Samin begiradak kale gorrian

Antonio Basagoiti
Iñaki de juana chaos abuztuaren 2an espetxetik ateratzen denean zalaparta mediatiko handia izango dela ziurtatua dago jada. El Mundo egunkariak joan den asteburuan altxatu zuen erbia: Donostiako Amara auzoan bere ama zenaren etxean biziko ei da De Juana eta hori onartezina da egunkari eskuindarrarentzat, bere gainean eta auzoan ETAren biktima zenbait bizi delako eta haientzat De Juana bizilagun izatea umiliagarria delako.
 
Urruntze edo desterru zigorren ezkilak entzun dira jada eta datozen egunotan, zalaparta mediatikoaz gain, izaera juridikoz jantzitako neurri larriagorik ere ehuntzen hasiko da seguruenik. Hala izan da euskal presoen aurkako beste neurri askotan ere, lehenik komunikabideekin alarma soziala piztu eta gero epaitegietan alarma sozialarekin zigor neurria justifikatu. Iñaki de Juanaren azken gose greba ekarri zuen hiru urteko espetxe zigorra –oraintsu beteko duena– gisa horretako lapikoan egosi zen. Berdin Unai Parot eta berarekin hasitako Parot Doktrina ospetsuarekin edo beste neurri juridiko askorekin.
 
Kontua da, ordea, 80ko hamarkadan etakide ugariri 30 urteko espetxe zigorra –orduko handiena– jarri zitzaienean, Estatuak ez zuela pentsatuko hiru hamarkada geroago “iparreko gerra” agendaren lehen lerroan izango zuenik. Zoritxarrez hala da oraindik, gatazka bortitz batek bere baitan dakartzan osagai mingarri guztiekin: hildakoak, zaurituak, torturatuak, presoak, atxilotuak... denak nahasian elkar bizitzen eta egoera deseroso ugari sortuz, adibidez, hildakoen senideek eta torturatuek behin baino gehiagotan egiten dutelako topo heriotza edo torturak eragin dituztenekin. Erremedio gaitza du horrek gatazkak irauten duen artean, eta bakea lortu ondoren ere ur uherretakoa ei da errekontziliazioarena.
 
Iñaki de Juanari dagokionez, libre uzten dutenean beste edozein pertsonak bezala beharko luke, aske, horrek bere mugimendu eta jarduerarekiko esan nahi duen guztiarekin. Espainiako justiziarekiko bereak bete ditu eta kito.
 
Badira beste kasu larri ugari justiziarekikoak kitatu ere egiten ez direnak, horietako nabarmenenak torturarekin zerikusirik dutenak. Berriki emandako bi adibide esanguratsu gogoratu besterik ez dago: iragan maiatzean Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuak tortura kasuen inguruan zuen jarrera oztopatzailea salatu zuen, eta bereziki torturak eragiteagatik zigortutako segurtasun indarretako kideei behin eta berriz indultua ematea.
 
Beste kasu esanguratsua oraintsu zendu berri den Juan Antonio Gil Rubiales poliziarena da. Espainiako Auzitegi Gorenak Joseba Arregiri eragindako torturengatik –horien ondorioz hil zen– zigortu bazuen ere, lehenik indultatu eta hil ondoren Espainiako Gobernuak era guztietako ohore eta dominak jarri dizkio. Dozenaka dira halakoak.
 
ETAk hildako baten alargun edo seme-alabentzat beti izango da latza kalean gurutzatzea odol delituengatik preso izan den pertsona ezagun batekin. Irtenbide duinena elkarrizketaz lortutako gatazkaren amaiera da, gaur gaurkoz amets ia gauza ezina herritar gehienentzat, polizi operazio arrakastatsuekin bestelakorik saltzen bada ere. Saminaren irtenbidea ezin da izan beste edozein herritar bezain libre diren preso ohien eskubide urraketa.
 
Esku bete lan du Antonio Basagoiti EAEko PPko lehendakari berriak. Edozein modutan, Kongresuan irudikatu dena baino sueltoago ibiliko da bere jardunean. Maria San Gilen aldekoek, hitz eder eta behartuez gain, ponentzian eduki gogorrak sartzea lortu dute. Baina Espainian gailendu den PPren estilo berria ere samur txertatuko da Basagoitiren eskutik, ez dirudi San Gilen sektoreak alderdian barne oposizioa egiteko behar den adina indar duenik.
 
Datozen EAEko hauteskunde autonomikoen kanpaina luzean eta ondoren sortuko den egoera estuan ikusiko da gidari berriaren abilezia. Jeltzaleak Ajuria Enetik egoztea da balizko saria eta PSE-EEk emaitza onak baditu PP giltzarri izango da horretarako.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Maltzagatik: Presoen egoera azaleratzen duen gose greba
Iñaki de juana Chaosek libre beharko luke 2004ko urriaren 26tik, baina espetxean jarraitzeaz gain lerrook idazten diren unean 22 egun daramatza gose greban, Algecirasko espetxean. Eta, berak jakinarazi duenarekin eta gose greba hartzen ari den ezaugarriekin, denak... [+]

2021-06-30 | Mikel Asurmendi
Euskal preso politikoak
Troitiño eta Parot: bi familiaren erretratuak

Garai batean, zain zituzten aita eta ama. Gaur egun, presoak aita eta ama dira, baita aitona-amona ere.
700 inguru dira. Hauetako batzuen seme-alabak espetxean sortu dira. Asko oso gaixo daude. Badira hogei urte baino gehiago kartzelan daramatenak. Horietako askok, legea... [+]


Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: “Egia bakarra egia judiziala da”

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek “Parot doktrina”-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak “gehiegizkoak” direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Espainiak ez ditu Del Riori zor dizkion 30.000 euroak ordainduko

Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.


2013-11-29 | ARGIA
20 preso askatu dituzte aste honetan

Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.


2013-11-20 | ARGIA
Beste bederatzi preso askatzeko agindu du Auzitegi Nazionalak, Estrasburgoren epaia medio

Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.


2013-11-19 | ARGIA
Auzitegi Konstituzionala, Estrasburgoren ebazpenari buruzko erabakia hartzear

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur markatuko du Estrasburgoren ebazpenaren gaineko irizpidea, Iñaki Fernandez de Larrinoa presoaren auziari buruzko erabakia hartzean.


2013-11-15 | ARGIA
Beste 13 euskal preso libre eta kartzela kanpoan lehen istiluak AVTk deituta

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero... [+]


Asteartean erabakiko du Espainiak nola ezarri Parot doktrinaren inguruko epaia

Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.


2013-11-08 | ARGIA
Bederatzi preso askatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko epaiagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares,... [+]


Eguneraketa berriak daude