Bessonovaren brontze sufritua

Harkaitz Cano
Alberto Elosegi
Munduaren aurrean zaren gisan –edo, zergatik ez: ez zaren gisan– agertzeko modua da estatuentzat Olinpiada, makilaje kanpaina, bizeps erakustaldia. Antolatzaileentzat, gainera, inaugurazio eta itxiera ekitaldi hanpatu eta militar kutsukoen bidez mundua epatatzeko era ere izan liteke, kirol diziplina ez baitago sarritan, zoritxarrez, militarren diziplinatik urrun. Ikusi ditugu paperetan domina gehien irabazi dituzten herrialdeen zerrenda harroak (Txina, AEBak eta Errusia podiumean), bai eta zerrenda alternatiboagoak ere, herrialdeen Barne Produktu Gordinaren proportzioaren arabera irabazitako dominenak, kasu (Zimbawe, Mongolia eta Jamaika lirateke hiru lehenak), edo eta biztanleriaren araberakoak (Bahamak, Jamaika, Islandia). Herrialdeen arteko gatazkak armen bidez baino, kiroltasunez jokatutako norgehiagokan gainditzeko aldarrikapena batere orijinala ez den arren, badu egiatik zerbait; Georgiako eta Errusiako judo borrokalari bien arteko besarkada ikusi besterik ez zegoen. Errealizazio mailan beti izaten da berritasunik: urpeko kamera angeluak, grafismo berriak... Badira, ordea, sekula aldatzen ez diren gauzak. Kirolari batek domina eskuratzen duenean edo haren parte hartzea azpimarratu nahi denean, paraleloki, haren estatukoak diren zaleak enfokatzen dira, dagokion herrialdeko bandera astintzen ari direla, masail-kopetatan euren herrialdeko koloreak margoturik nola dituzten erakutsiz. Kirolaria eta hark ordezkatzen duen zalegoa, elkarren eskutik beti. Badu bere logika, baina ez ote litzateke batzuetan interesgarriagoa aurkarien herrialdeetako zaleak tartekatzea lantzean behin? Hartara, espiritu olinpikoaren ifrentzua ere ikusiko genuke: indiferentzia, sabotajerako grina, ezinikusia.

Gimnasia erritmikoak erabat eduki nau pantailara kateatua. Ezezagunak zitzaizkidan gimnasta guztiak, baina aitortu beharra daukat aurki jarri nintzela Anna Bessonova ukrainiarraren alde, haren dotorezia eta harmonia maila zein xuhurki puntuatzen zuten ikusita. Gimnasta bati, ariketa biribil bat egiten duenean, bertsolari bati bederatzi puntuko biribil bat abesten duenean gertatzen zaion gauza berbera gertatuko zaiolakoan nago: berak badaki zer egin duen. Horixe begitandu zitzaidan Bessonovaren ariketa paregabearen ondotik hura irribarrez ikusi nuenean: “oraingoan bai, honek bazakik”. Epaimahaiak, ordea, oso baxutik baloratu zuen ariketa, eta negarrari eutsi ezinik geratu zen Bessonova. Hitchcocken filmetan adina suspense izan zen finalean: Ukrainako ordezkariak epaimahaiburuari billete sorta nola luzatzen zion ikustea izan zen estonagarriena. Esatariak argitu zuenez, erreklamazio gehiegi egon ez dadin, derrigorrezkoa da, nonbait, eskaeraren seriotasuna bermatze aldera, erreklamatu nahi duenak lehenbizi dirua ordaintzea… Finala etenda egon zen zenbait minutuz eta epaimahaikideek (haien artean mafioso itxurako italiarra, D&G betaurreko eta guzti: zin dagit ez naizela deus asmatzen ari) berrikusi egin zuten Bessonovaren ariketa. Ez zioten, haatik, puntuazioa askorik igo: 0,05 eskas.

Sakrifizioa, gutxiespena, dirua… Jada ez ginen gimnasia ikusten ari, ez horixe. Zerbait gehiago zen han jokoan. Ikaragarri gizatiarra zen kamerek erakutsi zutena: gimnastak lehiakideen azken ariketari begira, domina lortuko ote zuten edo ez kalkulatzen, lagunek noiz akats bat egingo irrikatzen zutela, ezin disimulaturik. Hantxe zen inbidia, hantxe zen norbere lanaren balorazio eskasaren sentimendua, hantxe ginen zu eta ni, hain miserable eta zikoitz, hain esperantzaz beteta, hain zortearen menpeko, lagun hurkoaren irristadaren zain.

Ez zitzaion Akutagawa idazle japoniarrari arrazoirik falta: inoren zoritxarrak errukia sortzen digun arren, zoritxar hori emendatzen denean, erruki hori desagertzeaz gain, lausoki bada ere, zoritxar txiki berriren bat opatzen diogu ostera ere lagunari. Horrelakoak gara.

Azkenak
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude