Edozerk balio du... edo ia

  • Artea bere mugen bila dabil, edo akaso aspaldi ohartu da mugagabea dela. Garai batean derrigorrezkoak ziruditen edertasuna eta abilezia teknikoa alboan utzita, azken hamarkadetan mila bide jorratu dituzte artistek, askorentzat irensteko zailak diren obrak sortuz. Arte munduak ia aho batez dio, hala ere, artea dela artista batek proposatzen duen edozer. Bidaia horretan, onartezintzat ditugun eremuetan sartu dira batzuk, etikoki deitoragarriak diren ekintzak aurkeztuz. Artelanak, nolanahi.
My bed
Artearen mugak bilatzen hasi behar badugu, komenigarria litzakete agian, ezer baino lehen, “zer da artea?” galderari erantzuten ahalegintzea. Lan gaitza da hori, baina. Profesionalak ez dira gauza definizio bakarra emateko, zer esanik ez hiztegiak. Ismael Manterola EHUko Artearen Historia irakasleak adibide hau eman digu, berak eskoletan erabiltzen duena: “Material baten transformazioa esanahi sinboliko batzuk lortzeko. Gutxi gorabehera, buruz ari bainaiz. Baina alde handia dago hiztegi batetik bestera, eta edonola ere denak gelditzen dira motz, bai gaurko artelanei bai artearen historiak eman duenari begiratuta”.

Arte kontzeptua kulturarekin lotuta dagoen heinean, denboran aldakorra da, Manterolak nabarmentzen duenez. Eta eman dezake gaur egun inoiz baino kontzeptu zabalagoa dela, bere baitan ia edozer onartzeraino malgutu dela, baina Manterola ez dator guztiz bat. Antzinako greziarrentzat, esaterako, guretzat baino askoz gauza gehiago har zitezkeen artetzat. “Haiek maila berean jartzen zituzten koadroa pintatzea, jende aurrean hitz egitea edo zapata parea egitea”. Hala ere, nahikoa garai “eskuzabalean” gaudela esan daiteke. Iritzi desberdinak dauden arren, orobat zabaldu da 1960ko hamarkadan indar hartzen hasi zen ideia: arteak ez du zertan edertasunarekin lotuta egon.

Michel Mejuto galeria-jabearen ustez, arteak ez du mugarik ikuspuntu plastikotik, alegia, artelan batek hartzen duen formaren ikuspuntutik. “Picassok Las señoritas de Avignon pintatu eta mendebaldean indarrean zeuden errepresentazioaren hitzarmenak hautsi zituenetik, XX. mende osoa artearen muga plastikoen esplorazio etengabea izan da”. Mugarri garrantzitsu bat, aditu askoren ustez, Marcel Duchampen lana izan zen. “Muga urraketaren adibiderik garbiena, beharbada, Duchampek gernutoki bat erakusketa batean paratu eta hura artea zela aldarrikatu zuenekoa da”, dio Mejutok. “Artista batek arte modura aurkezten duen guztia artea da”, izan zen Duchampek zabaldutako mezua. Ideia horrekin bat dator Mejuto, eta baita arte munduan dabilen oro, kaletar arruntaren pertzepzioa, seguruenik, oso bestelakoa den arren. Baina, nor da artista? Zer behar da norbait artistatzat jotzeko? Norberak hala aldarrikatzea nahikoa da? Ez dira erantzuteko galdera errazak.

“Arte testuingurua”

Jon Mantzisidor zumaiarrak, orain dela urte batzuk, kirol oinetakoak jantzi arazi zizkion arte erakusketa kolektibo bateko zaindariari Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. Erakusketak irauten zuen bitartean, zaindariak etengabe jantzita izan behar zituen oinetakook, eta huraxe izan zen Mantzisidorren artelana. Beste batean, artelanen fisikotasuna zalantzan jarri nahirik, aretoan zabaltzen zen olio erre usaina izan zen Mantzisidorrek aurkeztutako obra. Ezin ukitu ezin ikusi, usaindu besterik ez.

“Hori artea den? Bai. Zer den artea eta zer ez definitzeak, muga jartzeak, ez du zentzurik. Nik Usaiarena artelan izateko asmoz egin nuen, arte lehiaketa batera aurkeztu nuen eta epaimahaiak hautatu egin zuen”, azaldu digu Mantzisidorrek. “Arte testuinguru batean egiten baduzu zerbait, nahiz eta iraupen laburra izan, nahiz eta ideia bat besterik ez izan, hori artea da”.

