«Gure euskaltasuna esplikatzen saiatu naiz»

  • Tximista batek Altzako San Martzial elizako erlojua gelditu zuenetik beti dira 10:30ak herrian. Orduak pasatzen dira, denbora geldirik dago. Beste mundu batean egotea bezalakoa da. Bestea da mundua (Elkar) du izena, hain zuzen, Joan Mari Irigoienen nobela berriak. Orbetarrak trilogiako aurreneko liburua da eta aste honetatik aurrera izango da dendetan.
Joan Mari Irigoien
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Errekor bat hautsiko du liburu honek: trilogiako lehen liburuak 400 orrialde baino gehiago ditu. Beste bi falta dira. Gutxitan aurkitzen ditugu hain lan luzeak euskaraz.


Nire gogoa ez da Guiness liburuan ateratzea baina buruak batzuetan arnas luzeko gauzak idaztea eskatzen dit. Gaur modan dago liburu bat egin eta elipsiekin jostea. Ez dut esango hori gaizki dagoenik, nik ere erabiltzen ditut elipsiak batzuetan, baina lan honetarako beste era bateko planteamendua egin dut. Elipsiak egiterakoan konturatzen naiz zerbaitetik iheska nabilela: ez dakit zer esan nahi dudan eta elipsia erabiltzen dut erantzun gisa. Horregatik nobela honetan saihestu egin nahi izan ditut.

Dena dela, parentesi artean esan behar dut nobela gehienak elipsiz josita daudela. Nobela baten denbora erreala hartzen baduzu eta zuk bizi duzunarekin alderatu, garbi dago %1 baino ez duzula ateratzen liburuan.

Baina nobela honen kontatzeko moduak eskatzen zidan pertsonaien barne denbora islatzea: tarteka erreflexioak egin, irudiak eta ekintzak moztu, izoztu, barrua arakatu. Nobela honetan bizitzaz, heriotzaz, jainkoaz, ateismoaz… hitz egin dut, baina barrualdera begira.

Argitaratzera doan ordena berean idatzi al duzu?


Ez, trilogiaren bigarren partearekin hasi nintzen. Baina hori egin nuenean konturatu nintzen lehenbiziko partea ere behar zuela. Bigarren zatian familia baten gorabeherak kontatzen dira, eta aurrenekoan familia horretako gurasoen istorioa kontatzen da, Nazario Orberena eta Regina Aldasororena. Zertarako kontatu behar da horien istorioa? Ikusteko nola gauza batzuk errepikatu egiten diren belaunaldiz belaunaldi. Beste testuinguru batean beharbada –kanpoko mundua aldatuz doa–, baina jarrerak berdinak dira.

Trilogiak Orbetarrak du izena eta liburuko protagonistak labe garaiak martxan jarri berri ditu. Orbegozo familiaren historian oinarritu al zara?


Ez, baina izan zitekeen. Orbe aukeratu nuen abizen labur bat behar nuelako. Nik eredua Patrizio Etxeberriarengan bilatu nuen, nahiz eta liburukoa ez den haren bizitza ere. Funtsean ezerezetik enpresa bat eraikitzeko gai den gizon baten istorioa azaldu nahi nuen.


Dena dela, zenbat du istoriotik liburuak, eta zenbat nobela historikotik?


Historian kokatuta dauden neurrian, nobela guztiak dira historikoak. Baina uste dut genero horretaz daukagun estereotipoari ez diola erantzuten. Liburu guztien azpian dago idazleak irakurritako zerbait, eta kasu honetan, zerikusik ez duen arren, Dostojevskiren Krimena eta zigorra dago, introspekzio psikologikoaren aldetik.

Pertsonaien arteko dikotomien bidez eraikitzen da liburua. Nazario eta Beñardo Orbe anaien aurkakotasuna da bat. Zer irudikatzen du bakoitzak?


Nazario boterearen arketipo bat izango litzateke, Beñardo aldiz tipo errebelde bat, bere izaera duena, berezia, eta gizarte arautu batean txertatzea kostatzen zaiona. Orain mundua nola dagoen ikusi besterik ez dago: Bush eta AEBak mundu arautua dira eta horiek erabakitzen dute zein den ona eta zein txarra. Baina niri azpiko historia interesatzen zait eta nobela honetan Beñardoren baitan haragitzen da hori.


Liburuko pasarterik makabroenean Nazariok anaiaren gorpua labean erretzen du. Industriak hil al zuen gizon librea?


Irakurle bakoitzak nahi duen bezala har dezake. Liburuan ekintza horri bere esplikazioa ematen zaio, alegia gure baitan izaki nahastu bat ez ote dagoen hiru burmuin dituena: pertsonarena, ardiarena eta krokodiloarena. Askotan krokodiloa nagusitzen zaigu. Ez daukat dudarik Bushi-eta krokodiloa nagusitu zaiela, eta horrela doa mundua. Botereaz hitz egin nahi izan dut bere biluztasunean, gero bakoitzak nahi duen bezala interpreta dezake.


