Abarrak: Suehiro Maruoren amaraunean harrapatuta

Gichi Gichi Kid
Onartzen dut. Ezjakintasunak eta aurreiritziek bultzatuta, manga komikirik ez dut irakurri orain gutxi arte. Adiskide –friki samar– batek utzitako birekin eman ditut aurreneko zupadak. Eta mareatu naiz ia. Suehiro Maruo autore japoniarrarenak dira bi obrak: Midori eta Gichi Gichi Kid. “Helduentzako komikiak” dira, surrealista eta perbertsoak. Maruoren lanetan nagusi diren bi osagaiak, sexuak eta biolentziak, bereziki biolentziak, barrenak gupidagabe astintzen ditu. Ez hainbeste Gichi Gichi Kid-en, baina bai askok Maruoren maisulantzat jotzen duten Midorin –obra hori ere Glénat argitaletxeak kaleratu du–. Hasiberria izateak izangu du zerikusirik, baina nik errazago irentsi dut Gichi Gichi Kid. Inuxenteagoa da, xaloagoa. Sexu eszenarik ez dago ia, eta biolentzia ere gutxi, indarkeria fisiko moduan ulertuta behintzat. Botere bereziak dituen panpin aurpegiko mutikoa da Gichi Gichi. Zintzoa da, baina klasekide nazkagarrienak gogor zigortzen ditu. Eta hor bai, ume baten ikuspegia baino, Maruoren narratiba perbertsoa nagusitzen da, liburuaren bigarren parte ikusgarrian batez ere. Dena den, komikiak umore punttua ere badauka, eta marrazkiek trazo garbi eta atsegina daukate. Horregatik uste dut manga oldarkorrenean lehenengo urratsak emateko Midori baino aproposagoa dela.
 
Umekeriak alde batera utzi eta gauza gordinagoak probatu nahi dituenak Midori: la niña de las camelias irakurri dezake. Patuak zirko surrealista batera eraman duen neska gaztea da protagonista. Mundu krudel batean bizirautera behartuta, mago nano baten babes eta maitasuna topatuko ditu Midorik. Maruoren istorioek muzan-e –basakeriak islatzen dituzten estanpa edo eskulturak– tradiziotik edaten dute, eta komiki hau horren erakusgarri da, ezbairik gabe. Pertsonaia zatar, desitxuratu eta ankerrak, biolentzia, bortxaketak...
 
Ia ahaztu zait. Bi komikiak atzekoz aurrera irakurtzen dira, eskuin ezker. Azkar ohituko zara. Oreka galdu eta barrenak nahasten bazaizkizu ez da horregatik.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude