Banana erregeak azala urrezko eta etorkizuna ustel

  • Munduan gehien jaten den fruitua, banana edo platanoa, gaixorik dago eta ez omen dauka sendabiderik. Banana korporazio handiekin batera nagusitu da azken mendeotan eta urrezko fruituaren kinka larriak irudika lezake multinazional horiek kudeatutako mundua norantz doan.
Italiako hiri batean emakume edadetua platanoa saltzen
Eba eta Adamen fruitu debekatua Bibliak aipatzen duen hasierako paradisu hartan ez omen zen sagarra izan banana edo platanoa baizik. Hori diote aditu batzuek, nahiz eta badiren igali bekatuzko hura pikua zela uste dutenak. Azken bi mendeotan bere bizkar aberastu diren multinazional bakan batzuen eskutik, banana bihurtu da kapitalismo gero eta globalizatuagoaren ikur. Agintari politikoen gainetik manatzen duten multinazionalek kontrolatua, tropikoko herrialde txiroetan monolabore gisa eskubiderik gabeko langile esklabotuek hazia, gero eta botika bortitzagoz artatua, herrialde aberatsetara esportatzeko azpiegitura azkarrak sorrarazi dituena, zapore estandarreko fruitu erakargarriak lortzeko ingurumenaren eta jendeen pozoitzailea...
 
Baina bananondoak gaixorik daude aspalditik, eta ez daukate sendabiderik. Panama Disease deitu duten eritasuna –Fusarium Oxysporum onddoa alegia– minbizia bailitzan barreiatu da mundu osoan, platanondoak kutsatuz eta fruituak adreilu kolorezko zera ezin janezkoak bilakatuz. Urte gutxiko bizia ematen diote adituek gaur munduan nagusi den Cavendish banana motari, eta presaka batean ari dira genetikoki eraldatutako barietate berri egokiaren bila.
 
Ehunka platano mota egon izan da munduan, gozoak batzuk, garratzak besteak, berdeak, gorriztak, horiak... Gizakiak alboan eduki du beti tropikoetan, baina tokian bertan jateko fruitua izan ohi zen, orain ere hala da planetako nekazari askorentzako. Aldiz, duela 150 urte sortu zuten, barietate batzuk gurutzatuz, gaur ezagutzen dugun platanoa, urrutira esportatzeko moduko fruitua eta tropikoetako laborantzan iraultza ekarri zuena. Iraultza edo... txikizioa.
 
Banana esatea United Fruit korporazioa aipatzea da. United Fruiteko teknikariek Gros Michael barietatea sortu zuten, egokia plantazio handietan produzitzeko, hotz-sistemaz hornitutako baporez urrutira esportatzeko eta bidean umotzeko. Multinazional hari zor diogu mundutar gehienok betiko ehunka banana tipotatik estandar bakartzat ezagutzen duguna, horia, mamitsua, jan-erraza.
 
Platano berriari arrakasta itzela errukirik gabeko negozio ereduarekin eman zitzaion. Haur denboretako zaporeak oroitarazten dizkigun fruitu eder hori gure mahaietaraino zenbat odolez ordainduta iritsi zen ez zitzaigun burutik pasako ez guri, ez gure gurasoei eta ez aiton-amonei.
 
United Fruitek herrialde txiro eta ahulak aukeratu zituen, erraz manejatzeko moduko agintariak zeuzkatenak, edo koste gutxirekin agintariak aldatzeko modukoak. Hauetan oihan tropikalak eraitsi ziren banana soroak landatzeko. Monolabore sisteman bertako biztanle guztiak platanoari estuki kateaturik geratu ziren. Bestalde, sindikalismoa –holakorik zegoen lekuetan– errotik erauzi zuten. Platanondoen gaitzak ere fite azaldu ziren, baina oihan gehiago bazegoen eraisteko, herrialde asko multinazionalaren zain.
 
Multinazionalen inpunitatea norainokoa zen erakusten du 1911n Hondurasen gertatu zenak. Bananagintzan nagusi zen Samuel Zemurray magnate iparramerikarrak erabaki zuen Honduras osoa bere etxalde bihurtzea, eta hala egin zuen munduko bazter guztietarik Guy Machine Gun Maloney bezalako gangsterrak ekarri, haiekin armada pribatua antolatu eta Tegucigalpan presidente berri titerea ezarrita. Hain jokatu zuen lotsagabe Zemurrayk, ezen eta Hondurasko Estatuak pagatu behar izan baitzizkion inbasioaren kosteak ere. Ingelesezko banana republic eta gaztelaniazko república bananera orduan sortutako estereotipoak dira.