Beste dikotomia markesaren bi alabetan aurkitzen dugu: biak gizon berarengatik borrokan ariko dira. Lehenago ikusia dugu hori zure obran. Babilonian esaterako bi anaia ageri ziren emakume berarengatik lehian.


Konstante bat da nire lanetan. Gure harremanak gatazkatsuak dira, oso “territorialak” gara, ez bakarrik alor fisikoan, baita alor psikologikoan ere. Hesiak ditugu, batzuk aurrekoengandik jasotakoak, besteak guk eraikitakoak, eta horrek izaki problematiko bihurtzen gaitu. Kasu honetan, bi neskak bikiak dira, berdinak, eta gizon berarekin maiteminduko dira. Horrelako egoera batean lehiaren parametroak garbi ikusten dira %100ean. Baina hain argi islatzen ez badira ere, antzeko lehiak hor ditugu edozein unetan azaleratzeko prest. Izaki lehiakorrak gara. Hobbesek esaten zuen Homo homini lupus [Gizona gizonarentzat otsoa da]; ez dakit hainbesterainokoa den, baina gure erroetan daukagun zerbait da eta gizarte hobea nahi badugu indar horiek nola edo hala bideratu egin behar ditugu. Tira, baina hori beste nobela bat izango litzateke.

Esango nuke istorioa ez dagoela abertzaletasunetik kontatua. Regina Aldasorok garrantzi handia ematen dio, adibidez, espainolez ondo hitz egiteari…


Aukera nezakeen familia abertzale bat baina beste estilo batekoa aukeratu dut. Hori Euskal Herrian existitu da eta gainera, konturatuko zinen moduan, hizkuntza beste parametro psikologiko bat bezala erabili dut. Gure euskaltasuna modu batean edo bestean esplikatzen saiatu naiz: hizkuntza normalizatu batean bizi den norbaitek, nire ustez, ez du hizkuntza arazo bezala erabiliko. Nik berriz, hori bizi izan dut umetatik. Reginaren kasuan argi dago bere eboluzioa.


Era berean, bere komunitate osoarena ere izan daitekeena.


Bai. Beñardorena aldiz, alderantziz egiten da. Euskararengatik jazarriak izan direnek bi eredu horiek jarraitu dituzte: batzuek, Stockholm-eko sindromearekin beste mundu bat proiektatzen dute –Bestea da mundua–, erdararena, markesarena; beste batzuek ordea, Beñardok kasu, ezin dute mundu hori garatu eta halako errebeldia bat ateratzen zaie.


Baina Beñardo hil egiten da eta Regina bizi.


Eta semeak izango ditu eta haiekin ere izango ditu hizkuntzarekin lotutako arazoak. Hor ere izango da saltsa hurrengo liburuetan.
Hiru liburu, nobela bakarra
Bestea da mundua idazteko askatasun handiz jokatu duela dio Joan Mari Irigoienek. Istorioa XX. mende hasieran kokatua bada ere, gaur egungoa du narratzailea eta aurreko mendeaz duen ezagutza erabiltzen du istorioa kontatzeko.

Orbetarrak trilogiako lehen liburu hau besteak baino “barreiatuagoa” iruditzen zaio. Hala behar du ezinbestean egilearen ustez, istorioa behar bezala kokatu nahi bada. Bigarren liburuan azalduko da Orbe familiaren istorioaren mamia: Nazariok eta Reginak zazpi seme-alaba izango dituzte. Gaitz fisiko batekin jaioko da horietako bat. “Zentratuagoa” izango da liburu hori, Altzako idazlearen esanetan.

Azkenekoan berriz, bi anaiek hartuko dute narratzaile lana. Bat ateoa izango da, “argia, etxeko azkarrena”. Bestea berriz frantziskotarra, baina liburuak aurrera egin ahala bere pentsaera aldatzen joango da. “Ezkioko amabirjinaren agerpenean sinestetik, beste muturrera joango da”.

Idazle nekaezina da Irigoien eta bere hurrengo liburuan pentsatzen ari dela aitortu digu. Lehenago honekikoak egin behar ordea. Datorren urtean argitaratu nahi du Orbetarrak-en bigarren liburua, bi partetan. Hemendik bi urtera berriz, hirugarrena. “Bizi bagara (kar, kar, kar)”.

Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


2025-03-31 | Usurbilgo Noaua
Zaintza eredua eraldatzeko ahalegin betean segitzen du Usurbilek

Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Eguneraketa berriak daude