Lea Ibarrari gorazarre

Garbiñe Ubeda Goikoetxea
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Oporraldi bezperek Lea Ibarra ekartzen didate gogora; uztail amaiera batean eta lan baten aitzakian Lekeitiora heldu, handik gora hasi eta Oiz mendira bitartean ezkutatzen diren parajeak –batik bat Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa udalerriak– deskubritu nituenekoa.
 
Orduko hartan ikasitakoak ikasita, arazo larrien aurrean hartutako jarrerak egin ditu bost udalerriok berezi eta eredugarri; herri txiki guztiek azken mende erdian bizi izan dituzten astinaldien aurrean erakutsitako jokamoldeak, hain justu.
 
1970eko hamarraldian, nekazal guneen hustea eta bertako jendeen emigrazioa ebitaezinak ziruditenean, herri bizitza aldarrikatzeko mugimendu dinamiko eta sutsua ipini zuten abian. Hala, bost herrion gainbehera gelditzeko, gabeziei konponbidea aurkitzeko, irakaskuntza euskalduna lortzeko, lantegiak finkatzeko, zerbitzuak eskaintzeko nahiz komunikazioak hobetzeko plangintza integrala taxutzeari ekin zioten elkarrekin, kontzeptu berri bat indarrean jarrita: bailararen onura. Esan nahi baita, Lea-Artibai bezalako eskualde ofizialen –kasik artifizialen– gainetik, ezaugarri eta arazo antzekoak dituzten herri txikiek osatu zuten multzoaren mesedea.
 
Sen aparta erakutsi zuten, halaber, garai hartan moda-modako zen anexioari ezezkoa eman eta udalen arteko koordinakundea alternatiba gisa proposatu zutenean; batez ere, korronte nagusiari berriz ere kontra eginez, lekuan lekuko izate propioaren galerarik ez dakarren elkarlana bultzatzeagatik. Ideia haren oinordeko zuzena dugu, izatez, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa bera, baliabideak optimizatzeaz batera, garapen ekonomikoa sustatzeaz, Okamikako industrialdeari bideak zabaltzeaz arduratu den erakundea.
 
Eta intuizio paregabea, hirugarrenez, Okamikako industrialdea kudeatzean erakutsi dutena. Zoru industrialik edo enpresak sortzeko tradiziorik ez zen tokian, malkar eta muino besterik ez den lurrari pinua landatzeaz gainerako etekina ateratzen jakin dutelako. Oker ez banago, 400dik gora lanpostu iraunkor biltzen ditu gune honek. Ez da zifra makala, bertan bizi den lagun kopurua kontuan hartzen bada.
 
Gaur, ustelkeriak, alderdikeriak, itsukeriak, ilegalizazioak, morrontza lotsagabeak politika eta demokrazia zentzurik gabeko hitz barregarrienen artean kokatu dituztenetik, txiste bihurtzen ari zaizkigu udalak, txiste miserable eta lotsagarri zenbaitetan, Lizartza kasu. Eta txistearen txiste, eguneroko zeregin administratiboetatik gaindiko proiektu imajinatiboak, hirigintza konprometitua.
 
Hala, udal gobernuetarako eskumenak ematen diren bezala ematen direlako, edota, alderantziz, kentzen diren bezala kentzen direlako, tragikomediaren adibide ugari aurkitzen dira ezaugarri geografikoek hainbesteko pisua duten lurrotan ere. Esate baterako, gobernatu behar duten herria mapan behar bezala kokatzen ez dakiten “turistak” zinegotziaren aulkian eserita, erabakiak hartzeko prest. Esate baterako, Udalen Mankomunazgoa iparrik gabe utzi eta erabaki ahalmena euren eskutan bakarrik nahiko luketen alkateen tentaldiak. Esate baterako, Okamikako industriagunean urte luzetan metatutako jakinduria, eskarmentu bidez zaildutako ezaguera behar baino lehen jubilatu arazteko saioak.
 
Eskualdeko motore izan diren horiek izango ahal dute, laugarrenez, kinka horri aurre egiteko behar den adore eta imajinazioa.

Azkenak
2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, jatorri deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


2025-03-27 | Uriola.eus
55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Eguneraketa berriak daude