Kapitalismo globalaren parabola

United Fruiti El Pulpo deitzen zioten Erdialdeko eta Hego Amerikan, bere besoekin dena kontrolatzen zuelako. Gabriel García Márquezi irakurri diotenek –Miguel Angel Asturias, Pablo Neruda eta idazle gehiago ere mintzatu dira United Fruitez beren obretan– izanen dute 1928an Kolonbian egin zutenaren berri. 32.000 langilek greba deklaratu zuten bananadietan. Hura mozteko United Fruiteko gorilek, Cienaga herrian igandeko mezatatik ateratzean langileen familiei eraso eta 1.000 herritar kalitu zituzten errukirik gabe.
 
Kolperik famatuena, hala ere, 1954an eman zuen United Fruitek. Orduan Guatemalan Jacobo Arbenz zegoen presidente eta landa eremuen erreforma erabaki zuen. Gerra Hotzaren garaia zen. Multinazional bananeroaren lobbyak AEBetako presidente Eisenhower lortu zuen konbentzitzea Guatemala pieza garrantzizkoa zela yankiek sobietarren kontra zeramaten xake jokoan. Yankiek Guatemala inbaditu zuten. Guatemalako ondoko urteak, 200.000 heriotza ekarri zituen gerra zibila barne, ezin dira ulertu United Fruitek antolatutako putsch hura gabe.
 
Lehenagotik zeuden gaixotuak platanondoak. Orduko banana estandarra Gros Michael zen. Panamako eritasuna delakoa, aipatu onddoak eragina, 1920ko hamarkadan zabaldu zen eta United Fruitentzako ari ziren zientzialariek laster proposatu zituzten erremedioak. Batetik, kutsatutako alorrak isolatzea, inguruko mugimenduak zorrotz kontrolatuz. Bestetik, konpainiak dibertsifikatu zitzala bere platanoak, Gros Michael monolabore gisa haztea alde batera utzita.
 
Baina korporazioetako buruzagiek urteroko irabaziak handitzea dute helburu, emaitzak behar dituzten akziodunek epe luzea zer den ez dakite. Ondorioz, gero eta botika gogorragoak erabiliz –aldi berean kontsumitzaileak baina batez ere platanodietako langileak kutsatuz– 1960ko hamarkadaraino iristea lortu zuten Gros Michael banana. Orduan beste mota bat zabaldu zuten munduan barrena, Cavendish platanoa. Hau 1980an kutsatu zuen Panamako gaitzak eta geroztik bananondoak gaixotuz joan dira mundu osoan barrena.
 
Gaur da eguna Afrikan platano produkzioa gutxitzen ari dena, aipatu eritasuna dela medio. Lehen United Fruit zena gaur Chiquita Brands International deitzen da. Chiquita eta munduko platanoak kontrolatzen dituzten korporazioetako teknikariak presaka ari dira barietate berri bila. Goldfinger izeneko bat badute dagoeneko, baina daukan garraztasunagatik ez omen da kontsumitzaileen gustukoa. Genetikoki eraldatutako platanoa behar lukete azkar. Gainerako platano barietateek balio dute gertuko kontsumorako, baina Mendebaldeko herritarrok urruneko fruitu globalizatuen gosez gaude.
 
Bi liburuk aztertu dute, ingelesez, kapitalismo mundializatuaren parabola izan daitekeen bananaren auzia, eta horiez aipamen ugari egin dira prentsa aurrerazale anglosaxoian. Dan Koppel-ek idatzi du Banana: Mundua aldatu zuen fruituaren patua. Peter Chapmanen liburuaren goiburuak dio: Bananak: nola United Fruit Companyk itxuraldatu zuen mundua.
Informazio gehiago

Azkenak
Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Desagertzeko “arrisku handian” da ur gezetako animalien %25a

Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


2025-01-15 | ARGIA
Torturatu oro gonbidatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarean parte hartzera

“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]


Aljerko kasbahko sastakaia: Jean-Marie Le Penen iragan torturatzailearen froga

96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]


Eguneraketa berriak daude