Arte testuinguru kontzeptua agertu zaigu, honenbestez, Mantzisidorren ahotik. Ez da ideia hori aipatu digun bakarra, beste hitz batzuekin bada ere. Michel Mejutok, ildo horretan, Santiago Sierra espainiarraren ekintza batetaz egin digu: “Sierra hautatua izan zen Espainia ordezkatzeko Veneziako Biurtekoan. Zegokion aretoa hutsik utzi zuen, eta hara zihoazenei nortasun agiria eskatzen zien, bestela debekatu egiten zien sartzea. Modu horretan, pertsonak askatasunez zirkulatzeari jartzen zaizkion mugak salatu nahi zituen”. Ekintza hori salaketarako tresna egokia den ala ez epaitu gabe, Mejutok ez du zalantzarik Sierraren areto hutsa artelana zela, eta arte testuingurua da, hain zuzen, hori ahalbidetzen duena: “Arte komisario batek aukeratutako lana da, arte erakusketa batean jarritakoa, eta egilea artista da”. Horrela azalduta, argi dago arteak ez duela mugarik, arte testuinguruak jartzen dizkionak ez badira. Bere burua elikatzen duen sistema?

Etikaren mugak gainditzen

Euskarriak, materialak, kontzeptuak... ia infinituak izan daitezke, orain arte ikusitakoaren arabera. “Arte testuinguruak” onartzen duen oro artelana da, eta itxuraz behintzat, publiko zabala, munduko hiritar gehienen multzoa alegia, hortik kanpo gelditzen da eta bost axola dio gainera, ez bada gela huts bat jartzearen truke milaka dolarretako sariak emateak batzuengan sortaraz dezakeen amorruagatik.

Zeresan gehiago ematen dute, zalantzarik gabe, muga plastikoak urratu nahian muga etikoak gainditzen dituzten artelanek. Azken urteetan adibide ugari topa dezakegu, eta denek izan dute oihartzun handia komunikabideetan. Hipokrisia ere badago horren atzean, Ismael Manterolak salatzen duenez: “Kontua da hedabideetan artea zerbait harrigarria bailitzan agertzen dela, normala ez balitz bezala, eta gauza normala da nire ustez”.

Eztabaida gehien sortu duen artelanetako bat –eta bai, artelana da, arte testuinguruak hala ezarria baitu– Guillermo Vargas Habacuc costarricarraren txakur ospetsua da. Haren akzioa egiteko erraza zen, ez hain erraza ulertzeko: txakur bat lotu zuen Nikaraguako arte-areto batean, eta hantxe gosez hiltzen utzi. Giza hipokrisia salatu nahi zuen Habacucek –besteak beste, inork ez zuen txakurra askatzeko keinurik ere egin–, baina berak jaso du salaketa gehien.

Arte munduan dabiltzanentzat ere era horretako ekintzak –adibide gehiago daude, bazterreko joerez ari bagara ere– onartezinak dira. Artearen muga etikoak bizitzarenak dira , ez gehiago eta ez gutxiago. Hala eta guzti, Ismael Manterolak galdera bota du: “Zergatik bizitzan arruntak diren gauzak eskandalagarri bihurtzen dira artista batek egiten dituenean?”. Milaka txakur eta pertsona hiltzen dira egunero gosez, baina agian horren salaketa baino errazago aurkitzen dira Interneten Habacucen kontrako irainak.

Nolanahi, badirudi artista izateak halako inpunitatea ematen duela. Chris Burden estatubatuarrak, 1970eko hamarkadan, aireportu batean paratu eta abioiei tiro egiten zien. Artelana zenez, justiziari izkin egitea lortu zuen.
Artelan polemikoak
Probokazioa, salaketa... Zein da helburua? Michel Mujetoren ustez, ikuslea harritzeko xedea suma daiteke artista batzuen lanetan. Kasu batzuetan –gutxitan– etikaren mugak gainditzen dira, gehienetan gustu txarreko proposamenak baino ez dira, Mejutoren ustez. Gustu txarra negozio ona izan daiteke ordea: 1999an Tracey Emin ingelesak My bed obra aurkeztu zuen. Ohe desegina, kondoiak, janari hondakinak... 100 milioi liberatan saldu zuten. Urtebete lehenago, Chris Ofilik elefante-kaka erabili zuen bere margolanak egiteko. Turner saria eman zioten, bestela ere artelan “zailekin” lotura estua duen saria: formoletan gordetako animalia zatiak, lanpara bat baino ez duen gela hutsa... Egia da, arteak ez du mugarik.

Azkenak
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude