiz, %24tik %19ra. Horregatik osasunera, hezkuntzara, etxebizitzara eta abarretara bideratutako gastua murriztu behar izan dute. Ondorioz, EAE aurrera eramaten ari den politika fiskala, gure uste apalean, antisoziala da.

ASTEKARIA
2008ko irailaren 14a
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Eguneraketa berriak daude