Turistak


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Juanjo OlasagarreJudit Fernandez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
E z dakit ezagutzen duzuen, baina badabil sarean Joseba Gabilondoren Anton Abbadiari buruzko artikulu bat. Berean Gabilondok Euskal Herriak, neurri batean behintzat, bere burua ikusteko duen ikuspuntu koloniala aztertzen du, turismoak gure buruei erreparatze horretan izan duen eragina nabarmenduz.

Gabilondok bere argudioan Jon Juaristiren aipu bat dakar bukaera aldera, hauxe dioena: “Zertarako galdu denbora David Livinstone doktorea bilatzen, batek bizi badezake exotismoaren esperientzia bere etxetik bertara, eta batere arriskurik gabe?”.
Etxetik bertara, jakina, Euskal Herria da, bai Iparraldekoa, bai Hegoaldekoa, zeini, gainera, Livinstone ibili zeneko lurraldeetako biztanleen ezaugarriak erantsi zitzaizkion Euskal Herriko biztanleei: salbaia onaren ezaugarriak, alegia.

Galdetuko didazue zertara ekarri dudan Gabilondoren artikulu hau literatur kanonaz ari garenotan. Beno, badu zer ikusia, ez pentsa. Dena dela, goiko horrekin loturik beste pasadizo bat ekarri nahi dut hona.

Behin lagun batzuekin afaltzen ari nintzela Bernardo Atxaga eta xingola urdina (akordatuko zarete) mahairatu ziren. Nire elkarrizketa kidea, ezker abertzaleko sutsua, Atxagaren kontra ari zen jo eta su xingola urdina jantzi zuelako. Elkarrizketa kideak, nahiz euskalduna izan, Atxaga zuen Euskal Literaturako idazle ezagun bakarra, eta ezagutza hori “kanpotik” egin zuen, alegia, Atxaga Sari Nazionalari esker Madrilen ibili eta handik bueltan edo. Turismoaren kasuan bezala gure buruez “kanpotiko” botere batek seinalatzen zion nire lagunari bere “etxeko” on zer zen.

Seguru aski gure sistema literarioak, Ur, subalternoa delakoz, antzeko parezido funtzionatzen du, baita gure buruak irudikatzeko moduek ere.

Zer dira bestela euskalduntasunaren Iparraldeko elaborazio zuri-berde-gorri kitsh horiek guztiak? Edota Hegoaldeko abertzaletasunak edozeinen larrekotasuna eta zata handitasuna azpimarratzeko joera? Edo zenbait girotan lan intelektualarekiko dagoen mesprezu harroxkoa?

Juan Antonio Mogelen Peru Abarkan argi eta garbi adierazten da, bai maisu Juanek duen begiradan bai Peruren salbaia onaren ezaugarrietan: ona, inozentea, azkarra, naturan baitaratua, garatu gabea, benetako jakintzaz jantzia, alegia, gizon ilustratuak, Jean-Jacques Rousseauk, bere mundua oinarritzen duen gunea; autentikoa.

Esan liteke neurri batean geuron buruen turistak garela, eta joera hori ageri da euskal literaturak izan ditzakeen bi adarretan: natibismoan eta modernismoan, hots “bertakoa” erakusteko joeran eta “kanpokoarekin” bat egiteko joeran. Izenda dezagun Atxaga, bat, eta Saizarbitoria, bi, adibidez.

Zer nahi duten gugandik kanpora joaten garenean? Ni oso gutxi ibili naiz idazle moduan kanpoan, badaude horretarako ni baino hobeki prestatuak (Kirmen Uribe, Atxaga bera, Zaldua eta abar), baina iruditzen zait neurri batean entzuleez bestelakoak izatea nahi dutela, alegia, bereziak, exotikoak, salbaia onak, inozenteak, ez modernoak, alegia, modernotarako, demagun Madrilen edo New Yorken, badaudelako haiek.

Zentzu horretan Gabilondok dioen bezala post-kolonialak gara, El Paísko Babeliak Saizarbitoriari egin zion elkarrizketa luze bateko izenburuan –“Erabat modernoa”– argi ikusten zen bezala.

Beraz, bai, Ur, uste dut gure sistema literarioan “kanpoak” oraindik agintzen duela. “Barnekoari” buruz zer esan... Zure eta nire komunitateak, Ur, dezente diru gutxiago paratu dute Josirenak baino eta neurri horretan seguru aski gutxiago daukate esateko, askotan dirua izaten baita interesaren erakusle.

Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude